Albisteak 3 uztaila, 2025

Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzaren aldeko apustua berretsi du “herrialde mailako apustu” gisa, ekosistema ekintzaileko 400 profesional biltzen dituen BIND Demo Day ekimenaren bederatzigarren edizioan

Kursaalen egingo da BIND Demo Day jardunaldiaren 9. edizioa, 20 startupekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosistemako 400 parte-hartzaile baino gehiagorekin
-
    • ikel Jauregi sailburuak irekieran azpimarratu duenez, “ekintzailetza herrialde-mailako apustua da Euskadin, eta tresna bat da gure industria lehiakorrago bihurtzeko, startupen eta finkatutako enpresen arteko lankidetzaren bidez, sektore publikoaren eta pribatuaren artean.
    • BINDen 10. edizioaren hasiera ere iragarri da, 12 erronka eta partner berrirekin.

    Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta SPRIren ekimenez abiarazitako BIND Berrikuntza Irekiko Plataformak urteko Demo Day 2025 berrikuntza-jardunaldia egin du, gaur goizean, Kursaal Kongresu Jauregian eta Auditorioan. Euskadiko industriaren eta ekintzailetzaren ekosistemako 400 profesional baino gehiago bildu dituen jardunaldi horretan, 20 startupek, Euskadiko enpresa txiki eta ertainekin eta korporazio handiekin elkarlanean, garatutako 30 berrikuntza-proiektu aurkeztu dituzte.

    Ekitaldian, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordeak, Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak hartu dute parte.

    Ekitaldian hitza hartu duenean, Mikel Jauregi sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzarekin duen konpromisoa eta industria-garapen jasangarrian duen eginkizuna, eta nabarmendu du “ekintzailetza herriaren apustua dela Euskadin, eta tresna bat dela gure industria lehiakorrago bihurtzeko, startupen eta finkatutako enpresen arteko lankidetzaren bidez, sektore publikoaren eta pribatuaren artean. Industria Plan berriaren arabera, ekintzailetza funtsezkoa da Euskadiko enpresen lehiakortasuna bultzatuko duen industria aurreratuagoa eta gutxiago kutsatzen duena sustatzeko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak BIND bezalako ekimenen aldeko apustua egiten du, funtsezkoak baitira hori lortzeko. Startupen, korporazioen eta sektore publikoaren arteko lankidetza etorkizunean industria jasangarriagoa, adimentsuagoa eta indartsuagoa eraikitzeko bidea dela erakusten dute. Eusko Jaurlaritzak ekimen horiek bultzatzen jarraituko du, gure produkzio-sarea indartzeko.”

    Bertan erreferentziazko enpresen ordezkariak izan ziren, besteak beste, Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Bellota, DanobatGroup, Talgo, Arteche, Tubos Reunidos, Eroski, Erreka eta GH Cranes enpresetako ordezkariak, baita Eralki, Ona, Zikotz, Agaleus, Loramendi, AAC Acústica eta A & B Laboratorios enpresa txiki eta ertainetako ordezkariak ere.

    Izan ere, BIND plataforma publiko-pribatua berrikuntza irekiaren arloko nazioarteko erreferente gisa finkatu da, industria-sareari eta ekintzailetzari emandako laguntzagatik. Plataformaren helburua da startup disruptiboak konektatzea korporazioekin, enpresa txiki eta ertainekin eta sozietate publikoekin, Corporate, SME y GovTech ekimenen bidez. Programa 2016. urtean hasi zenetik, 250 startup baino gehiago eta 350 proiektu baino gehiago bizkortu dira, eta 9,6 milioi euroko fakturazioa gainditu.

     BINDen 10. edizioa abian da, 12 erronkarekin eta partner berriekin

    BIND Demo Day ekimenaren barruan, Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak BIND Corporate ekimenaren 10. edizioa aurkeztu du. Aurkezpen horretan, BIND ekosistemaren etengabeko hazkundea nabarmendu du, eta ongi etorria eman die aurten plataformaren ekimenetan parte hartuko duten partner enpresa berriei —startup disruptiboekin elkarlanean, berrikuntza-proiektu berriak garatzeko helburua izango dute—. Ekimenean parte hartzeko interesa duten startupek irailaren 5era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren hautagaitzak www.bind.spri.eus webgunean.

    Hauek dira partner berri horiek: Arania, hotzean ijeztutako eta doitasuneko karbono handiko eta txikiko altzairuaren sektorean Europako Hegoaldeko liderra den enpresa. Ansareo, obra zibilen arloko soluzio integralak, garbiketa-zerbitzu industrialak, ponpaketa-ekipoak eta abar eskaintzen dituen enpresa. Sacyr, emakiden, azpiegituren eta uraren arloko enpresa liderra. Valoriza, birziklatze-kateko zerbitzuetan aditua —hondakinen bilketa, tratamendu eta kudeaketa—.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko 4 enpresa txiki eta ertain sartu dira plataforman: AZ3 Oeno, enologiaren eta mahastizaintzaren arloko produktuetan, makinerian eta prestakuntzan espezializatua. Industrias Mail, ebaketa-erreminta berezien fabrikazioan liderra den enpresa txiki eta ertaina. Gistek, aseguruen sektorerako soluzio aurreratuetan aditua. Draxton, automobil-merkaturako osagaien fabrikazioan erreferentziazko enpresa. Lanik, estalkiak, fatxadak eta egitura erretraktilak diseinatzen, fabrikatzen eta muntatzen dituen enpresa. Oilasko Berriak, hegazti, behi, txerri, arkume eta untxien produktu freskoetan eta elaboratuetan espezializatua. TME Logistics Innovation, logistikako zerbitzu integralen enpresa. Winterstone, errendimendu handiko tresna diamantatuen ekoizlea.

