Bilbon da mikrofinantzen inguruko Europako ekitaldirik garrantzitsuena
Gizarte Ekonomiako Foro Globalaren laugarren edizioa amaitzen den egun berean, Bilbon hasiko da, baita ere, mikrofinantzei buruzko Europako ekitaldirik garrantzitsuena, Microfinance Center (MFC); gainera, urteko biltzarra egingo du European Microfinance Network-ekin (EMN) batera, urriaren 3tik 5era bitartean.
Gaztenpresak babestutako topaketaren helburua da erakunde mikrofinantzarioek teknologia berriak ahalik eta gehien nola erabili eta aprobetxa ditzaketen aztertzea eta ikertzea, ekintzaileei, enpresa berriei eta enpresa sozialei aukera baliotsuagoak eta lehiakorragoak emateko.
Gogoratu mikrokredituak 25.000 €-ra bitarteko maileguak direla eta kapital garrantzitsua dutela ekintzaileak, negozio txikiak eta finkatze-fasean aurkitzen diren enpresak gizarteratzeko eta haien finantzarako. Mailegu horiek, LABORAL Kutxaren kasuan, esate baterako, Europako Inbertsio Funtsaren (EIF) abala dutenez, eskatzaileak baldintza bereziki onuragarriak aplikatzea lor dezake, prezioan nahiz eskatutako bermeetan.
Testuinguru horretan, MCFk sektoreko profesionalak eta adituak bilduko ditu harremanak egin eta esperientziak trukatze aldera hitzaldiaren izenburuaren inguruan: “Pertsonak eta iraultza digitala: gure eginkizun sozialean aurrera egitea teknologiaren bitartez”.
Horrez gain, programa zabala prestatu da digitalizazioaren etorkizunari buruzko gai ugarirekin. Hori dela-eta, Europa osoko 600 parte-hartzaile baino gehiago biltzea espero da aurten Bilbon egingo den biltzarrean.
Etorkizunerako aliantza arrakastatsuen bila bazabiltza, biltzarrarekin bat egin behar duzu.
Begiratu bat eman web guneari informazio gehiago lortzearren.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup teknologikoak sortzea bultzatuko du, 2,5 milioirekin ekintzailetzarako laguntzetan
Maiatzaren 16an irekiko ditu SPRIk Ekintzaile eta Barnekintzaile programak

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari
Enpresak aktiboak monitorizatzeko sistemak garatzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan
Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko