Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urria, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Landa-eremuan berrikuntza sozialeko eta ekintzailetasuneko ekintzak garetzeko gunea: Añanako “Labean espazioa”

Labean Espazioaren instalazioetan tresna telematikoak daude komunitatea osatzen duten eragile, erakunde, enpresa, eta abarren arteko konexioa eta sareko elkarlana errazteko.
Labean Añana Inauguración

Añanako eskualdeak bere premiei berrikuntza sozialaren ikuspegitik heltzeko erreferentziazko gune bihurtuko da Kuartangoko bainuetxe ohia. Horretarako, herritarren eskura jarriko da teknologia, tokiko komunitatea garatzeko eta bertan aurrerapenak egiteko baliabide gisa.

Urriaren hasieran inauguratu da Arabako Kuartango udalerrian Añanako Labean Espazioa, eta espero da erreferentziazko gune bihurtuko dela landa-eremuan ekintzailetzako eta berrikuntza sozialeko ekintzak garatzeko. Espazio horrek herritar guztien eskura jarriko ditu teknologia eta lan-metodologia berritzaileak, eskualdea eraldatu eta tokiko komunitatean aurrerapenak egiteko.

Espazio hau beste mugarri bat da 2019an Euskadiko landa-eremuaren garapena sustatzeko Labean programarekin hasi genuen ibilbidean. Ordutik hona, eskualdeko premiei modu berritzailean eta elkarlanean erantzuteko soluzioak definitzea ahalbidetu duten zenbait analisi egin dira. Gaur aurkezten dugun zentro hau soluzio horietako bat da”, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek.

Labean Espazioaren instalazioetan tresna telematikoak daude komunitatea osatzen duten eragile, erakunde, enpresa, eta abarren arteko konexioa eta sareko elkarlana errazteko. Helburua da bermatzea IKTak edo teknologia berriak erabiltzeak pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta herritarren parte-hartzea areagotzen duela. Edonola ere, ez da espazio isolatu bat: Añanako gunea Euskadiko landa-eremuko espazioen sarearen barruan dago. Sare horrek, Labean programaren babespean, aukera emango du ekintzaileen, tokiko erakundeen, elkarteen, eta abarren artean berrikuntza sozialeko ekimen eta proposamenak harremanetan jarri eta konektatzeko. Bada, aurkezpenean bertan, zuzenean konektatu da, telematikoki, Arabako Mendialdeko eta Enkarterriko Labean sareko espazioetako ordezkariekin.

Labean Espazioa

Abangoardiako lan-zentro hau Kuartangoko bainuetxe ohiaren eraikinean dago (Kuartago Lab). Une honetan, enpresa-zentro bat sortu da espazio horretan. Bertan, bi ekimen daude jada martxan, eta ekintzaile gehiago hartzeko prestatzen ari da gunea. Enpresen zentro horretan, coworking espazio bat diseinatu da, baita espazio hori erabiltzeko funtzionamendu-protokolo bat prestatu ere. Kuartangoko Udalak eta Labean Espazioan lan egin nahi duten pertsonek onartu beharko dituzten baldintzak zehazten dira bertan.

Eskualde honetako Labean programako talde dinamizatzailea HAZIk, Kuartangoko Udalak eta Añana LGEk osatzen dute gaur-gaurkoz. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza da ekimen honen sustatzaile nagusia, eta haren helburua da Euskadiko landa-eremuetan garapen sozioekonomikoa bultzatzea, horretarako digitalizazioari eta digitalizatzeak lurraldeari ematen dizkion aukerei garrantzi handia ematen dien berrikuntza sozialeko programa bat baliatuta.

Labean Añana primeros proyectos

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak