Albisteak 13 Azaroa, 2025

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute
-

Onkoreplica enpresak, Startup eta Enpresa Proiektuen kategorian, eta Semi Zabalak, Enpresa Berritzailearen kategorian, Toribio Echevarria 2025 sarien 35. edizioko sari nagusiak irabazi dituzte, proposamenen izaera berritzaileagatik eta merkatuari balio bereizgarria emateko duten potentzialagatik.

Horiekin batera, Replay by Wellk eta Acha Herramientas enpresek ere toki garrantzitsua izan dute ekitaldian, Eibarko Enpresa – Made in Eibar saria eta Eibarko Udalak emandako “Iñaki Goenaga” aitorpena jaso baitituzte. Gainera, Reiner Groupek —2010eko edizioan teknologiko kategorian saritua— aipamen berezia jaso du 2025ean bere mendeurrena ospatzeagatik.

Hala, bost enpresa hauek Toribio Echevarria sarien —Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistema ekintzailean erreferentzia gisa finkatu den ekimena—  aitortutako enpresen zerrendan sartu dira.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimena da eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak

Ekitaldian Ane de Ariño Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzako zuzendariak parte hartu du, eta sarituak zoriondu ondoren, adierazi du Eusko Jaurlaritzak “industria babesten duela, gure Euskadi 2030 Industria Planean jasota dauden ekintza zehatzekin egiten dugulako. Bide-orri argi bat, premisa are garbiago batetik sortua: industria Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Gure aurrerabidearen, aberastasunaren eta ongizatearen iturria da ”

“Ziur nago – azpimarratu du- Toribirio Echevarriaren balioekin eta pentsamenduarekin guztiz bat datorren planteamendua dela. Toribio Echevarríaren figurak dakarren aurrerapenak gure industrian eta enpresa ulertzeko moduan oso presente jarraitzen du. Gure Industria Plan berria, hain zuzen ere, balio horien oinordekoa da: berrikuntzaren, lankidetza publiko-pribatuaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa, Euskadirentzat aberastasuna, kalitatezko enplegua eta gizarte-ongizatea sortzen duten proiektuak bultzatuz “.

2025eko enpresa irabazleak

Startupak eta enpresa-proiektuak

 Onkoreplica: botika onkologikoak testatzeko soluzioak eskaintzen ditu, pazienteen tumoreen 3D in vitro ereduak garatuz.

 Enpresa Berritzailea

 Semi Zabala: Backend zerbitzuen lerro pilotu bat garatzen du, sektore espazialerako GaN gailuak fabrikatzeko.

Eibarko Enpresa-Made in Eibar saria

 Replay by Wellk: plataforma digital integrala eskaintzen du kirol-klubetarako eta errendimendu altuko inguruetarako.

Iñaki Goenaga aitortza

 Acha Herramientas: 85 urteko ibilbidea duen enpresa eibartarra, doitasun-tresnak fabrikatzen eta merkaturatzen dituena.

 Aitortza enpresa-ibilbideari

 Reiner Group: duela 100 urte sortua eta doitasun handiko injekzio bidezko moldekatzean espezializatua, nagusiki automobilgintzan eta medikuntzan lan egiten duena.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.