DeustoSTART II: Berrikuntza eta Ekintzailetza programa
DeustoSTART programak Deustuko Unibertsitateko Gradu eta Postgraduko azken kurtsoetan dabiltzan ikasleei ekintzailetzarekin laguntzea du helburu. Azken xedea ez da izango, beraz, enpresa berri bat sortzea; baizik eta, parte-hartzaileen konpetentzia, intentzio eta eraginkortasun ekintzailea garatzea. Horrela, Gradu eta Postgraduetan egindako lanak indartuz.
Heburua parte-hartzaileen arima ekintzailea garatzea da, honako hauek lor ditzaten:
- Egunerokotasuneko egoeretan ekimentsu jokatzea.
- Aukera eta arriskuak neurtzea erabaki arduratsuak hartzeko.
- Hasten dituzten ekintzek izan ditzaketen ondorioak aurreikusteko gaitasuna garatzea.
- Erabakiak hartzeko faktore sozialak kontuan hartzea.
- Ekimen berritzaileak sortu ahal izateko haien buruari buruzko kontzeptu egokia izatea.
DeustoSTART-en parte hartu ondoren enpresa ideia bati forma eman nahi badiozu, formakuntzarekin jarrai dezakezu DeustoSTART II-ren bidez.
Programari buruzko informazio gehiago:
https://blogs.deusto.es/iedeusto/deustostart/programa/
ekintzailetza@deusto.es Tel: 94 413 91 08