IN2DESTINATION
Ekintzailetza
Albisteak 12 otsaila, 2018

in2destination: Turismo iraunkorra, zentzuzkoa eta barneratzailea “pertsona ororentzat”.

Nagore Espinosa Uresandi, Unai Bernabé Artola eta Carlota Cazalla Llantadak ‘in2destination Research and Consultancy in Tourism’ osatzen dute.
-

Nagore Espinosa Uresandi, Unai Bernabé Artola eta Carlota Cazalla Llantadak ‘in2destination Research and Consultancy in Tourism’ osatzen dute. Enpresa hau helbideen, baliabideen eta turismo-enpresen garapena, indartzea eta transformazioa bermatzeko sortu zuten, zentzuzko kudeaketa iraunkor eta barneratzailea lortzeko asmoaz.

Enpresa honek nahi du turismo-enpresak “zentzuzkoak izatera bihur daitezen; hau da, lehiakorrak, berritzaileak, iraunkorrak eta barneratzaileak izatea, betiere datuetan oinarritutako erabakiak hartuz”. Hala, in2destination-ek “erabaki zuzenak hartu eta ekintza zehatzak aurrera eramaten” laguntzen duten konponbide teknologikoak eskaintzen ditu. 

 

Nagore, nola bermatzen duzue helburuen, baliabideen eta enpresen garapena, indartzea eta transformazioa?

Adibide baten bidez uler dezazun, Nazio Batuentzat lan nahikoa egiten dugu, eta ondorioz Kazajistan edo Ekialdeko Timor bezalako bezeroak izan ditugu, besteak beste. Herrialde hauen ezaugarriak kontuan hartuz (turismoa lehen mailako ekonomia-sektorea izan ez, baina oraintsu indartzen ari dena), turista kopuruaren errekorra lortzea edo teknologia bereganatzea helburuak baino, bidea direlako ideia barneratu nahi diegu.

Beraz, in2destionation-ekoek ‘Big Data’ konponbideak eskaintzen ditugu, helburuek beren buruei egiten dieten galderei ezagutu beharreko erantzunak emanez. Esaterako, zein helburu izan nahi dugun edota zein da helburu horretara eraman gaitzakeen bidea.

Partekatutako ikuspegiak lortzeko partaidetza-prozesuak egitea gakoa dela uste dugu, honen bidez iraunkortasun eta inklusio hatsarreak lortu eta prozesua etengabe monitorizatzeko, baita ondo ez dabilena modu egokian konpontzeko eta behar bezala berrezartzeko ere. Horrela baizik ez du ikuspegi hau egiazki errotuko enpresa edo helburuak, pausuz pausuko egokitzapenak eginez eta guztiok norabide berean arraunean eginez.

 

Iraunkortasuna eta inklusioa, Berrikuntza eta kalitatea, ziurrenik bezeroek gehien eskatzen duten erronka da. Nola lantzen dira erronka hauek? Nola batera daiteke hau guztia etekinekin?

Nazio Batuek munduko pertsona guztiok garapen iraunkorraren helburuak bete ditzagun eskatzen digute; ez bakarrik gu geu turista edo bidaiari garenean, ez bada biztanle eta langile legez ere. Jakin dakigu helburuok hasiera batean betetzen zailak direla, abstraktuak baitira. Halere, gakoa honakoak ulertzean dago:

1) Bideragarria da, norabide horretan milaka pausu egin ditzakegu egunero, eta horren erakusgarri dira Nafarroako Ruralsuite, Suediako Treehotel edota Estatu Batuetako AirAlaska enpresak.

2) Ez dakarte nahitaez gastu ekonomikorik.

3) Apustu hau errentagarri egiteko eskakizuna dago: bisitarien %68ak ostatu ecofriendly-ak nahiago ditu eta %38ak badaki iraunkortasuna ez dela ostatuko toaila berrerabiltzera mugatzen, baizik eta bertako produktua kontsumituz, biztanleentzako ingresuak sortzen dituzten benetako esperientziak izanez eta beste hainbat bidez ere iraunkortasuna bermatzen dela.

Izan ere, bi hilabete barru bisitariak hobeto ezagutzeko azterketa bat egingo dugu.

 

Orain aurrera eramaten ari zareten proiektuen artean, zeintzuk nabarmenduko zenituzkete?

