Banner MAIATZA 2025
Euskara industrian
Albisteak 23 maiatza, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.
-
Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzeko ikastaroa ekainaren 9an eta 10ean egingo da Donostian. Ikastaro hau adimen artifizialeko irudiak modu erraz eta kontrolatuan sortzeko interesa duen edonorentzat diseinatuta dago, tresna irisgarriak erabiliz. Freepik AI Suiteren funtzio nagusiak ezagutu eta beren proiektuetan aplikatu nahi dituzten sortzaile, ekintzaile eta profesionalen beharrak aseko dituen prestakuntza praktiko gisa aurkezten da. Asmoa da AAk lagundutako irudien sorkuntzara oinarrizko hurbilketa bat eskaintzea, aurretik esperientziarik ez dutenek ere oinarriak ikasi eta beren konposizioak sortzen has daitezen.
Ekainean itzuliko dira ChatGPTri buruzko ikastaroak euskaraz. Maiatzean egindako ikastaroek izan duten arrakasta ikusita, Mikroenpresa Digitala ekimenak ikastarook errepikatzea erabaki du. Ekainaren 5ean egingo da ChatGPT I eta ekainaren 6an berriz ChatGPT II. Ikastaroon helburua izango da Lengoia-eredu nagusien oinarriak ulertzea, ChatGPTk sektore, esparru eta lan askotan dituen aplikazioak ezagutzea, Teknologia mota honi lotutako arriskuak eta erronkak ezagutzea eta dauden ordainpeko eta doako planak ezagutzea. Internet eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikroenpresei edota autonomoei zuzenduta dago.
BAI EUSKARARI ziurtagiriak 25 urte bete ditu eta aurtengo sarien banaketa ekitaldian egingo dute ospakizuna. Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte beteko ditu aurten, eta mugarri hori ospatzeko, Bai Euskarari Sariak ekitaldi berezia egingo dugu ekainaren 18an, 19:00etan, Donostiako San Telmo museoan. Ziurtagiriaren, komunitatearen eta elkartearen historia, ibilbidea eta ekarpena balioan jarri nahi ditugu. Urteurren hau, beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria eta Elkartearen ibilbidea ospatzeko ez ezik, aurrera begirako konpromisoari indarra emateko ere baliatu nahi da. Euskara lanabes dugun norbanako, enpresa eta erakunde guztiok jakitun gara: euskaraz normaltasunez aritzeak gure ongizatea eta lurraldearen garapena handitzen ditu.
“Txartel adimendun” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Identifikatzeko eta transakzio ekonomikoak egiteko erabiltzen den plastikozko txartela, kreditu-txartelaren antzekoa, mikroprozesadorea, memoria edo biak dituena. Oraintsu arte, txartel adimendunek zerrenda magnetikoa izan ohi zuten, baina, horren ordez, txartelik berrienek txartelean sartutako kontaktu-multzo bat izan dezakete. Pertsonen nortasuna egiaztatzeko edo, diru digitala kargatuz gero, erosketak egiteko, telefonoz deitzeko eta abarretarako erabiltzen da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.