Albisteak 3 Marzo, 2022

Euskadiko enpresek BIND 4.0 plataformako 65 kideekin bat egin dezakete, startup-ekin berrikuntza-proiektu berriak sortzeko

Martxoaren 9an, on line egingo den aurkezpenean azalduko dira programak industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreko etorkizuneko kideentzat izango dituen onura guztiak
-

Azken edizioan 65 konpainia liderrek hartu dute parte, eta horien artean daude Mercedes Benz, Petronor-Repsol, Iberdrola, ITP Aero, Arteche, Sidenor, CIE Automotive, Danobatgroup, Angulas Aguinaga edo Osakidetza.

Industria adimenduneko berrikuntza irekirako BIND 4.0 plataformak 7. deialdia ireki du, Euskadiko enpresek bat egin ahal izan dezaten plataformako kide diren 65 enpresa handiekin eta, horrela, haiek ere mundu osoko startup-ekin garatutako soluzio teknologikoak abian jartzearen onurak izan ditzaten. BIND 4.0ren helburua da euskal enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa bultzatzea, azken teknologiak txertatzeari esker, hala nola adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate areagotua, robotika edo nanoteknologia.

Zehazki, BIND 4.0 plataformak ateak irekitzen dizkie industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreko enpresei, proiektu teknologiko berriak sor ditzaten, ekoizpen-prozesuak eta -denborak hobetzeko, pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza errazteko, energia efizientea eta jasangarria lortzeko, gailu medikoak digitalizatzeko, kalitate-kontrolak ikusmen artifizialaren bidez egiteko, edo ingurumen-inpaktua murritz dezakeen mugikortasun adimenduna lortzeko, besteak beste. Proiektu horiek startup-ekin elkarlanean sortzen dira, industria adimendun, efiziente eta jasangarriago baterako bidean aurrera egin dadin.

BIND 4.0 plataforma Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortutako industria 4.0ko ekimen publiko-pribatua da, eta nazioartean erreferentziazko programa bihurtu da. Programa 2016. urtean hasi zenetik, 160 startup baino gehiago bizkortu dira eta 240 proiektu baino gehiago garatu dira, 7 milioi euroko fakturazioa gaindituz.

Gero eta konpainia handi gehiagok erabakitzen dute berrikuntza irekiko plataforma honekin bat egitea. Izatez, parte-hartzaileen kopurua urtez urte hazi da, 2016. urtean 16 parte-hartzaile izatetik azken ekitaldiko 65 parte-hartzaileetara. Enpresa horiek guztiek ezagutzen dituzte jada startup-ekin lankidetzan aritzeko ereduak dakartzan onurak. Izan ere, eredu horrek ekintzailetza- eta berrikuntza-erreferentzia bihurtu du BIND 4.0 plataforma nazioartean. Azken edizioan BIND 4.0 plataforman parte hartu duten konpainia handien artean daude Mercedes Benz, Petronor-Repsol, Iberdrola, ITP Aero, Arteche, Sidenor, CIE Automotive, Danobatgroup, Angulas Aguinaga edo Osakidetza.

BIND 4.0 plataformaren onurak kide diren enpresetarako edo trakzio-enpresetarako

BIND 4.0 plataformaren, eta berrikuntza irekiko haren ekosistema paregabearen, kideek zenbait arlotako askotariko onurak izaten dituzte. Onura nagusien artean daude:

  1. Eraldaketa digitalak planteatzen dituen erronka teknologiko berriei —sektore bakoitzaren beharretara egokitzen direnak— erantzutea, startup onenekin eta irtenbide disruptiboenekin.
  2. Trakzio-enpresen intereseko negozio-arloetan potentzial handiena duten tokiko, estatuko eta nazioarteko startup-ak ezagutzea, berrikuntza-lerro disruptiboei ekin dakien eta lerro berriak sor daitezen.
  3. Nazioartean lehiakortasuna eta lidergoa areagotzea, teknologiarik berritzaileenak txertatzeari esker.
  4. Startup bizkortu, prestatu eta trebatuekin lan egitea, haien irtenbidea industrian modu arin, lehiakor eta profesionalean inplementa dadin.
  5. Erreferentziazko berrikuntza irekiaren eta industria adimendunaren plataformako kide izatea, eta plataformako kideekin jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak partekatzea, berrikuntza-proiektuak inplementa daitezen eta erdietsi nahi diren helburuak lor daitezen.
  6. Prestakuntza espezifikoa enpresek Venture Client gaitasunak gara ditzaten eta startup-ekin elkarlanean aritzearen inpaktua maximizatuko duten metodologiak eta tresnak txerta ditzaten, berrikuntza-iturri gisa, negozio-eragiketak optimizatzeko eta hobetzeko, eta erakundeen barruan produktu eta zerbitzu berriak garatzen laguntzeko.
  7. Berrikuntza Irekiko Hub handienarekin bat egitea —65 kide dituena, berrikuntzan eta ekintzailetzan aholkulari diren 40 aditu baino gehiago dituena, 20 inbertitzaile baino gehiagoko Venture Club bat duena eta aldaketa nola gidatu ikasteko 240 proiektu arrakastatsu dituena—.

 

BIND 4.0 plataformako trakzio-konpainia gisa parte hartuko bada, zenbait baldintza bete beharko da. Enpresek 250 langile baino gehiagoko jarduera-zentro bat, gutxienez, izan behar dute Euskadin, eta berrikuntzarako eta startup-ekin lan egiteko interes eta konpromiso handia izan behar dute.

  • BIND 4.0 PROGRAMAREN ON LINE AURKEZPENA, ENPRESA BERRIENTZAT: martxoaren 9an, 9:00etatik 10:00etara – BIND 4.0 plataformako trakzio-enpresa gisa parte hartzeko interesa duten enpresentzako web-mintegia. BIND 4.0 programaren aurkezpena: BIND 4.0 plataformako kide izatearen onurak eta konpromisoak. Aurkezpenean izateko, erregistratu esteka honen bidez.

Izena emateko epea apirilaren 8ra arte egongo da zabalik bind40.com webgunean, non programari buruzko informazio gehiago aurkituko duzuen.

 

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko eta pribatuko plataforma bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako haren UpEuskadi plataformaren bidez. Gaur egun, Euskadin egoitza duten sektoreko erreferentziazko 80 enpresa nagusiek programarekin elkarlanean jarduten dute, hala nola Angulas Aguinaga, Iberdrola, ITP Aero, Mercedes Benz, Siemens Gamesa, Quirónsalud edo Coca Cola European Partners. Ekimen hori helburu hirukoitzarekin sortu zen: startupen garapena bizkortzea euskal industria-ekosisteman; enpresen eraldaketa digitala sustatzea; eta Euskadiko ekosistema industria-ekimen aurreratuaren hub gisa kokatzea. Programa 2016. urtean hasi zenetik, BIND 4.0 plataformak 160 startup baino gehiago bizkortu ditu eta 240 proiektu baino gehiago garatu ditu, 7 milioi euroko fakturazioa gaindituz. 2022ko uztailean hasiko da BIND 4.0 Open Innovation Acceleration Program programaren zazpigarren edizioan parte hartzeko deialdia, eta azaroan hasiko da BIND 4.0 SME Connection programaren bigarren edizioa, enpresa txikien eta ertainen eta startup-en arteko proiektuak garatzeko.
Informazio gehiagorako: www.bind40.com

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.