Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Atal guztiak
> Laguntza programak, finantzaketa, inbertsioak > Renove Smart Industry programa
Renove Smart Industry programa-ri buruz jakin behar duzun guztia
Bai.
Diruz laguntzeko moduko jarduera amaitzean (erositako makineria edo ekipamendu aurreratua instalatu edo ezartzea), hilabeteko epea egongo da likidazioa aurkezteko.
Sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, EHAAn argitaratutako programaren oinarrien eranskinean ageri den eredu normalizatuko edukiaren arabera.
Lege-ordezkariaren notario-ahalordea, eskatzaileak ordezkari gisa jarduten duten pertsona juridikoak edo fisikoak badira.
Erakunde onuradunaren IFZ, pertsona juridikoen kasuan; eta NANa, pertsona fisikoen kasuan.
Eskuratutako makina eta/edo ekipamendu aurreratu berria (hardwarea eta softwarea) erosteko eta saltzeko kontratua, bi aldeek sinatua, edo aldeek onartutako eskaera.
Gutxienez ordainketaren % 10eko faktura eta makina eta/edo ekipamendu aurreratuaren ordainketak egin izanaren banku-egiaztagiria, kontuetan edo ordainketaren banku-ziurtagirian islatuta.
Landu nahi den proiektuaren deskribapen-memoria tekniko-ekonomikoa (gehienez 25 orrialde).
Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzen zerrenda; bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
Eskatzailea ETE bat dela ziurtatzen duten dokumentuak: urteko enplegu-datuak, negozioaren bolumena eta negozioaren balantze orokorra.
30.000 eurotik gorako eskaeren kasuan, enpresaren edo auditorearen ziurtagiria, DLOko 13.3 bis artikulua, ordaintzeko epe legalei buruzkoa, betetzen dela ziurtatzen duena.
Ordainketak egiteko emandako bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
DEALen 30.3 artikulua aplikatuz, erakunde onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak.
Bai, laguntza tramitatzeko aplikaziora sartzeko orrian dago memoria tekniko-ekonomikoa egiteko txantiloia.
Enpresaren egungo jarduera eta egoera (teknologian oinarrituta).
Ebatzi beharreko arazoa edo hautemandako beharra. Lortu nahi diren helburuak.
Makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) gehituta jorratu nahi den Industria 4.0 proiektuaren azalpena (ez funtzionalitateen katalogoa). Baita ere justifikatu beharko da proiektua lerrokatuta dagoela oinarri hauen 6. artikuluan adierazitako teknologiekin (proiektuaren alderdi nagusien ezaugarriak, beste sistemekiko konektagarritasunari edo integrazioari, datuen bilketa eta ustiaketari, eta abarri dagokienez).
Enpresa onuradunak justifikatu behar du lehiakortasuna hobetu duela (prozesu berriak, ekoizpena handitzea, etab.) Industria 4.0 proiektuari esker.
Industria 4.0 proiektuak enpresa onuradunaren emaitzetan izandako eragina, fakturazioa handitzeari, enplegua sortzeari eta esportazio-portzentajeari dagokionez.
Erakunde onuradunak justifikatu behar du 4.0 Industriako proiektuak edo inbertsioek hornitzaileengan izan duten trakzio-eragina.
Erakunde onuradunak justifikatu behar du ingurumena eta energia alderdiak kontuan hartu direla makineria edo ekipamendu aurreratuan (hardwarea eta softwarea).
Makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) ezarri eta abian jartzeko egutegia.
Bai, baina aholkularitza/ingeniaritzako gastuak ezingo dira izan proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 baino handiagoak.
Eskaera bakoitzerako “onartutako gehienezko gastu/inbertsio-aurrekontuekiko dirulaguntza-portzentajea” % 20ekoa izango da.
Bai, badago erakundearen organigrama egiteko txantiloi bat.
Ez, software lizentzien erosketa hutsa ez da diruz laguntzeko moduko ekintza bat.
Bai, diruz lagundu daitekeen gastua egiaztatzeko, hauxe aurkeztu behar da: bi alderdiek (laguntzaren eskatzaileak eta fabrikatzaile edo hornitzaileak) onartutako eskaera edo kontratua, eta makineriaren edo/eta ekipamendu aurreratuaren zenbatekoaren gutxienez % 10a ordainduta dagoela frogatzen duen agiria.
Ez. Kasu horretan, hauxe aurkeztu beharko du laguntzaren eskatzaileak: leasing-a formalizatuta eta erosteko konpromisoa, bi alderdiek (banku-erakundeak eta enpresak) sinatua.
Fakturarekin erosi den makineriaren edo ekipamendu aurreratuaren zenbatekoaren % 10.
Eskaera egiten den urteko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri behar da erositako makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea).
Enpresa bakoitzak, gehienez, 75.000 euroko dirulaguntza jaso dezake, eta eskaera bat edo gehiago aurkez ditzake.
Eskaera dokumentu guztiekin aurkezten denetik, gehienez 6 hilabeteko epea dago ebazteko.
Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
Lehen ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazitakoan eta oinarri hauen 17.1.a) artikuluan aurreikusitako epea igaro ondoren, baldin eta berariazko uko-egiterik izan ez bada.
Bigarren ordainketari dagokionez -emandako dirulaguntzaren gainerako zatiarena-, SPRIren zuzendari nagusiaren likidazio-ebazpenean zehaztuko da zenbatekoa, dirulaguntza justifikatu ondoren, oinarri hauen 14. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturak.
Finantza-erakundearen ordainagiriak.
Egindako lanak egiaztatzeko azalpen-memoria (gehienez 25 orrialde).
Jarduerak, dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badira, diruz lagundutako jardueretan bideratutako funts horien zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira.
Industria 4.0 proiektuaren emaitza gisa lortutako hobekuntzak edo onurak.
Egindako lanen eta makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) Industria 4.0 proiektuan erabili izanaren azalpena.
Industria 4.0 proiektuaren hurrengo urratsen azalpena edo jarraipena, makineria edo/eta ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) ezarri ondoren.
Hasierako planarekiko desbideratzeak.
Makineriaren edo ekipamendu aurreratuaren inbertsioen (hardwarea eta softwarea) eta Industria 4.0 proiektuaren azalpena eta ebidentziak (pantaila-argazkiak, irudiak, bideoen estekak…
Cookieen baimena
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko,
zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
Teknikoak
Beti aktibo
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Lehentasunekoak
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estatistikoak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea emateko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune edo webguneetan antzeko marketin-helburuetarako.