rb3 donosti regeneración urbana
Ekintzailetza
Albisteak 28 Marzo, 2019

Hernaniko Lizeaga auzoaren hiri-berroneratzerako proiektu bat saritu dute

RB3 estudioak zuzendu du, UPV/EHUtik BIC Gipuzkoaren laguntzaz sortutako start-up bat
-

RB3 estudioak zuzendu du, UPV/EHUtik BIC Gipuzkoaren laguntzaz sortutako start-up bat

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak (AVNAUk) “Hiria, Hirigintza eta Ekologia” XIV. Saria esleitu dio Hernaniko Lizeaga auzoa berroneratzeko aurkeztutako proiektuari, auzoen parte-hartzeaz egindako prozesu baten bitartez. Aplikatutako metodologia eta askotariko eragileen arteko elkarrizketa izan dira sari hau esleitzeko orduan bereziki balioetsitako alderdiak. Prozesua 2016an bultzatu zuen Gibelalde Auzo Elkarteak, eta Udalaren laguntza izan du.

Lizeaga 50eko urteetan eraikitako auzoa da, Hernaniko kasko historikoaren aldamenean. Auzategi horretan etorkinen giza talde bat finkatu zen, eta gehienean auzoan bizitzen jarraitzen dute. 800 bat bizilagun dira, eta beren ingurunea osoki berroneratu nahi dute.

Horretarako, RB3 Innovación Urbana Integradak gogoeta- eta elkarrizketa-prozesu bati ekitea proposatu zuen, auzotarren, auzoari lotutako beste eragileen eta Udaleko ordezkarien parte-hartzeaz. Hortik atera ziren auzoa osoki berroneratzeko ildo nagusiak, eta haren gune publiko bat hobetzeko lehendabiziko ekintza: Auzo plaza. Izan ere, askotariko jardunbideak egiten ari dira auzo-elkartearen (Auzolan) eta Udalaren lankidetzaz.

Proiektu horri Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak (AVNAUk) sustatutako“Hiriak, Hirigintza eta Ekologia”Saria aitortu zaio. Epaimahaiaren iritziz, proposamen horren balioa ondorengoa da: “aplikatutako metodologia eta helburuak lortzeko jende parte-hartzailearen arteko elkarrizketa”.  Halaber, nabarmendu duenez, “proiektuak gaurkotasun handiena duten erronkei heldu die, non hiria eraldatzeko prozesuetan herritarrek protagonismoa hartzen duten, eta hirigintza-kudeaketa estrategietarako jardunbide berriak erakusten dituzte”.

Prozesua RB3 Innovación Urbana Integradak garatutako metodologia berezi baten bidez egin da, hirigintza, eraikuntza, ingurumena eta gizarte- zein ekonomia-ingurunea kontuan hartzen dituena.  Metodologia hori hiriei, haien problematikei eta horiek hobetzeko bideei buruz aplikatutako I+G lan baten emaitza da.

Claudia Pennese RB3ko zuzendariaren iritziz, “sari honek gure ahalegina aitortu du, hiri-garapeneko eredu berritzaile bat sustatu eta ezarri baitugu, inklusiboa eta pertsonak egunero bizi garen ingurunea errespetatzen duena”.

RB3 Innovación Urbana Integrada unibertsitateko start-bat da, UPV/EHUko Arkitektura Sailetik sortua, Entreprenari programan kokatua eta UPV/EHUk zein BIC Gipuzkoak bultzatua. Enpresa, 2014an eratua, Txekintek-Ekintzaile programaren babesa jaso zuen. Hiria osoki berroneratzeko eta gizarte-elkarrizketako prozesuak ditu langai, hiria berreskuratzeko, hiri-hazkundea mugatzeko, hiri-garapen eta ingurumenaren arteko oreka eraikitzeko, berdintasuna eta gizarte-kohesioa areagotzeko, eta memoria, identitatea eta partaidetza-sentimendua sendotzeko.

+info: www.rb3innovacion.com

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.