Ekintzailetza
Elkarrizketak 27 Azaroa, 2025

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.
-

Nexi Health, 2023an sortutako startup bat, osasun arloko profesionalei osasun mentaleko gaixoen diagnostikoan, tratamenduan eta jarraipenean laguntzen dieten teknologia digitalak garatzen ditu. Eneka Iribarrenek, Nexi Healtheko sortzaile eta zuzendari nagusiak, zehaztu duenez, “laguntzaile birtual bat, gaixoekin hitz egiten duena, nola sentitzen diren ulertzeko, eta software kliniko bat, informazio hori analizatzen duena, medikuei azkarrago eta modu eraginkorragoan diagnostikatzen, tratatzen eta jarraipena egiten laguntzeko”. Eta azpimarratzen du, modu honetan, “profesionalek benetan garrantzitsua den horretan jar dezaketela arreta: beren pazienteei laguntzea eta inor behar duen arreta gabe gera ez dadin bermatzea”. 

Alde honetatik, lehen mailako medikuen % 60k ez du tresna egokirik osasun mentaleko kasuak identifikatzeko eta tratatzeko, eta osasun mentaleko pazienteen % 70ek ez du jarraipenik jasotzen lehen diagnostikoaren ondoren. “Nexi Health-ekin, profesionalek %25erainoko denbora aurreztu dezakete kontsultan, eta kasu larriak goiz detekta ditzakete”, dio euskal enpresako arduradunak. 

Diagnostiko zehatzagoak eta eraginkorragoak

Osasun mentalerako gailu medikoa elkarrekin lan egiten duten hainbat tresnaz osatuta dago. Alde batetik, Bruna dago, adimen artifizialeko elkarrizketa-laguntzailea, “kontsulta aurretik pazienteekin hitz egiten duena, informazio klinikoa eta emozionala biltzen duena eta datuak aztertzen dituena”, zehazten du. Bestalde, Meripsy dago, informazio hori jasotzen duena, aurrediagnosi-txostenak sortzen ditu, tratamendu-gomendioak iradokitzen ditu eta gaixoari bere eboluzioaren jarraipena egiteko aukera ematen dio plataforma beraren bidez. 

“Bat egitean, tresna horiek aukera ematen diete profesionalei beren pazienteak modu zehatzagoan eta eraginkorragoan diagnostikatzeko, tratatzeko eta monitorizatzeko, pazienteak beren tratamenduarekin konektatuta dauden bitartean”, aitortu du Iribarrenek. 

Gipuzkoako enpresaren produktuek ospitaleei laguntzen diete “itxarote-denborak murrizten, arreta optimizatzen eta pazienteen esperientzia hobetzen”, zerrendatu du. Gainera, aseguru-etxeei aukera ematen die “osasun mentaleko programa eraginkorragoak inplementatzeko eta kostuak murrizteko”. Azkenik, industria farmazeutikoari, erantsi du CEOak, ahalmena ematen dio “ebidentzia zientifikoa sortzeko ikerketa kliniko pilotuen bidez, berrikuntza eta tratamendu berrien garapena lagunduz”. 

Gaur egun, euskal enpresak Europako merkatuan jarduten du, “nahiz eta epe luzera, ilusioa egiten digun beste merkatu batzuetara zabaltzeak, badakigu gure teknologiak eragin handia izan dezakeela osasun mentalean, maila globalean”, aurreratu du Eneka Iribarrenek. 

Zentzu horretan, bere helburu nagusia, azaltzen duenaren arabera, “ospitale eta aseguru etxe gehiagotan bidea egiten jarraitzea da, profesional gehiagok beren pazienteen osasun mentala zaintzen lagunduko dieten tresnak eskuratzea nahi baitugu”, aitortzen du. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.