Enpresen berrabiarazpena
Albisteak 4 ekaina, 2025

Eusko Jaurlaritzak Indartu programa onartu du eta 20 milioi euro jarriko ditu, Ezkerraldean eta langabezia handiko erremuetan inbertsioak sustatzeko eta enplegua sortzeko

2024an, programa horrek 138,2 milioi euroko enpresa-inbertsioak bultzatu zituen langabezia handiko eremuetan, eta 2.411 lanposturi eusten lagundu zuen
-

Gobernu Kontseiluak datozen egunetan Indartu programa argitaratzeko tramiteak abiarazi ditu. Programa horrek, SPRIren bitartez, 20 milioi euroko enpresa-inbertsioak bultzatuko ditu eta laguntza integrala eskainiko die enplegu-aukerak sortzen dituzten sustatzaile berriei, bereziki Ezkerralde Zabalduan eta langabezia handiko beste eremu batzuetan. Laguntza integrala eskainiko die, halaber, Euskadiko urteko batez besteko langabezia-tasa (% 7,4) edo langabezia-tasa handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioei ere.

2024an, laguntza horri esker, 138,2 milioiko enpresa-inbertsioak bultzatu ziren langabezia handiko eremuetan, eta 2.411 lanposturi eusten lagundu zen. Egikaritutako aurrekontua 19,6 milioi eurokoa izan zen.

Indartu programaren bidez, bultzada eman nahi zaio Euskadiko eremu kaltetuenetako jarduera ekonomikoari. Zehazki, Bizkaiko Ezkerraldeko enpresek eta Euskadiko urteko batez besteko langabezia-tasa (% 7,4) edo langabezia-tasa handiagoa duten udalerrietan kokatutako enpresek eska ditzakete laguntzak.

Enpresa batek gehienez ere 3 milioi euro jaso ditzake. Enpresa horrek gutxienez 1,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko du, enpresa handia bada, edo gutxienez 200.000 euroko inbertsioa enpresa txiki eta ertaina bada.

Laguntzak ematerakoan baloratuko den beste faktoreetako bat enpleguaren sorrera da. Gutxieneko inbertsioa lortzen ez bada, laguntzak eskuratu ahal izateko adierazleak izango dira enpresa handietan gutxienez 25 enplegu sortzea eta enpresa txiki eta ertainetan gutxienez 5 enplegu sortzea.

Hauek dira Ezkerralde zabaldua osatzen duten udalerriak: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

2025-2030  aldiko  Sare  Elektrikoen  Plangintza  berriaren  zirriborroak  %  40  baino  gehiago  handitu  du  Euskadiko  potentzia

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak

AVS:  Konpromisoa  berrikuntzarekin  eta  euskal  industriarekin

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.