Nemergent Solutions, Ironchip, Aotech, Purple Blob eta Emerid Systen: Abiatu Sariak
Abenduan Bizkaiko Campusean oinarri teknologikoa duten unibertsitate enpresa berritzaileen sorrera aitortzen duten VII. Abiatu Sariak banatu dituzte Bizkaia Aretoko Oteiza aretoan.
Hauek izan dira saridunak: Nemergent Solutions, oinarri teknologikoko enpresa onenaren saria (6.000 €); Ironchip enpresa berritzaile onenaren saria (5.000 €); Aotech, oinarri teknologikoko enpresa kategoriako bigarren saria (4.000 €); eta Purple Blob eta Emerid Systen, enpresa berritzaile kategoriako bigarren saria (2.500 €bakoitza).
Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ Bizkaiak bi hamarkada daramatzate ahaleginak batzen Zitek programan, UPV/EHUn kultura ekintzailea eta enpresa berritzaileen eta oinarri teknologikokoen sorrera sustatzeko. Testuinguru horretan sortu ziren 2003. urtean Abiatu Sariak, bi urtez behingoak, Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikoko unibertsitate-enpresa berritzaile onenak aitortzen dituztenak.
NEMERGENT  SOLUTIONS:
Azken  belaunaldiko  konponbideak  segurtasun  publikoko  eta  larrialdietako  zerbitzuetan  misio  kritikoko  komunikazioetarako.
IRONCHIP:
Faktore  anitzeko  autentifikaziorako  zibersegurtasun-zerbitzuak,  LBS  Location-based-security  teknologian  oinarrituta.
AOTECH:
Industria-prozesuetarako  soluzio  fotonikoak  aeronautikaren,  elikaduraren  eta  bioteknologiaren  sektoreetan
PURPLE  BLOB:
Smart  City  inguruneetarako  monitorizazio-sistema  eta  IoT  sistemak  eraikitzeko  plataforma.
EMERID  SYSTEM:
NFC  teknologia  aplikatzea  objektuen  eta  pertsonen  datuak  identifikatzeko  eta  lortzeko.
 
   
		 
						 
						 
						 
						 
						 
						 
						 
						 
						