Pedro Esnaola.
I+G+B
Elkarrizketak 4 Marzo, 2026

Oncomatryxek minbizi metastasikoaren aurkako doitasun-terapien belaunaldi berri bat bultzatzen du Euskaditik

Tumore solido aurreratuen tratamendua eraldatzeko potentziala duten antigorputzak garatzeko gai den Europako plataforma teknologiko bakanetako bat da euskal enpresa bioteknologikoa
-

Oncomatryx euskal enpresa bioteknologikoa 2000. urtean sortu zen, eta tumore solido metastasikoen aurkako terapia berritzaileak garatzeko Europako erreferentziazko enpresa gisa finkatu da. Duela gutxi, 12 milioi euroko finantzaketa jaso du Europar Batasunetik, EIC Accelerator programaren bidez, Euskadin erabat garatutako farmako batean oinarritutako saiakuntza kliniko batean aurrera egiteko. Gainera, 1.800 enpresa ingururen artean saritu dute Urteko ETE Sari Nazionalaren IX. edizioan, Berrikuntza kategorian. Pedro Esnaolak, konpainiako kontseilariak, euskal enpresaren aurrerapen zientifikoak, antigorputz konjugatuen potentziala eta sendagai onkologiko berrien garapenak dakartzan erregulazio- eta finantza-erronkak azaldu ditu “Made in Basque Country” programarako.

Tumore solidoen aurkako tratamendu berritzaileetan egindako lanagatik aintzatetsi zaituztete orain gutxi. Zer ezaugarri ditu minbizi mota horrek?

Tumore solidoak, hala nola pankreakoak, kolonekoak, biriketakoak edo peritoneokoak, bereziki konplexuak dira fase metastasikoetara iristen direnean. Kasu askotan, eskura dauden aukera terapeutikoak mugatuak dira, bereziki metastasiak gibela bezalako organoei eragiten dienean. Gure lana, hain zuzen ere, patologia horietara zuzendutako botikak garatzean datza, gaur egungo alternatibak ez baitira eraginkorrak horietan.

Doitasunezko sendagaietan espezializatuta zaudete. Zertan datza zehazki zuen ikuspegi terapeutikoa?

Duela 25 urte baino gehiago funtsezko elementu bat identifikatu genuen: tumore solidoek ez dute modu isolatuan jarduten; aitzitik, tumore horien ingurunea “birprogramatu” egiten dute, haien biziraupena errazteko. Oztopo bikoitza sortzen dute: fisikoa, kimioterapia edo immunoterapia bezalako tratamenduak iristea zailtzen duena, eta kimikoa, immunosupresioa eragiten duena eta immunitate-sistemak tumorea mehatxutzat hartzea eragozten duena. Gure ikuspegia tumore horren gainean jardutean datza, bi oztopoak kentzeko. Horrela, dauden tratamenduek tumorea atzitu ahal izatea eta immunitate-sistemak tumorea berriz identifikatzea eta horri aurre egitea errazten dugu.

Gainera, ADC izenez ezagutzen dena garatzen duzue. Azalduko zenuke zertan dautzan?

ADC (Antibody Drug Conjugate) antigorputz monoklonal bat da, eta potentzia handiko molekula kimioterapiko bat gehitzen zaio. Antigorputzak ibilgailu oso espezifiko gisa jokatzen du; zehazki, tumorearen diana jakin bat ezagutzen du. Horri esker, karga terapeutikoa zehatz-mehatz bideratzen da tumore-ehunera. Abantaila bikoitza da: alde batetik, eraginkortasuna nabarmen handitzen da; bestetik, kontrako ondorio sistemikoak murrizten dira. Erabiltzen dugun kimioterapia toxikoegia izango litzateke modu konbentzionalean emango balitz, baina antigorputz bidez “zuzenduta” dagoenez, nahi den helburuan bakarrik jarduten du.

Garapen teknologiko hori guztia Euskaditik egiten al da?

Bai. Zamudion eta Miramonen ditugun egoitzetan egiten dugu batez ere gure jarduera. EIC Accelerator programaren esparruan, Europako 3.000 enpresa baino gehiago aurkeztu ziren eta 40 baino ez ziren hautatu. Deialdi zehatz horretan, esparru onkologikoan aukeratutako Europako enpresa bakarra izan ginen. Gaur egun, Europan ADCak modu integralean garatzeko gai diren plataforma teknologiko bakanetako bat gara. Gaur egun, mundu mailako lidergoa Txinan dago, garapenean zein fabrikazioan, eta Europak esparru horretan duen autonomia estrategikoa indartu behar du. Testuinguru horretan, gure gaitasun teknologikoak aktore garrantzitsu gisa kokatzen gaitu.

Farmako berriak garatzeko baliabide garrantzitsuak behar dira. Zein dira erronka nagusiak?

Lehenengoa inbertsioa da. Farmako bat gizakiengan saiakuntza klinikoa egitera eramateko, 20 milioi euro inguru behar dira, eta lau urteko lana, gutxi gorabehera, hautagai bakoitzeko. Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldea), Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren laguntza sendoa dugu, eta hori funtsezkoa da. Saiakuntza klinikoak hasi ondoren, araudi-protokolo zorrotzek markatzen dituzte denborak. Prozesu zorrotzak eta nahitaez bermatzaileak dira, eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak edo Estatu Batuetako FDAk ikuskatzen dituzte. Luzeak diruditen arren, ezinbestekoak dira pazienteen segurtasuna bermatzeko.

Zer mezu helaraziko zenieke arlo horretan aurrerapen azkarrak espero dituzten pazienteei?

Konpromiso eta itxaropen errealistaren mezua helaraziko nieke. Enpresa bioteknologiko ugari ari dira lanean irtenbide berritzaileak eskaintzeko. Gure kasuan, antigorputz konjugatuak onkologia modernoaren ildo oparoenetako bat dira. Oso terapia indartsuak dira, eta, aldi berean, selektiboagoak. Horri esker, biziraupena luzatzeaz gain, bizi-kalitatea zaindu daiteke. Ikusi dugu paziente batzuek, saiakuntza klinikoko tratamendua hasi ondoren, abandonatutako eguneroko jarduerei ekin ahal izan dietela berriro. Eragin ukigarri horrek ematen dio zentzua gure lanari.

Amaitzeko, jakin-mina dut… Oncomatryxen Y-a zergatik da?

Oncomatryx onkologiaren eta zelulaz kanpoko matrizearen (ingelesezko izenez, estracellular matrix) elkarketatik dator, eta “Y” letrarekin jolas egiten du. Letra horrek antigorputzen ohiko egitura sinbolizatzen du, gure enpresaren armategi terapeutikoaren muina osatzen baitute…

 

Lotutako albisteak

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.