Albisteak 6 ekaina, 2025

Euskadi – Basque Countryk euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu South Summiten

Ekainaren 6ra arte, bederatzi euskal startupek Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioei aplikatutako teknologia berriak aurkeztuko dituzte.
-

Abian da South Summiten edizio berria; urtero Madrilen egiten den ekimena, startup, inbertitzaile eta industria-enpresa aitzindarien topagunea da. Ekainaren 6ra arte iraungo du, eta Euskadik 10 euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu #65-67 / 88-90 standean, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldea — Enpresen Garapenerako Agentziaren bitartez. Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioen esparruetan garatutako soluzio disruptibo berriak erakutsiko dituzte startupek. 

Gainera, bi egun horietan, Euskadi – Basque Country standa bisitatzera hurbiltzen direnek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute zein den berrikuntza-ekosistemaren irismena. Ekosistema horrek 900 startup eta 700 enpresa teknologiko baino gehiago biltzen ditu, baita ikerketa-zentroen, inbertitzaileen sare zabala eta erakundeen laguntza ere. 

Adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta IoT “made in Euskadi”

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 9 startupek adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta IoT bezalako teknologia berritzaileekin industria-, osasun-, merkataritza- eta telekomunikazio-sektoreetarako dituzten soluzioak aurkeztuko dituzte egunotan.

Industria-sektorean, lau startupek teknologia berritzaileak garatu dituzte fabrikazioa, segurtasun digitala, prozesuen digitalizazioa edo droneen erabilera hobetzeko. Adibidez, AtomModular (Araba) enpresa sortu berria da bat, eraikinen fabrikazio industrializatuan aritzen dena, modu jasangarrian, 3D moduluekin; Cybertix-ek (Gipuzkoa), berriz, “All-in-One” zibersegurtasuneko soluzioak garatzen ditu, AArekin automatizatuta, ETEentzat; Mairu-k (Bizkaia) industriei prozesuak instalazioan digitalizatzen laguntzen die, mailaz maila, eta Zeru Drones (Gipuzkoa) hainbat industriatarako adimen artifizialeko teknologiak eta drone-multzoak garatzen da espezialista. 

Merkataritza elektronikoaren eta higiezinen alokairuaren sektoreari dagokionez, Euskadik startupek garatutako talentu guztia erakutsiko du. Horien artean daude, besteak beste: Woondersoft (Gipuzkoa), online katalogoen kudeaketa errazteko soluzio teknologikoak garatzen dituena; Aloka (Gipuzkoa) enpresa sortu berriari dagokionez, ikus-entzunezko materiala peer to peer alokatzeko plataforma digitala jarri du erakusgai, eta, azkenik, Yorsio-k (Gipuzkoa) higiezinen jabekidetzako plataforma segurua aurkeztuko du. 

Telekomunikazioei dagokienez, Greentel (Araba) startup arabarrak mugikorretarako eta zuntzerako duen zerbitzua erakutsiko du, praktika jasangarrietan oinarrituta. Osasunerako teknologiei dagokienez, Nutrenaissance-ek (Gipuzkoa) elikadura pertsonalizaturako tresna aurreratu bat garatu du. 

 

Euskadiren agenda South Summit ekimenean

Ekainaren 6ra arte, startupek erakusketa bat izango dute Up!Euskadiren #65-67 / 88-90 standean. Gune horretan bertan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa egiteko eta Euskadik lurraldean berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko dituen ekimenak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Ane Miren de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak ere euskal ekintzailetzaren ekosistemaren ordezkari gisa parte hartuko du Spanish Entrepreneurship: Nurturing What’s Next izeneko mahai-inguruan, ekainaren 5ean, 10:30ean, Catalyst Stage-en. 

Gainera, 9 euskal startupek beren soluzioen berri emango dute ekainaren 5ean, 16:00etan, South Summiteko Demo Stage-en, Ane Miren de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak hasiera emango dio saioan. Bertan parte hartuko dute hauek: 

  • Aloka
  • AtomModular
  • Cybertix
  • Greentel
  • Mairu
  • Nutrenaissance
  • Woondersoft
  • Yorsio
  • Zeru Drones

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.