Gure jardunean badira proiektuak, bapestekotasuna dela eta, ezin aipa ditzakegunak gure bezeroek argitaratu arte. Baina Guatemalan proiektu oso interesgarri batean dihardugula esan egin dezakegu. Proiektu honetan, udalerri jakin batzuen trafikoa eta metaketa arintzeko estrategiak diseinatzen ditugu, iraunkortasuna ardatz izanik. Gaur egun Europan ere dugun afera da, uda honetan bizi izan dugun “turistifikazioa” dela eta.

Gainera, Espainiako Turismo Barneratzaileari buruzko azterketa batean ari gara orain, zeinean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu QR kodea eskaneatuz. Inkesta hau geure fondoen bidez garatzen ari gara, bi helburu ditugula: alde batetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonek aurrean dituzten erronkei buruzko datuak eman erakundeei. Bestetik, kolektibo honek bidaiatu egiten duela eta sektore honetan dirua inbertitzen duela erakusten duten datuak enpresei aurkeztea. Beraz, turismoaren sektorea inklusiboa izateko eskaerarik badago.

 

Aholkularitza espezializatuaz gain, ‘n2destination’-ek formakuntza zerbitzuak eskaintzen ditu.

Turismoan neurketa nahiko ezezaguna da, zalantzarik gabe. Badakigu ez dea gairik erakargarriena, baina ezinbestekoa da benetako datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko. Honekin batera, turismo iraunkor, eskuragarri, egokitu, barneratzaile eta berritzaileari buruzko formakuntza ematen dugu. Zuzentzen gatzaizkion publikoa anitza da: turismoko ministerio eta ingurugiro taldeak, eskualde mailako gobernuak zein leku jakin batekoak, herrialdeen banku zentralak, akademia mundua, sektore pribatuko turismo-enpresak edota ekintzaileak, besteak beste.

 

Ezagutza horren zati handi bat beste enpresa, profesional, entitate eta erakundeekin hein handi batean partekatzen da

Halaxe da, gure lanaren zati handi bat neurketaren garrantziari buruzko sentsibilizazioa zabaltzea da. Formakuntza sentsibilizazio hau lortzeko eta lan egiteko oinarrizko bidea da. Horregatik, in2destination-ekook nazio barneko turismoaren neurketan adituak den nazioarteko sarearen koordinatzaile eta adituak gara. Sare hau INRouTe da, gai honetan diharduen bakarra. Munduko Turismoaren Erakundearen euskarri izateko sortu zen, nazio barnean neurtzeko aholkuen kontseilua egiteko pausuak emateko helburuaz.

 

Orain dela gutxi teknologiari gehien lotu zaion FITUR-a izan da; zein erronka planteatzen dizkiozue zeuen buruari jardunaldi honetarako?

Guretzat oso baliagarria izan da. Startu up bat gara, eta beraz inbertsio bakoitzak ahalegina dakar berekin. Halere, SEGITTUR-ek bere esparruan ekintzaileoi eskaintzen dizkigun erraztasunen bidez bideragarriagoa zaigu ‘FITUR KNOW HOW & EXPORT’. Erronka bezeroekin harremanak errotzean, bezero potentzialekin kontaktu berriak egitean eta geure burua ikusaraztean zetzan. Hiru helburu hauek betetzeaz gain, aski handiak ziren bi proposamen jaso genituen. FITURTECH eta Iraunkortasuna foroaren txostengile ere izan ginen, eta honek turismoaren industriaren norabideari buruzko gure ikuspegia ezagutzera emateko aukera eman zigun.

 

Laster Bartzelonako Mobile World Congress-aren 4YFN azoka izango da; ‘in2destination’-ek ere partehartze aktiboa izango du…

Bai, irrikitan gaude, gure lehenengo aldia da eta geure burua ezagutaraziko dugu, bezero eta kolaboratzaile potentzialekin kontaktu asko egingo ditugu, eta haiekin loturak egin genitzake. Teknologiari buruzko bilera oso garrantzitsua da eta uste dugu geure ekarpena egin diezaiokegula eta asko ikas dezakegula.

Zalantzarik gabe, in2destination-en lana ezinbestekoa da aurrera egiten jarraitzeko eta turismo iraunkor, inteligente eta inklusiboa izatera heltzeko; azken batean, pertsona ororentzako turismoa litzatekeena.

 

Informazio gehiagorako: www.in2destination.com

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.