Arantxa Tapia sailburua eta Juan Mari Aburto alkatea.
Ekintzailetza Lurzorua
Albisteak 17 Marzo, 2021

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Europako Hegoaldeko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen lehen zentroa sortu dute

  • Basque Circular Hub zentroak zerbitzu-zorro zabala eskainiko dio euskal industriari, eta Ihobe sozietate publikoaren bidez kudeatuko da.

  • 2024an, 1200 profesional izango ditu trebatuta ekonomia zirkularraren alorrean, eta 1500 euskal enpresak haren zerbitzuak erabiliko dituzte

  • Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren helburuak lortzeko tresnetako bat da

-

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Basque Circular Huba aurkeztu dute gaur, hau da, Europako Hegoaldeko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen lehenengo zentroa. Ihobe sozietate publikoak kudeatuko duen zentro aditu berri hori lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, zeren eragile hauek parte hartu baitute haren eraketan: Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak, Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Tknika – Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroak eta Novia Salcedo Fundazioak.

Ezaugarri horiekin Estatuan eta Europako Hegoaldean dagoen zentro bakarra da. Merkatuko prospektiba-zerbitzuak eta prestakuntza aurreratuko zerbitzuak ditu, eta baita joerak aztertzeko eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak ere, ekonomia zirkularraren alorrean.

Beste helburu batzuen artean, 2024. urterako espero da 1500 enpresak erabiltzea zentro honen zerbitzuak; ehun irakasle eta 1200 profesional inguruk ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza jaso izana, eta zaintza sektorialeko 20 txosten eginda egotea. Halaber, Ihobek Bilbo hiriari lagunduko dio ekonomia zirkularreko bide-orri bat prestatzen eta irtenbide berriak bilatzen herritarrek zein bertoko enpresa-ehunak proposatutako erronketarako.

Zentro berritzaile hau Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren helburuak lortzeko tresnetako bat da, eta ahalbidetuko du euskal industriaren lidergoa indartzea, eredu jasangarriagoetara eta zirkularragoetara zuzendutako eraldaketan.  Gaurtik aurrera, Euskadiko enpresek zerbitzu-zorro zabala dute eskura euren lehiakortasuna hobetzeko, prozesu zirkularrak euren ekoizpen-sistemetan txertatzearen bidez.

Basque Circular Hubak, gainera, sostengua eskainiko die ekonomia berdearen alorreko ekintzailetza-ekimen berriei eta prestakuntza aurreratua emango die irakasleei, jardunean edo langabezian dauden langileei eta eremu horretan espezializatu nahi duten ikasleei. Horretarako, Deustuko, Mondragon eta UPV/EHU unibertsitateen, Tknika – Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroaren eta Novia Salcedo Fundazioaren laguntza izango du.

Gaur egun Bilboko Auzo Factory Irazabal-Matikon kokatuta, Basque Circular Hubean elkartzen dira, alde batetik, ekodiseinuaren metodologien eta ekoidiseinuko espezialistak prestatzeko programen garapenean Ihobe sozietate publikoak 15 urtez baino gehiagoz metatu duen esperientzia, eta, bestetik, Bilboko Udalak ekintzailetzaren aldeko ekimenetan duen esperientzia. Horrela geratu da islatuta Estatuan eta Europako Hegoaldean aurrendari den ekimen hau abiatzeko xedez bi erakundeek sinatu duten hitzarmenean.

Ekimen hau industriaren oraingo eta etorkizuneko beharrei eta beste merkatu-aukera batzuei erantzuten dieten zerbitzu aurreratuak bultzatzeko xedez Bilbon garatzen ari den espezializazio adimendunaren estrategiaren zati da.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Basque Circular Hubaren instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean; bertan, Ihobeko zuzendari Alexander Botok aurkeztu dizkie zentroak eskainiko dituen espezializazio handiko zerbitzuak, hau da, bai euskal ehun industrialari eta bai unibertsitateko eta lanbide heziketako komunitateari eskainiko dizkien zerbitzuak.

Lau jarduera ardatz

Basque Circular Hubak honako gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: negozio-eredu zirkular berriak; ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularreko teknologiak; material jasangarri berriak; produktu eta eraikinen ekodiseinua; fabrikazio efizientea; elikagaien xahuketa; plastikoen kontsumoa; eta kontsumo zirkularra.