    BIND Corporateren 10. edizioan, enpresa partnerrek planteatutako 12 erronka berrietako bati edo batzuei erantzuteko beren teknologiak aurkeztu ahal izango dituzte startupek. Erronka horiek esparru hauetakoak dira:

  • Industria-prozesuen digitalizazioa eta trazabilitatea
  • Industria-inguruneetarako automatizazioa eta robotika
  • Informazioaren kudeaketa eta segurtasuna, eta araudia betetzea
  • Mantentze prediktiboa eta industria-kalitatearen kontrola
  • Hornidura-katearen optimizazio logistikoa eta kudeaketa adimenduna
  • Ingurumen-inpaktuaren neurketa, murrizketa eta konpentsazioa
  • Energia-efizientzia eta kontsumoaren kudeaketa adimenduna
  • Energia berriztagarria sortzea eta biltegiratzea
  • Ekonomia zirkularra eta hondakinen eta baliabideen kudeaketa jasangarria
  • Osasun digitala, diagnostiko aurreratua eta asistentzia-eraldaketa
  • Mugikortasun konektatua, elektrifikatua eta floten optimizazioa
  • Saltokia optimizatzea eta azken bezeroaren esperientzia
  • Berrikuntza, industria adimendunago eta jasangarriago batera begira

    Ekitaldian zehar, funtsezko sektoreei aplikatutako soluzio teknologiko aitzindariak aurkeztu dira, hala nola fabrikazio aurreratua, energia garbia, industria-digitalizazioa edo ekonomia zirkularra. Kasu adierazgarrien artean Lowerton Bizkaiko startuparen proiektua dago. Ramondin, Talgo, Elecnor eta Enagás enpresekin elkarlanean aritu da industria-berrikuntzako prozesuak bizkortzea helburu zuten ekimenetan. Era berean, nabarmentzekoa da Arabako Data Value Management startupak —Agaleus eta Loramendi enpresa txiki eta ertainekin batera— garatu duen arriskuaren kudeaketa adimendunerako eta datuen analisirako proiektua, eskaintza lehiakorragoak sortzeko helburuarekin.

    Jasangarritasunaren arloan, Powerfultree startupak, Iberdrola enpresarekin batera, enpresen eta antolakundeen karbono-aztarna murrizteko sistema agrovoltaikoa aurkeztu du. Bioferric enpresak, bestalde, urak birsortzeko teknologia erakutsi du, Tubacex enpresarekin batera, nitratoak eta metal astunak deuseztatzera begira. Greemko enpresak karbono-aztarnaren kalkulua eta kudeaketa digitalizatzeko eta enpresen lehiakortasuna areagotzeko proiektua garatu du, Erreka, GH Cranes eta Zikotz enpresa txiki eta ertainarekin batera.

    Jardunaldian, halaber, BIND GovTech ekimenaren kasu arrakastatsuen inguruko mahai-ingurua egin da —ekimen horrek startupak eta erakunde publikoak konektatzen ditu, digitalizazio-beharrei erantzun dakien—.Mahai-inguru horretan Aitor Elorduy (Parke) eta Julene Madariagak (Sprilur) parte hartu dute, eta sektore publikoaren eta ekintzailetza teknologikoaren arteko lankidetza eraginkorraren arloko esperientziak partekatu dituzte.

    Jardunaldiari amaiera eman zaio edizio honetako erakunde nabarmenentzako sari- banaketarekin. Hauek izan dira sarituak: Urteko Startuparen saria Mairu enpresarentzat izan da, enpresen industria-prozesuak digitalizatzeko garatutako softwareagatik; Enpresa Korporatiboaren saria GH Cranes garabiak eta jasotze-sistemak diseinatu eta fabrikatzen dituen enpresarentzat izan da; Enpresa Txiki eta Ertain Berritzailearen saria AAC Acústica akustika, zarata, bibrazio, argi-kutsadura eta energiaren arloan espezializatutako ingeniaritzarentzat izan da; eta Sozietate Publikoaren saria Parke Euskadiko Parke Teknologikoarentzat izan da.

    Industria-prozesuen digitalizazioa eta trazabilitateaIndustria-inguruneetarako automatizazioa eta robotikaInformazioaren kudeaketa eta segurtasuna, eta araudia betetzeaMantentze prediktiboa eta industria-kalitatearen kontrola

Lotutako albisteak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.