Ekintzailetza
Albisteak 16 ekaina, 2025

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea
-

Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak startup berri bat sortu du logistikaren sektorean berrikuntza sustatzeko. Startuparen izena TramoIA Intralogistics Robots da, eta adimen artifizialeko robot-soluzioak eskaintzen ditu biltegietan eta banaketa-zentroetan manipulazio- eta mugikortasun-prozesuak automatizatzeko. Basque Tek Ventures ekimenaren barruan, funts propioaren kapital-inbertsioarekin lagundu zaio startupari.

TramoIA Intralogistics Robotsen helburua da soluzio berritzaileak garatzea logistika modu seguruan optimizatzeko, eta, horretarako, funtsezko prozesuak arintzea, hala nola eskaeren prestaketa, kamioien zamalanak eta apalategietako maneiua. Bi faktoreren emaitza da: batetik, TECNALIA malgutasun industrialerako robotikaren alorreko ikerketa-lanean aritu da 15 urtez baino gehiagoz; bestetik, logistika-enpresek erreferentzia anitzeko eskaerak prestatzeko gai den robot bat behar dute biltegietarako.

Donostian du egoitza TramoIA Intralogistics Robotsek, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Aurtengo negozio-planaren ardatza da egungo prototipoa sektoreko enpresekin baliozkotzea; komertzializazioa, berriz, 2026an hasi nahi dute, Europako merkatuan; eta, etorkizunera begira, helburua da robota beste kontinente batzuetara ere zabaltzea.

Arrakasta-kasu berri bat da TECNALIArentzat. Izan ere, partaidetzapeko hogei bat enpresa ditu jada (2024ko abenduan), deeptech startupak den-denak. 2024an, enplegua % 83 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, eta 74 milioi euro fakturatu zituzten.

TramoIAk Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, SPRI Taldearen eta Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Sozietate Kudeatzailearen Basque Tek Venture ekimenaren bidez. Basque Tek Ventures ekimen berri bat da, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroek sortutako teknologietan oinarritutako oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko, haiei lagun egiteko eta haietan inbertitzeko.

Ekimenak funts propio bat du (BasqueTek Ventures FCR), sortutako startup berrietan inbertitzen duena. Potentzial handiena duten aktibo teknologikoak identifikatu eta lehenesten ditu, eta laguntza ematen du errendimendu handiko lantaldeak sortzeko, konpainia abian jartzeko eta merkatura sartzeko, transferentzia teknologikorako funts horren bidez.

 

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Aerobladeko  langileen  % 52  emakumezkoak  dira  dagoeneko
20/11/2025 Berdintasuna

Aerobladeko langileen % 52 emakumezkoak dira dagoeneko

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.