INIZIA ARABA CAMPUS
Ekintzailetza
Albisteak 15 maiatza, 2025

INIZIA sariak banatu dituzte, INIZIA DAY jardunaldian

Horien helburua da oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa egitasmoak biltzen dituzten proiektuak aitortzea
-

INIZIA DAY jardunaldiaren barruan, izen bereko sariak banatu zituzten. Ekitaldia Ixone Fernandez de Labastidak Euskal Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak zuzendu zuen, eta bertan izan ziren Ane de Ariño, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendaria; David Montero, BIC Arabako zuzendaria; eta Amaia Calleja, Arabako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria.

Sariak ekintzailetzaren kultura sustatzea helburu duen INIZIA Arabacampus programaren barruan sartuta daude eta UPV/EHUren Arabako Campusa eta BIC Araba dira horren laguntzaileak. Sarien helburua enpresa egitasmo berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa duten proiektuak aitortzea da.

Sariek bi kategoria dituzte. ‘Egitasmo berritzaile berriak’ izenekoa UPV/EHUko edozein ziklotako tituludunei edo graduondokoa egin dutenei, UPV/EHUko IRIari edo UPV/EHUn egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileei zuzenduta dago.

Atal horretan, irabazlea Daniel Ochoa de Eriberen ‘Scouter: Sistema Inteligente de Detección de Emergencias’ proiektua izan da. Adimen artifizialean oinarritutako ikuspen konputazionaleko sistema da; larrialdi mezua (hala nola arriskuan dauden pertsonak edo sute fokuak) bidaltzea eragin dezaketen ereduen bila, irudiak denbora errealean prozesatzeko eta aztertzeko diseinatua dago, hala nola arriskuan dauden pertsonak edo sute-fokuak.

Bigarren saria Aitor Tejoren ‘Desarrollo de la impresión 3D volumétrica en el ámbito médico’ proiektuak jaso du. Honako hauek biltzen ditu proiektuak: 3D inprimagailu bolumetrikoen diseinua eta doikuntza; neurrira egindako abangoardiako teknologia duten 3D inprimagailu bolumetrikoen garapena; hardwarearen eta softwarearen optimizazioa fabrikazio gehigarriaren kalitate eta eraginkortasun onena bermatzeko; bezeroaren beharren arabera pertsonalizatutako prototipoak sortzea; eta inprimagailu horiek ingurune industrial eta biomedikoetan integratzeko aholkularitza.

‘Gradu Amaierako Proiektuen, Master Amaierako Proiektuen eta Doktorego Tesien’ kategorian, aldiz, sarietako bat Azaitz Hierrok jaso du ‘Talleres de Detección de partículas con una cámara de niebla’ lanarekin. Laino ganberan oinarritutako proiektuak ekintzailetza ahalmen argia du, partikulen fisika publiko desberdinetara modu irisgarrian eta bisualki erakargarrian hurbiltzeko duen gaitasunagatik. Ikuspegi pedagogiko horrek aukera ugari eskaintzen ditu zientzia dibulgazioan, material hezitzailearen garapenean eta zientziaren ikaskuntzarekin lotutako produktuen banaketan oinarritutako negozio eredua sortzeko.

Bestalde, Markel Erauskinen ‘Adquisición y tratamiento de datos de las estaciones robotizadas’ proiektuak jaso du beste sarietako bat. Bere lanak lotura zuzena du ekintzailetzarekin, automobilgintzarako soluzio berritzaileen beharra jorratzen baitu. Kontrol pertsonalizatuko unitate bat sortzeak eta datuak bistaratzeko MQTT eta Grafana bezalako teknologia aurreratuak integratzeak industria prozesuak optimizatzeko ikuspegi ekintzailea eskaintzen dute. Proiektuak, eraginkortasun operatiboa hobetzeaz gain, aukera ematen du beste produkzio instalazio batzuetan merkaturatu eta aplika daitezkeen produktuak eta zerbitzuak garatzeko.

Horrez gain, kategoria bereko hirugarren saria jaso du Aitor Floresek ‘Informe de valoración de una entidad financiera: El caso de Renta 4’ lanarekin. Proiektu horrek metodologia berritzailea aurkezten du finantza enpresak baloratzeko, Renta 4 Banco bankuaren benetako kasura aplikatuz. Beste sektore batzuekin alderatuta, finantzen sektoreko erakundeak baloratzea konplexuagoa da, haien araudi esparrua, balantze egitura eta interes tasekiko sentsibilitatea direla eta.

Sari banaketaren ostean, Ixone Fernandez de Labastidak parte hartzaile guztiak eta, bereziki, sarituak zoriondu ditu: “ekintzailetza kulturaren ordezkariak zarete. Sortzaileak, motibaziodunak, ekimena dutenak eta bokazio berritzaile argia duzuen pertsonak zarete eta seguru nago horrek guztiak arrakasta akademiko eta profesional ugari ekarriko dizuetela”. Gainera, honako hau gehitu nahi izan du bizi dugun testuinguruarekin lotuta: “bereziki aipagarria da ekintzailetzaren kultura beti pertsonen etikan eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko errespetuan oinarritu behar izatea”.

Aurtengo edizioan, 8 eskabide aurkeztu dira ‘Egitasmo berritzaile berriak’ kategorian, eta 8 ‘Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak’ kategorian.

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.