IndeusBerri bannerra_azaroa
Euskara industrian
Albisteak 13 Azaroa, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

EGOIN Indeus Elkarrizketak egitasmoan, JOKOTEKNIA jardunaldia, Euskarari buruzko jardunaldia eta DESKARBONIZAZIO dira gaur albiste.
-

Indeus Elkarrizketak saioaren itzulera nabarmendu du gaur IndeusBerrik, EGOIN enpresako Unai Agirreri egindako elkarrizketarekin. Honez gain, JOKOTEKNIA bideojokoetara euskaraz hurbiltzea ahalbidetzen duen jardunaldia azaroaren 12an egingo denaren berri ematen du eta Zertarako sustatu euskara zure erakundean topaketa berriz, azaroaren 15ean. Amaitzeko, astero bezala, Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: DESKARBONIZAZIO.

HPSren jardunaldiaren kartela

ZERTARAKO sustatu euskara gure erakundean Jardunaldia, azaroak 15.Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jardunaldi honen helburua da entitate publikoetan euskara indartzeko dauden arrazoiak landu eta, bide batez,
une honetako eta aurrera begirako testuinguruari aipamena egitea. Bi adituren solasaldia eta hiru entitate publikoren praktika onak ezagutzeko aukera izango da bertan.

Jokoteknia_argitalpenaren azala

JOKOTEKNIA jardunaldia azaroaren 12an Bilboko Harrobia ikastolan.Azaroaren 12an, larunbata egingo da Jokoteknia jardunaldiaren 5.edizioa Bilboko Harrobia ikastolan, Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak antolatuta, eta besteak beste SPRIk babestuta. Aurtengo edizioak industria izango du hizpide. Euskarazko bideojokoen munduan egiten den jardunaldi bakarra da bera, goizean hasi eta iluntzera arte iraungo duena.

Egoin_Unai Agirre

Itzuli da INDEUS ELKARRIZKETAK: EGOIN da gure lehen geltokia.Indeus Elkarrizketak solaskide berriekin bueltatu da. Unai Agirre, EGOIN enpresaren zuzendari exekutiboarekin egindako solasaldia da denboraldi berri honi hasiera eman diona. Egurra lantzen du EGOINek eta berrikuntzarekin eta ausardia askorekin zabaldu da Natxituatik munduko edozein herrialdetara: Erresuma Batua, Frantzia edota Bahamas besteak beste.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia

DESKARBONIZAZIO Industria Berriaren Spri Hiztegian.Ekonomiaren alorrean, karbonoa duten erregai fosilekiko mendekotasuna pixkanaka murrizteko prozesuari deitzen zaio deskarbonizazio. ‘Karbono gutxiko ekonomia’ kontzeptuaren gertukoa da. Kontzeptua azaltzearekin batera, Hiztegian Teknopolis telebistako saioan deskarbonizazioaz egindako bi erreportaietara estekak ere jaso dira.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.