empresa líquida only one
Ekintzailetza
Albisteak 8 Azaroa, 2019

Only One, hemen dago iada Enpresa Likidoa

Eraldaketa digitalaren aroan, hainbat tresna daude, baina, berrikuntza eta sormena dira elementu bereizleak
-

Eraldaketa digitalaren aroan, hainbat tresna daude, baina, berrikuntza eta sormena dira elementu bereizleak. Hauek soluzio azkarrak, prozesu eraginkorrak eta harago ikusten dituzten ideiak aurkitzera garamatzate. Hemen da Enpresa Likidoa jokoan sartzen denean.

“Duela urtebete, komunikazioaren arloko profesional talde batek proiektu bat abia jarri genuen, gure espezialitateetan garatzeko identifikatu genituen etorkizuneko zailtasunei erantzuteko… OnlyONE sortu genuen, eta Enpresa Likidoaren eredua hartu genuen, bai antolaketa, ekoizpen eta bizi-metodologia batez hornitzeko. Metodologia horri esker, lankidetza-konpromisoari forma profesionala eman ahal izan diogu …”, dio Carlos Narganes, proiektuko kidea.

 

Enpresa Likidoa geratzeko etorri da

Ia mundu guztia ados dago enpresen erronka nagusietako bat aldaketetara egokitzea da eta, zehazki, aldaketa hauen abiadurara.

Erakundeek zailtasunak dituzte etengabe birdimentsionatzeko, proiektuen beharrei egokituz eta baita eragile guztien arteko harreman modu berriak bilatzera gero eta gehiago bideratuta dagoen merkatuaren arauekin elkarreraginean aritzera. Enpresa Likidoaren ereduaren ezaugarri nagusietako bat, hain zuzen ere, lantaldeak armatzeko gaitasuna da, proiektu jakin bat egiteko, hura bukatutakoan desegiteko eta hurrengo proiekturako beste bat osatzeko.

Gure marka partikularrak mantentzen jarraitzen ditugu, baina, aldi berean, Onlyone-Enpresa likidoaren garapenarekin konprometituta gaude. Metodologia propioa dugu, barne prozesuak, eta nahiz eta hainbat profesionalek parte hartzen proiektu batean, bezeroak marka bakarreko in-put-ak jasotzen ditu, solaskide bakarrarekin, baina jakinda, berarentzat lan egiten duen talde oso bat dagoela.

 

OnlyONE-ENPRESA LIKIDOATIK egiten duguna

Enpresa eta erakundeek beren negozio-garapeneko helburuak lortzeko eta beren proiektuak komunikazioaren bidez abian jartzeko irtenbideak eskaintzen ditugu. Modu arin, teknologian oinarrituz eta proaktibitatearen eta konpromisoaren bidez bazkide estrategikoen rola emanez.

Gure puntu gogorra marketin digitala, diseinu grafikoa eta komunikazio korporatiboa dira, baina dagoeneko beste espezialitate batzuetako profesionalak sartzen ari gara, hala nola bideoa edo programazioa. Denbora asko eman dugu gure funtzionamendu likidoa arautzen duten konpromiso-arauak ezartzen: Ekonomiaren gainetik, talentuan inbertitu, holokrazian oinarritutako eredua, autokudeaketa zirkularrari dagokionez, Baina hartara egokitua, ez zorrotzegia; Eta erabateko konbentzimendua aliantzak ehuntzeko eta lankidetza sortzaileak ezartzearen betebeharrean.

Enpresa likidoaren ereduaren diziplina anitzeko izaerak aukera ematen digu bezeroentzako proiektuei ekiteko – badugu enpresa multisektore garrantzitsu baten web orria berriz diseinatzeko proiektua, Brandinga eta komunikazio digitaleko tresnak sortzea industria enpresa batentzat, startup berri batentzako bideo-spot bat sortzea eta Merkataritza Zentro baterako kanpaina baten komunikazioa-. Baina, aldi berean, produktu propioak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, hala nola komunikazioko prestakuntza tailerrak edo sektore zehatzetarako zerbitzu espezializatuen paketeak.

Enpresa Likidoa bezalako ereduak hemen daude jada, eta argi dago geratuko direla, baina soilik etorkizun on bat izango dute leihoak irekita mantentzen badituzte eboluzionatzeko aukera emango dieten ekarpenak etengabe jasotzeko. Horretarako, oso garrantzitsua da ezagutza eta esperientziak partekatzea. Zorionez, oso ondo doakigun eskenatoki bat aurkitu dugu gure theglocal.network aliatuei esker, URL hau jarraituz: www.onlyone.network, edonork sar daiteke informazio hau partekatzen dugun ekosisteman, baita proiektuen kudeaketara, eta sortzen dugun jarduera guztia bertan agerian usten dugu.

Baina norbaitek, Enpresa likidoaz modu konbentzionalagoan hitz egitea nahiaago badu, ere harremanetan jarri daiteke gurekin posta elektroniko honen bidez: onlyone@onlyone.network.

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.