CIMICO LOGO
Albisteak 13 uztaila, 2022

Cimico enpresak soluzio berritzaileak eskaintzen ditu hondakin uren tratamendu bioteknologikorako, bai hiri ingurune zein industrietarako

Donostiako konpainiak biofilman eta biomasa esekian oinarritutako tratamenduak ditu
-

Donostian kokatua, Cimicok 2019an ekin zion bere ibilbideari, hondakin-uren tratamendu bioteknologiko berritzaileak eskainiz, bai hiri-inguruneetarako zein industria-inguruneetarako. “Lantalde tekniko oso ona dugu, gaiari buruzko ezagutza sakona duena, eta, horri esker, teknologia berritzaile hau garatu dezakegu. Ezagutza honek hondakin-uren tratamendu bioteknologikoko soluzioetan erreferentziazko hornitzaile bihurtzeko aukera ematen digu”

 

Bere soluzio abangoardistenen artean, Filmath™ nabarmentzen da; alegia, konpainiak egindako eredu matematiko batean oinarritutako simulazio-tresn, biofilmari aplikatutako teknologien azterketa, kalkulua eta dimentsionamendua helburu dituena.

Euskal enpresak MOBED izeneko ohantze mugikor berritzailea ere garatu du. Azalera handia du, 90 gelaxkek osatzen dute, eta portaera hidrauliko ona du, diametroari eta lodierari esker. Ekipamendua arazketan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko diseinatuta dago, biofilma sortzen den azalera babestua oso handia baita, eta, horri esker, landareek nitrogenoa deuseztatzeko lortzen dituzten tasa altuetan islatzen da. “Gure balio bereizgarria gure know-how-a da, aukera ematen digulako kasuistika konplexuenei irtenbidea emateko, betiere energia-kontsumoa minimizatzen saiatuz eta eskakizunak betetzen direla ziurtatuz”, azpimarratzen dute.

Luis Larrea CIMICOLuis Larrea doktoreak, ohantze mugikorra duten prozesuen diseinuan aditua denak, sortu zuen enpresa 2021ean, eta dagoeneko baditu hainbat proiektu aipagarri: besteak beste, Hondarribiko (Gipuzkoa) Papresako hondakin-uren araztegia, Georgiako bi planta publiko, eta horri gehitu behar zaio hondakin-uren araztegi txiki bat MBBRrekin Tarragonako, eta beste SBR bat, ohantze mugikorrarekin, Huelvan. Halaber, konpainiak Aquatec-ekin akordio bat sinatu du 4 industria-planta garatzeko, eta horietako bat, ehungintza-enpresa batena, Bartzelonan hasi da gauzatzen.

Bere lan-metodoari dagokionez, Cimicok azpimarratu du bezeroekin ‘eskuz esku’ lan egitean oinarritzen dela, proiektu bakoitzean ‘aholkuak emateko eta ad hoc irtenbideak garatzeko’. “Aukera guztiak aztertuko ditugu, hautatutako aukera justifikatuz eta instalazioaren funtzionamendu optimoa ziurtatuz”, deskribatzen dute arduradunek beren webgunean.

CIMICOk iraunkortasunaren aldeko apustu sendoa egiten du bere proiektuetan. Horren ondorioz, hondakin-uren tratamendua aplikatzen duten teknologien inpaktua murriztu egiten da, bai eta eskaintzen dituzten produktuen kudeaketa eraginkorrean eta baliabideen kudeaketan ere. Hain zuzen ere, esparru horretan duen helburu nagusia energia-kontsumoa murriztea da, baita energia-iturri berriztagarriak erabiltzea era, eta hondakinak birziklatzea bultzatzea eta hurbileko hornitzaileekin lan egitea, ingurumenean duten eragina ahal den neurrian mugatzeko. “Gure bezeroentzat egiten ditugun proiektu guztietan iraunkortasunarekiko konpromiso sendoa dugu”, diote bukatzeko.


Cimicori buruz gehiago jakin nahi baduzu bisitatu esteka hau.

CIMICO INSTALACIÓN

Lotutako albisteak

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.