txartel adimendun

Identifikatzeko eta transakzio ekonomikoak egiteko erabiltzen den plastikozko txartela, kreditu-txartelaren antzekoa, mikroprozesadorea, memoria edo biak dituena. Oraintsu arte, txartel adimendunek zerrenda magnetikoa izan ohi zuten, baina, horren ordez, txartelik berrienek txartelean sartutako kontaktu-multzo bat izan dezakete.

Pertsonen nortasuna egiaztatzeko edo, diru digitala kargatuz gero, erosketak egiteko, telefonoz deitzeko eta abarretarako erabiltzen da.