Albisteak 5 ekaina, 2025

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Industria Plan berria aurkeztu dio Europako Batzordeari

Mikel Jauregi sailburuak aldebiko bilera egin du Stéphane Séjourné Europako Batzordeko presidenteordearekin, eta datorren astean aurkeztuko den Euskadiko Industria Plan berriaren ildo nagusiak aurreratu dizkio
-
  • Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek aktiboki parte hartu dute EU Industry Days ekimenean, Europako industria-politikaren inguruko erkidegoko eztabaida-foro nagusian. Oraingo honetan, Rzeszów-en (Polonian) egin da, Ukrainako mugatik gertu, Poloniari dagokion txandakako Europako presidentetzaren baitan.

 

Eusko Jaurlaritzak Rzeszów-en (Polonian) parte hartu du aste honetan, EU Industry Days ekitaldian, Europako industria-politikari buruzko eztabaida-foro nagusian, Europaren etorkizun industrialaren une erabakigarri honetan, trantsizio energetikoa, autonomia estrategikoa eta susperraldi ekonomikoa ardatz dituena. Europako Batzordeak urtero antolatzen duen ekitaldi hau funtsezko plataforma da industriako liderrak, arduradun politikoak eta berrikuntza teknologikoko ordezkariak elkarrekin konektatzeko. 2025eko edizioa ekainaren 5ean eta 6an egin da Rzeszówen, Poloniako hego-ekialdean, Ukrainako mugatik gertu.

Balio instituzionalaz harago, mugako herri hori egoitza izateko hautuak mezu argia du: Europak konpromisoa hartu du Ukraina berreraikitzeko eta eskualde geoestrategiko horretan industria-erresilientzia izateko. Bi egunetan zehar, gaurkotasun handiko gaiak jorratu ditu, hala nola, lehiakortasuna eta deskarbonizazio industriala, berrikuntzaren sustapena eta Europako balio-kateen sendotasuna, baita segurtasun ekonomikoaren indartzea eta Ukrainako susperraldiaren babesa ere. Europar Batasuneko Kontseiluko presidentetza sei hilean behin aldatzen da eta orain Poloniari dagokio.

Euskal ordezkaritzak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua buru zuela, inaugurazio-jardunaldian aktiboki parte hartu ahal izan du, eta bertan izan dira Europako agintari garrantzitsuak, hala nola Stéphane Séjourné, Europako Batzordeko Oparotasun eta Estrategia Industrialeko presidenteorde exekutiboa.

Hain zuzen ere, Jauregi sailburuak eta Séjourné presidenteordeak aldebiko bilera egin dute, eta sailburuak Euskadiko Industria Plana 2030 berriaren ildo estrategikoak aurreratu dizkio. Datorren astean aurkeztuko dute plana jendaurrean. Bileran, Europako presidenteordeak adierazi duenez, “positiboki baloratzen dugu Euskadik Europaren berrindustrializazioaren alde eta industria gehiagoren eta Europa gehiagoren alde hartutako konpromisoa”. Batzordeak arreta berezia jarri dio Eusko Jaurlaritzari, Euskadi Europako lurralde industrializatuenetako bat dela aintzat hartuta. Ekoizpen-profil berezia eta oso berritzailea du, eta EBko industria-politikaren lehentasunekin estuki bat dator.

Mikel Jauregik adierazi duenez, “datorren astean aurkeztuko dugu Euskadiko Industria Plan berria; lotura estua du Europar Batasuneko industria-politikarekin eta Clean Industrial Deal-ekin. Lehentasun industrial komunitarioak gureen ildotik doaz: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago”.

“Europako gainerako herrialdeak martxan daude beren industria deskarbonizatzeko, hala lehiakortasuna irabazteko. Horretan, Euskadi ezin da atzean geratu, sare elektrikoetan inbertsiorik egin ez delako. Inbertsio horiek handitu eta bizkortu behar ditugu lehiakortasuna irabazteko eta atzean ez geratzeko. Ezin dugu onartu, eta dena ematen ari gara botila-lepo energetikoa desblokeatzeko. Erantzukizun-kontua da gure industriarekin, gure Herriaren etorkizunarekin, eta egoera horrek eragiten dien 75.000 langile baino gehiagorekin eta haien familiekin”, gaineratu du Jauregik.

Ukrainarekiko gertutasunari buruz, sailburuak nabarmendu duenez, “autonomia estrategikoa eta Europaren segurtasunarekiko kezka errealitate nabarmena da Poloniako eremu horretan, Ukrainako mugatik gertu, hiru urte baino gehiago sufritzen ari baita Errusiaren inbasioa”.

Euskal ordezkaritza EU Industry Days-en

Jardunaldian zehar, Jauregi sailburuak hainbat bilera egin ditu Polonian dauden euskal enpresekin eta Europako industria-sarean paper garrantzitsua duten nazioarteko hainbat eragilerekin. Bilera horiei esker, aliantza estrategikoak indartu dira, lankidetzarako eta inbertsiorako aukera berriak identifikatu dira, eta Euskadik jasangarritasunarekin, lehiakortasunarekin eta autonomia industrialarekin konprometitutako eskualde gisa duen ikuspegia azaldu da.

Euskal ordezkariek SPRI Taldeko Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren ordezkaritza izan du, Nagore Bonilla zuzendari nagusia buru dela, Eusko Jaurlaritzak Varsovian duen bulego komertzialeko langileekin batera. Lehendakaritzari atxikitako Kanpo Harremanetarako idazkaritza nagusiko arduradunek ere parte hartu dute.

Hala, jarduera instituzional handiko Poloniako astea amaitu da: herrialdeko hainbat ministerio eta eskualderekin bilerak egin dira, eta Polonian ezarrita dauden euskal enpresen plataformarekin topaketa bat egin da —gaur egun 52 enpresek osatzen dute. Enpresen presentzia gero eta handiagoak Polonia Euskadiko bazkide estrategiko gisa indartzen du, batez ere funtsezko industria-sektoreetan.

Lehendakariak behin baino gehiagotan adierazi duenez, “Europa da gure oinarrizko eremua, Euskadiko esportazioen bi herenen helmuga da eta gure industriaren etorkizunerako lankidetza politiko, ekonomiko eta industrialerako gune nagusia”. Esparru horretan, Euskadik EU Industry Days jardunaldietan duen parte-hartzeak berretsi egiten du Euskadik Europaren bihotzean aktiboki lan egiten jarraitzeko duen konpromisoa, bere industria-eredua, berritzeko gaitasuna eta ekonomia komun indartsuago, jasangarriago eta kohesionatuago bat eraikitzeko borondatea erakutsita.

 

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.