atkin open future telefonica gipuzkoa
Ekintzailetza
Albisteak 14 abendua, 2018

AKTING enpresak irabazi du IXOGrupo-k Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez egindako erronka

Ating ETEa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Donostian, eta irtenbide integrala emango du datuen tratamenduaren kudeaketan oinarrituta, bezeroekiko harremanak beste modu batera egin
-
Ating ETEa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Donostian, eta irtenbide integrala emango du datuen tratamenduaren kudeaketan oinarrituta, bezeroekiko harremanak beste modu batera egin

Akting ETEak irabazi du Mugaritz, Nerua Guggenheim Bilbao, Bistró Guggenheim Bilbao, Topa Sukalderia, Ni neu, eta Bodegón Alejandro jatetxeek osatzen duten sukaldaritza sektoreko IXO Grupo-k egindako erronka; erronka horren helburua da bezeroei esperientzia pertsonalizatu onena eskaintzea eta esperientzia horiek bereizgarriak eta paregabeak izatea. Erronka hori duela hilabete plazaratu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónicak lurraldeko sektore estrategikoak bultzatzeko asmoz sustatutako Gipuzkoa Open Future ekimenaren lehenengo erronka da.

Akting ETE bat da, eta bezeroentzako aplikazioak sortzen ditu prozesu eta teknologia berritzaileen bidez; era berean, esperientzia luzea du erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko datuen analisian. IXO Grupo-ren erronkara aurkeztutako bere proposamenaren proba pilotu bat jarriko du abian, eta horrek ahalbidetuko du bezeroekiko harremanak beste modu batera egitea, esperientzia gastronomikoen datuen tratamenduaren kudeaketaren bidez. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 15.000 euroko saria irabaziko du. Horrez gain, Foru Aldundiak ekintzailetasuna sustatzeko ematen duen laguntza jasoko du bere proiektua abian jartzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen baditu.

IXO Grupo-ren erronkara 36 proposamen aurkeztu dituzte, EAEko, estatu mailako zein nazioarteko startupek, enpresa txiki eta ertainek, teknologia zentroek, eta unibertsitateek. Estatuko 27 proposamenetatik ia erdia EAEkoak izan dira. Akting enpresaz gain, hautatutako sei proiektuk, irabazlea zein zen jakin baino lehen, murgiltze bidaia bat egin zuten Gipuzkoan zehar (Gipuzkoa Inmersion Trip), Foru Aldundiak ordainduta, non parte hartzaileek eta IXO Grupo-k jakintza partekatu, eta baterako sorkuntza eta sareko lana sustatu zen. Murgiltze bidaia bukatu ondoren, proposamenak Demo Day egunean defendatu zituzten; azalpen bat eman zuten pitch formatuan, eta handik atera zen irabazlea.

 

IXO GRUPO

Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrietaren eskutik sortua 2009an, IXO Grupo da Ni Neu, Bodegón Alejandro eta TOPA Sukalderia (Donostia, Gipuzkoa), Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa), Nerua Guggenheim Bilbao eta Bistró Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia) jatetxeak biltzen dituen enpresa taldea. Gastronomiaren bidez kultura sortzeko helburuarekin sortu zen, izpiritu geldigaitz, inkonformista eta idealista batetik abiatuta.

Horiek horrela, IXO Grupo-ren jarduna ez da mugatzen sukaldaritzara soilik, beste hainbat esparru eta diziplinetara ere hedatzen baita, hala nola ezagutzaren garapenera eta ikerketara edo enpresei aholkularitza ematera. Janariaren alderdi kultural eta sozialak batzen ditu, eta, aldi berean, bere sektoreak dituen erronkei heltzeko soluzio berritzaileak aurkitzen ditu.

 

GIPUZKOA OPEN FUTURE

Gipuzkoa Open Future programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Telefonicaren arteko aliantzaren emaitza da, eta xedetzat du talentua eta ekintzailetasuna sustatzea «etorkizuneko sektore estrategikoetan», hau da, zibersegurtasunean, gastronomiaren digitalizazioan, mugikortasun jasangarrian eta biozientzietan, bereziki medikuntzako gailuetan. Ekimen horrek dagoeneko bi erronka bota ditu. Aurrrena IXO Grupo-k, eta bigarrena, gaur egun oraindik irekia dagoena, Basque Culinary Centerrek, Telefónicaren bazkide teknologikoak, zeinak ikasleen eta irakasleen esperientzia modu bereizgarri eta berritzailean aldatu nahi baitu inbentarioaren kudeaketa optimizatzeko.

Gipuzkoa Open Future_ ekimenak uztartzen ditu, batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriekin lotutako talentua erakarri eta kalitatezko enplegua sortzeko duen interesa, eta, bestetik, enpresek beren prozesuak digitalizatzeko duten premia, eta arlo horretan Telefónicak esperientzia zabala du.

info+: www.openfuture.org

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.