HIREKIN MU MONDRAGON FAGOR
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 28 Marzo, 2022

Gizabidea Fundazioak 2 miliii euroko ekarpena egingo dio MU´ko ‘HIREKIN’ egitasmoari

Lurraldeko industriaren eraldaketa bultzatu gura du HIREKIN berrikuntza eta ekintzailetza guneak, industria digital, deskarbonizatu eta zirkular bateranzko bidean.
-

Fagor Taldeak 2 milioi euroko ekarpena egingo dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren egitasmo den HIREKIN berrikuntza eta ekintzailetza guneari, Gizabidea Fundazioaren bidez. Horixe izan da hartu den konpromisoa Gizabidea Fundazioak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak martxoaren 23an sinaturiko hitzarmenean.

Fundazioaren egoitzan egin da hitzarmen sinatzea, eta Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko eta Gizabidea Fundazioko lehendakariak; eta Juan Mari Palencia Fernandez Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakariak esku hartu dute hartan. Joxean Alustiza Usandizaga Gizabidea Fundazioko eta Fagor Taldeko lehendakariak “etorkizuneko inbertsiotzat” du sinatu berri den akordioa: “Urrats berri bat egin dugu hezkuntzaren, ezagutzaren, ikerkuntzaren eta ekintzailetasunaren bidean. Etorkizunean inbertitzen ari garen ziurtasunetik, komunitatea aberasten eta ahalduntzen dihardugu, besteren artean, Mondragon Unibertsitatea sustatzen ari den proiektu interesgarri eta berritzaile hau finantzatuz”.

Gauzak horrela, azken urteetako dinamikari heldurik darrai Fagor Taldeak, erroturik dagoen komunitatearekin duen “konpromisoaren” baitan. Hain zuzen ere, azken 40 urteotan, 28 milioi euro ditu bideratuak Fagorrek, Gizabidea Fundazioaren bidez, bailarako hezkuntza eragile kooperatiboen azpiegitura beharren finantzaziora. “Fagor Taldeak tinko sinesten du gizarte sano batek aukera berdintasunean oinarrituriko kalitatezko hezkuntza kooperatiboa behar duela izan oinarrian”, aitortu du Alustizak. Bada, azken urteetan eginiko inbertsioa erdigunean, MGEP (MU), Huhezi (MU) eta Arizmendi ikastolaren eraikin gehienen jabe da Fundazioa. Eta hezkuntza-ondarea zaintzen eta egitasmo berriak babesten darrai horietan. Fagor Taldeko kooperatibak dira Gizabidea Fundazioaren patrono fundatzaile nagusiak.

 

HIREKIN, industriaren eraldaketarako bitarteko

Lurraldeko industriaren eraldaketa bultzatu gura du HIREKIN berrikuntza eta ekintzailetza guneak, industria digital, deskarbonizatu eta zirkular bateranzko bidean. Horretarako, tartean, lurraldeko berrikuntza- ekosistema konektatzea eta enpresetan barne-ekintzailetza bultzatzea bilatuko lituzke, beharrezko liratekeen azpiegiturak eta zerbitzuak eskainiz. “Gizabidea Fundazioaren misioari erantzuten dio. Eskualdearen eraldaketa sozioekonomikoa bultzatu gura du hezkuntzaren, ikerketaren eta ekintzailetzaren bidez”, argitu du Alustizak.

Oro har, industria gune degradatu baten egokitzea eta errekuperazioa eragingo lituzke HIREKIN egitasmoak -dagoeneko martxan dira Uribe auzoko urbanizazio lanak, 4 milioi euro inguruko aurrekontuarekin-, eta hainbat espazio eskainiko lituzke bertan kokaturiko berrikuntza eta ekintzailetza guneak. Horien artean dira espazio industrial bereizgarria (altuera eta base sismikoak eraginda, besteren artean), bestelako tailer eremuak, kosorkuntzarako zein negozio eredu iraunkorretarako esperimentaziorako espazioak, zenbaketa edota simulazio gelak, prototipoetarako ekipamendu generikodun tailerrak…

“Balio erantsi handiko industria iraunkorrean oinarrituriko ekonomia lehiakorragorako beharrezko den trantsizio teknologiko-energetikoan lagunduko du HIREKINek. Horretarako, dibertsifikazio egitasmoen ideiagintza eta garapena, ekintzailetza eta koekintzailetza industrial zein teknologikoan sakonduko du”, azaldu du Juan Mari Palencia Fernandez Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakariak. Hezkuntza zentro harena da ekinbidearen lidertza, eta, hainbaten artean, eragile desberdinen arteko elkarlana bultzatu gura du -enpresak, pertsona ekintzaileak, ikertzaileak, ikasleak…-. Era berean, HIREKIN berrikuntza gunean bailarari egingo liokeen ekarpena azpimarratu gura izan du Palenciak. “Lagungarri izango da Debagoienak lurralde ekintzaile teknologiko gisa haren posizionamendua hobetu dezan”, dio.

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.