Premios Toribio Echevarría
Ekintzailetza
Albisteak 15 iraila, 2025

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik
-

Euskal Autonomia Erkidegoko startupek eta izaera zientifiko-teknologiko nabarmena duten enpresa-proiektuek dagoeneko aurkez dezakete beren hautagaitza Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako Toribio Echevarria sarien 35. edizioan. Sari hauek, erreferente direnak ekintzailetza berritzailearen esparruan, Euskadiko ekintzaileen lana aitortu eta haien proiektuen hasiera eta finkapena babesten dute.

Sari hauen bidez, euskal enpresa-sarearen ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-gaitasuna, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aitortu nahi dira, berrikuntza teknologikoan arreta berezia jarrita.

 

AURTENGO EDIZIOAREN BERRITASUNAK

Aurten, sarien oinarriak birformulatu, eta zenbait berrikuntza gehitu dira, euskal ekintzailetzaren eta enpresa-sarearen errealitatera eta beharretara egokitzeko.

Eibarko Udalak handitu egin du sarien dotazio ekonomikoa (12.000 euro), eta 3 sari banatuko dira, hau da, kategoriako bat: 1) Startupak eta enpresa-proiektuak; 2) Enpresa berritzailea, aurreko edizioetako nazioartekotze-saria jasotzen duen saria; eta, 3) Eibarko Enpresa – “Made in Eibar”, Eibarko Udaleko sari bereziak kategoria ordezkatzen duena.

Eibarko enpresa – “Made in Eibar” saria enpresa-ekimenei, enpresa sortu berriei eta negozio-ildo berriei zuzenduta dago, barne-ekintzailetzako prozesu berritzaile eta/edo zientifiko-teknologikoen ondorioz; beren jarduera, ahal dela, industria aurreratuan, sportech eremuan eta trantsizio ekologikoaren alorretan garatuko dute. Sari hau jasotzeko, enpresek Eibarren izan behar dute egoitza, edo gehienez urtebeteko epean bertan kokatzeko konpromisoa hartu.

Kategoria honetan, esku-diruzko sariaz gain, 10.000 eurora arteko bonu teknologikoa ere eskaintzen da, produktu, prototipo eta patenteen garapenerako, Teknikerrekin edo BRTA sareko beste zentro teknologikoekin lankidetzan aritzeko.

Sari hau beste bi kategoriekiko osagarria izan daiteke, betiere baldintzak betez gero, kokapenari eta lehenetsitako sektoreei dagokienez.

Diru-zuzkidurez gain, Toribio Etxeberria sariek finantzaketa-, aholkularitza- eta prestakuntza-programetarako sarbidea eskaintzen diete ekimen irabazleei, funtsezko tresnak baitira proiektuen garapena, lehiakortasuna eta nazioarteko protekzioa bultzatzeko.

 

SARIEN AURKEZPENA ETA ADIERAZPENAK

Jon Iraola Eibarko alkateak, BIC Gipuzkoako proiektuen zuzendari Laura Espinek eta Ekonomia-Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi Vanesa Hortasek aurkeztu dute gaur goizean deialdia, edizio berriaren berrikuntzekin, eta nabarmendu dute garrantzitsua dela Euskadin berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzen jarraitzea.

Alkateak adierazi du Eibar beti lotu dela esfortzuarekin, berrikuntzarekin eta industriarekin. “Horrelako sariekin izaera hori elikatzen jarraitu nahi dugu, ekiten eta proiektu berriak sortzen ausartzen direnak babestuz. “Made in Eibar” kategoria berriak tokiko enpresekin eta gure herrian kokatzea erabakitzen dutenekin dugun konpromisoa irudikatzen du, benetan uste baitugu talentua garatzeko berau babestu eta bultzatuko duen ingurua behar dela.”

Laura Espinek honela dio: “Bic Gipuzkoarentzat, sari hauetan parte hartzeak ekintzailetza aurreratua bultzatzeko gure estrategia indartzen du; izan ere, gure bazkideekin elkarlanean ari gara proiektu estrategikoetan, hala nola terapia aurreratuetan, Gipuzkoa Quantum Hub, Sportek Hub, mugikortasun eta zibersegurtasun alorretan. Sari hauek estrategia horiekin bat egiten dute, balio handiko ekintzailetza sortu eta talentu espezializatua erakartzeko aukera diren aldetik”.

Vanesa Hortas Ekonomia-Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak adierazi duenez, “Toribio Echevarria sarien edizio bakoitzarekin beste urrats bat ematen dugu gure ekosistema ekintzaileari laguntzeko. Aurten, laguntza ekonomikoaz gain, tresna praktikoak eskaini nahi izan ditugu, hala nola bonu teknologikoa, enpresei aukera emango diena prototipoak, patenteak edo produktu berriak garatzeko Tekniker bezalako puntako zentroekin lankidetzan. Helburu argia dugu: ideia berritzaileak Eibarko eta Euskadiko enpleguan eta lehiakortasunean eragina duten enpresa-errealitate bihur daitezen erraztea”.

 

OINARRIAK ETA HAUTAGAITZEN AURKEZPENA

Prentsaurrekoan azpimarratu den bezala, hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9an amaituko da, eta oinarriak eta baldintzak sarien webgunean kontsulta daitezke: www.toribioechevarria.com

 

ANTOLAKETA ETA BABESLEAK

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimen bat dira eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak.

Parte hartzen dute, era berean, SPRI entitateak, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, Debegesak, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteek.

Lotutako albisteak

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.