Ihobe sozietate publikoa da zentro honen jardun osoa koordinatzeaz arduratzen den erakundea; beraren pertsonala, berriz, ingeniaritza, ekonomia eta marketinaren alorreko adituez osatuta dago.

Zentro honek gauzatuko dituen lanei dagokienez, lau jarduera-eremu hartuko dituzte barne: ekonomia zirkularreko proiektuak euskal enpresetan gauzatzea; Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa jardutea; ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza aurreratua eskaintzea; eta enpresei tresna teknikoak eskaintzea.

Zehazki, ekonomia zirkularreko proiektu teknikoen garapena bultzatuko da, euskal enpresetan, HUBean prestatutako profesional gazteen parte-hartzearekin. Enpresek eskura izango dituzte ekonomia zirkularra haien prozesuetan integratzeko prestatuta dauden gazte espezializatuak, eta ikasleak lan-ingurune batera iritsi ahal izango dira ikasitakoa praxira eramateko. Zehazki, 2024. urterako espero da mila gaztek baino gehiagok jarduera horretan parte hartu izana.

Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa, zaintza estrategikoko lanak egingo ditu negozio-aukera berriak detektatzeko; bide-orriak prestatuko ditu negozio berrietarako; eta sektore industrialei egokitutako zaintza-txostenak egingo ditu.

Ekintzailetzaren alorrean, berriz, proiektuen diseinuan lagunduko du, eta orientazioa eskainiko du une bakoitzean eskura dauden laguntzak eskuratzeko bideei buruz.

Ekonomia zirkularraren alorreko prestakuntza adituaren jarduerek rol garrantzitsua izango dute, zeren ez baitira graduatu berri diren ikasleengana soilik zuzenduko, baizik eta baita irakasleengana ere, bai unibertsitatekoengana eta bai lanbide heziketako zentroetakoengana. Prestakuntza hori, gainera, gai horretan espezializatutako profesionalak izan nahi dituzten enpresetara ere iritsiko da.

Bilbon kokatutako zentro bat

Basque Circular Hubaren egoitza Bilboko Udalaren “Auzo Factory Irazabal-Matiko” ekintzailetza-zentroan dago kokatuta, Ihobe sozietate publikoaren eta udal horren artean sinatutako hitzarmenari esker; izan ere, hitzarmen horren arabera, Udalak uzten du Hubaren instalazioak hartzeko beharrezkoa den espazioa, eta bi erakundeek konpromiso hauek hartzen dituzte: ekonomia zirkularraren alorreko tokiko ekintzailetza-ekimenei laguntzea eta aholkua eskaintzea; eta negozio-aukerak detektatzea eremu horretan, merkataritza, turismo eta sorkuntzaren industriaren sektoreetan, besteak beste. Halaber, Ihobek laguntza emango dio Bilbo hiriari ekonomia zirkularreko bide-orri bat egiteko eta irtenbide berritzaileak bilatzeko herritarrek edo bertoko enpresa-ehunak proposatzen dituzten erronketarako.

Hubaren jarduera osoa eskuragarri egongo da beraren web korporatiboan. Hala, beraren bitartez, interesatuta dauden enpresek euren prozesu industrialen zirkulartasun mailari buruzko autodiagnostikoak egin ahal izango dituzte, euren produktuen ingurumen-inpaktuak kuantifikatu, edo erakusketa birtuala bisitatu: euskal enpresek ekodiseinatutako ia 200 produktu, jadanik merkaturatzen ari direnak.

 

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Gipuzkoako  Ingeniaritza  Eskolako  ikasleek  Eskuzaitzetako  eraikuntza  lanak  ezagutu  dituzte  bertatik  bertara  Sprilurren  eskutik
01/10/2025 Lurzorua

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek Eskuzaitzetako eraikuntza lanak ezagutu dituzte bertatik bertara Sprilurren eskutik

Sprilurrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak duten lankidetzaren barruan kokatzen da Ingeniaritza Zibileko laugarren mailako ikasleek egindako bisita

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.