Álava Emprende - Ekin Day
Ekintzailetza
Albisteak 4 ekaina, 2025

Pedro José Salazar, AJL Ophthalmic enpresako CEOa, eta Kroketak.eus: Araba Ekinean 2025 sarien irabazleak

Ekin Day ekimenean, ekainaren 2an Europa Biltzar Jauregian egindako Araba Ekinean jardunaldi nagusian, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2025. edizioko 11 kategorietako sariak banatu ziren.
-

Araba Ekinean, lurraldean ekintzaile-espiritua sustatzea xede duen ekimenak urteroko sariak banatu ditu gaur, Ekin Day ekitaldiaren barruan, pertsona eta proiektu ekintzaile arrakastatsuen lana saritzeko. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak (SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bitartez) eta Vital Fundazioak antolatzen dute ekimen hori.

Aurtengo edizioan, AJL Ophthalmic enpresako CEO Pedro José Salazar izan da Ibilbide Ekintzailearen Sariaren irabazlea. Saritua bere sektorean liderra den enpresa arabar horren zuzendaritzarekin lotua dago 1992tik, eta nabarmendu egin da etengabe hazten ari den bere eskarmentu profesionalagatik, zuzendaritza-gaitasunen garapenak, egokitzeko gaitasunak eta estrategia berritzaileen ezarpenak markatua. Lan horri esker, 80 herrialdetan baino gehiagotan dago Arabako enpresa hori, 83 laguneko lantaldearekin, eta oftalmologiako inplanteak egiten dituen enpresa bakarra da Estatuan.

Bestalde, Kroketak.eus artisau-produktu gastronomikoen proiektuak Araban Ekiten saria irabazi du, lurraldeko gazte ekintzaileen ibilbide onena saritzen duena. Juan Gil eta Patxi Ruiz de Samaniegok bultzatutako enpresa hori euskal sukaldaritzaren sustraietan eta lehengaiaren kalitatean oinarritzen da kalitate handiko produktu gastronomikoak egiteko, eta hainbat kanalen bidez merkaturatzen dituzte elikagai horiek. Kroketa produktu izar gisa hartuta, 2021az geroztik hainbat negozio- eta produktu-lerro garatu dituzte, berrikuntza ekarriz baina beren esentzia galdu gabe betiere.

 

“Zure ideiak balio du” 2025 lehiaketa

Ekin Day ekitaldiaren esparruan iragarri dira, halaber, “Zure ideiak balio du” XXI. lehiaketako proiektu irabazleak, maiatzaren 12an publikoaren eta epaimahaiaren aurrean proposamenak aurkeztu zituzten 18 finalisten artean. Lehiaketaren edizio honetan 61 parte-hartzaile izan dira. 2025eko edizioko irabazleak honako hauek dira:

  • Ideia onenaren Vital Fundazioa sariaItsaskide. Urkide ikastetxeko ikasle talde batek planteatutako ideia da, itsasoetan alga inbaditzaileen ugaritzea prebenitzen laguntzen duen buia adimenduna. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Ekimen jasangarrienaren Aclima sariaBiklin. Ontzi-garbigailurako xaboi ekologikoa da, dosifikazio-sistemarekin. Birkargatu daiteke eta ingurumena errespetatzen duen sistema da. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Gasteiz ON Merkataritza eta Turismo SariaHitz ilustratuak. Ilustrazioa ardatz duen ekimena, euskal kultura herritarrengana hurbiltzeko zubi gisa. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Nekazaritzako elikagai onenaren Eroski sariaAquacheck. Ura edateko egokia den aztertzeko kit bat da, botila bat eta erabiltzeko behar diren elementu guztiak. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Industria-ekimen onenaren Michelin sariaHexarehab. Proiektu honen helburua da beheko gorputz-adarrak birgaitzea adimen artifizialeko algoritmoak dituzten plataforma robotikoen bidez. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Osasunaren arloko ekimen onenaren i+Med sariaSudur-tapoi ekologikoa. Sudurreko odoljarioak edo epistaxiak tratatzeko sudur-tapoi ekologikoa da. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Enpresaren eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Hackeatu etorkizuna. Hezkuntza-proiektua da, akademia itxurakoa, eta gazteak teknologiaren bidez ahalduntzea du helburu, hainbat diziplina teknologiko irakatsiz. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Trantsizio energetikorako berrikuntzaren Mobility Lab Sari BereziaBlink Ligthing saddles. Seinaleztapen-sistema bat da bizikleten aulkietan jartzeko, eta aukera ematen du edozein bizikletatan seinaleztapen-sistema integratzeko, gainerako ibilgailu motordunetan bezala. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Deustuko Unibertsitatearen sari berezia, Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen bidez: aurkezpen onenaren Deusto emprende saria: Itsaski Urkide ikastetxeko ikasle talde batek planteatutako ideia horrek saria jaso du berriro, eta buia adimendun bat proposatzen du, itsasoetan alga inbaditzaileak ugaritu ez daitezen laguntzeko. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Data Value Management sari berezia adimen artifiziala hobekien txertatzen duen proiektuari: Nekazaritzarako irtenbide integrala da, landa-sentsorizazioa eta aplikazio mugikor bat erabilita. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Publikoaren sari berezia: Ideia horrek nekazaritzako elikagaien kategorian ere jaso du saria. Ura edateko egokia ote den aztertzeko kit bat da, botila bat eta erabiltzeko behar diren elementu guztiak. Diploma eta 300 euro jaso ditu.

Ekitaldi nagusia 19:00etan hasi zen, eta sariak banatu aurretik, Komedialdia komedia jaialdiaren zuzendari Txaro Mardaratzek hitz egin zuen eta umorea eta ekintzailetza lotu zituen. Ekitaldia Almudena Ciden mintzaldiarekin amaitu zen. Bertan, ‘Más allá del tapiz’ izenburupean, berrasmatzeaz eta erronkak eta zailtasunak gainditzeaz hitz egin zuen gimnasta olinpiko ohiak, ekintzailetzari estu lotutako zerbait, zalantzarik gabe.

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.