Albisteak 30 ekaina, 2025

Eusko Jaurlaritza Industria Plan berriaren sozializazio-prozesua egiten ari da, eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean aurkeztu du

“Industria Plan berria dokumentu bizia da, ekarpenei irekia. Hori dela eta, sozializazio-prozesua abiatu dugu hainbat gizarte-, ekonomia- eta enpresa-eragilerekin, plana haien ekarpenekin aberasteko eta proiektu eraldatzaileak sortzeko” adierazi du Jauregik
-

Eusko Jaurlaritzaren Industria Plan berria onartzeko prozesuaren baitan, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak agerraldia egin du Javier Muñecas buru duen EGAB – Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuran. Bertan, Euskadiko 2030 Industria Plana aurkeztu du, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bere irizpena eman dezan, nahiz eta izapide hori nahitaezkoa ez izan prozeduraren fase honetan.

Jauregik nabarmendu duenez, “Industria Plan berria dokumentu bizia da, eragile sozioekonomikoen ekarpenei irekia, ezinbestekoak baitira gure ekoizpen-sarearen egungo erronkekin bat egiten duen industria-politika diseinatzeko. Plan berriak lanpostu egonkorrak eta ondo ordaindutakoak sortzeko oinarriak ezartzen ditu, gure seme-alaben nahiei erantzuteko eta haien potentziala Euskadin erabat garatzeko aukera emateko. Horregatik, guztiok partekatzen dugun Industria Plana nahi dugu, dinamikoa, aldatzen ari den agertoki ekonomiko eta industrial honetan”.

“Industria Plan berria garatu dugu Euskadiko gainerako erakunde publikoen, Europako Batzordearen eta kluster industrialen, enpresa-erakundeen eta erreferentziazko enpresen ekarpenekin. Hemendik aurrera, sozializazio-prozesua egiten ari gara hainbat gizarte-, ekonomia- eta enpresa-eragilerekin, plana haien ekarpenekin aberasteko eta proiektu eraldatzaileak sortzeko. Prozesu honetan, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eragile garrantzitsua da”, amaitu du sailburuak.

 EGABen egindako agerraldiak gardentasunarekin, entzute aktiboarekin eta Euskadiko industriaren lehiakortasuna, jasangarritasuna eta eraldaketa bultzatuko duten politika publikoen eraikuntza partekatuarekin Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoari erantzuten dio. Prozesu parte-hartzailearen ondotik, planaren azken bertsioa Gobernu Kontseiluan onartuko dute eta uda ostean Legebiltzarrera igorriko dute.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea

EGAB Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, Euskadiko politika ekonomiko eta sozialean interes ekonomiko eta sozialen parte-hartzea eraginkorra izan dadin. Eginkizunen artean, politika ekonomiko eta sozialaren arloan Eusko Jaurlaritzaren plan orokorrei, dekretuei eta lege-proiektuei buruzko nahitaezko informazioa ematea du. 32 kide ditu guztira, eta erakunde eta konfederazio sindikalen, enpresa-konfederazioen, merkataritza-ganberen, finantza-erakundeen, kooperatiben, lan-sozietate anonimoen, nekazaritza- eta arrantza-erakundeen, kontsumitzaile-elkarteen eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeen ordezkariak dira.

 

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.