Labean Añana Inauguración
Ekintzailetza
Albisteak 18 urria, 2021

Landa-eremuan berrikuntza sozialeko eta ekintzailetasuneko ekintzak garetzeko gunea: Añanako “Labean espazioa”

Labean Espazioaren instalazioetan tresna telematikoak daude komunitatea osatzen duten eragile, erakunde, enpresa, eta abarren arteko konexioa eta sareko elkarlana errazteko.
-

Añanako eskualdeak bere premiei berrikuntza sozialaren ikuspegitik heltzeko erreferentziazko gune bihurtuko da Kuartangoko bainuetxe ohia. Horretarako, herritarren eskura jarriko da teknologia, tokiko komunitatea garatzeko eta bertan aurrerapenak egiteko baliabide gisa.

Urriaren hasieran inauguratu da Arabako Kuartango udalerrian Añanako Labean Espazioa, eta espero da erreferentziazko gune bihurtuko dela landa-eremuan ekintzailetzako eta berrikuntza sozialeko ekintzak garatzeko. Espazio horrek herritar guztien eskura jarriko ditu teknologia eta lan-metodologia berritzaileak, eskualdea eraldatu eta tokiko komunitatean aurrerapenak egiteko.

Espazio hau beste mugarri bat da 2019an Euskadiko landa-eremuaren garapena sustatzeko Labean programarekin hasi genuen ibilbidean. Ordutik hona, eskualdeko premiei modu berritzailean eta elkarlanean erantzuteko soluzioak definitzea ahalbidetu duten zenbait analisi egin dira. Gaur aurkezten dugun zentro hau soluzio horietako bat da”, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek.

Labean Espazioaren instalazioetan tresna telematikoak daude komunitatea osatzen duten eragile, erakunde, enpresa, eta abarren arteko konexioa eta sareko elkarlana errazteko. Helburua da bermatzea IKTak edo teknologia berriak erabiltzeak pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta herritarren parte-hartzea areagotzen duela. Edonola ere, ez da espazio isolatu bat: Añanako gunea Euskadiko landa-eremuko espazioen sarearen barruan dago. Sare horrek, Labean programaren babespean, aukera emango du ekintzaileen, tokiko erakundeen, elkarteen, eta abarren artean berrikuntza sozialeko ekimen eta proposamenak harremanetan jarri eta konektatzeko. Bada, aurkezpenean bertan, zuzenean konektatu da, telematikoki, Arabako Mendialdeko eta Enkarterriko Labean sareko espazioetako ordezkariekin.

Labean Espazioa

Abangoardiako lan-zentro hau Kuartangoko bainuetxe ohiaren eraikinean dago (Kuartago Lab). Une honetan, enpresa-zentro bat sortu da espazio horretan. Bertan, bi ekimen daude jada martxan, eta ekintzaile gehiago hartzeko prestatzen ari da gunea. Enpresen zentro horretan, coworking espazio bat diseinatu da, baita espazio hori erabiltzeko funtzionamendu-protokolo bat prestatu ere. Kuartangoko Udalak eta Labean Espazioan lan egin nahi duten pertsonek onartu beharko dituzten baldintzak zehazten dira bertan.

Eskualde honetako Labean programako talde dinamizatzailea HAZIk, Kuartangoko Udalak eta Añana LGEk osatzen dute gaur-gaurkoz. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza da ekimen honen sustatzaile nagusia, eta haren helburua da Euskadiko landa-eremuetan garapen sozioekonomikoa bultzatzea, horretarako digitalizazioari eta digitalizatzeak lurraldeari ematen dizkion aukerei garrantzi handia ematen dien berrikuntza sozialeko programa bat baliatuta.

Labean Añana primeros proyectos

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.