universidad emprendimiento
Ekintzailetza
Albisteak 2 abendua, 2019

Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak aztertu egin dute unibertsitateak ekintzailetzan duen eginkizuna

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekintzailetzaren I. Biltzarrak euskal ekintzailetza ekosistemako eragile eta protagonista ugari bildu ditu, ekintzailetza prozesuetan unibertsitateak duen zeregina aztertzeko eta balioesteko.
-

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekintzailetzaren I. Biltzarrak euskal ekintzailetza ekosistemako eragile eta protagonista ugari bildu ditu, ekintzailetza prozesuetan unibertsitateak duen zeregina aztertzeko eta balioesteko.

“XXI. mendeko unibertsitate ekintzailea, erronkak eta aukerak” izenburua hartuta, topaketak transferentzia teknologikoko eta berrikuntza irekiko prozesuetan jarri du arreta, unibertsitate ekintzailetzaren arloko nazioarteko ekimen aurreratuenetako batzuk ezagutu ahal izateko.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak antolatutako biltzarra plataforma bat izan da, Euskal Herriko Unibertsitatean ekintzailetza eta berrikuntza estrategiak hedatzean lortutako emaitzak erakusteko eta esperientzia horiek unibertsitateko ekintzailetza prozesuetan aurreratuen dauden nazioarteko ekimen batzuekin partekatzeko.

Ekitaldiaren inaugurazioan Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak parte hartu dute.  Bertan, unibertsitateak berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin duen konpromisoari balio eta ikusgarritasun handiagoa emateko beharraz aritu da; izan ere, apustu horren emaitzek unibertsitate ingurunetik sortzen diren jarduera, zerbitzu, ikerketa eta startup berriak sortzen dituzte urtero.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen iritziz, jardunaldi hau egitea aukera ezin hobea da jardunbide egokiak identifikatzeko eta alor horretan lan egiteko bide berriak aurkitzeko: “XXI. mendeko unibertsitateak ez ditu irakatsi eta ikertu beharreko helburu estrategikoak murrizten. Jakintzaren transferentzia eta beste erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza jardueraren muinean sartu dira.  Horrek inoiz baino beharrezkoagoa egiten du gizarteari irekitzea eta elkarlanerako prestakuntza berriak bilatzea”.

Transferentzia teknologikoaren esparruan, kongresuak balorizazio eta transferentzia prozesuetako alderdi kritikoak aztertu ditu, nazioarteko ekosistema aitzindarien ordezkari nabarmenen esku hartzearekin.  Mahai inguru batek transferentzia teknologikoko prozesuak jorratu ditu, unibertsitaterako diru sarreren eredu iraunkor baten ikuspegitik.  Bertan izan dira Anne Kaine Bourcies Bordeleko Unibertsitateko Berrikuntza, Ekintzailetza eta Harreman Korporatiboen arduraduna, Gil Granot The Weizmann Zientzia Institutuko zuzendari nagusia, Tamar Raz Hadasiteko CEO (Jerusalengo Hadassah zentro medikoaren transferentzia teknologikoko enpresa) eta Hadasit Bio-Holdingseko presidentea, Yehuda Yarmut, Singapurreko Nanyang Unibertsitate Teknologikoko lankidetza estrategiko eta industrialerako zuzendaria eta Elena Canetti, Inveniam Groupeko bazkidea. Nork bere esperientzia aurkeztu du bertan eta azpimarratu dute elkarlanean oinarritutako eredu irekiak bultzatu behar direla, teknologia transferitzeko ereduen iraunkortasunerako eta arrakastarako funtsezko faktore gisa.

Berrikuntza prozesu irekiei dagokienez, enpresak eta inbertitzaileek unibertsitateetan sortutako berrikuntza merkaturatzeko duten eginkizunari buruz eztabaidatu da, berrikuntza esperientzia irekia duten enpresen eta kapital funtsen ordezkariek parte hartu duten solasaldi batean. Bertan azaldu dute zer gako diren, beren ikuspegitik, inbertitzeko proiektu bat interesgarri egiten dutenak.  Horiekin batera, unibertsitatetik sortutako bi spin-off-eko CEOek, Datik eta Quimatrixek, azaldu dituzte beren proiektuen bilakaeran alderdi garrantzitsuenak.

Zientziaren merkaturatzearen erronkak eta aukerak edo startup-en finantzaketa etapa goiztiarretan ere izan dira kongresuaren esparruan jorratutako gai interesgarriak, eta inplikatutako funtsezko eragileen arteko bilerak eta topaketak ere egin dira:  eskaintza teknologikoa, spin-offak, administrazioak, enpresak eta inbertitzaileak

Bertaratutakoek aukera izan dute, halaber, Euskal Herriko Unibertsitatean teknologien merkaturatzean diharduten ikertalde nagusien eskaintza zientifiko-teknologikoa ezagutzeko, eta Euskal Herriko Unibertsitatean sortutako jakintzatik sortutako spin-offen aurkezpenetara joateko, eremu estrategikoetan, hala nola bio/osasuna, energia/mugikortasuna edo fabrikazio aurreratua/IKT.

www.ehu.eus

www.bicGipuzkoa.eus

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.