Orona egoitza Hernanin.
Elkarrizketak 26 ekaina, 2018

Tamaina handiagoa etorkizuna bermatzeko

Bere sektoreko erreferente den Orona euskal kooperatibak Europan instalatzen diren hamar igogailutik bat egiten du, 30 lantegi ditu hamaika herrialdetan eta 5.000 langile enplegatzen ditu
-

Bere sektoreko erreferente den Orona euskal kooperatibak Europan instalatzen diren hamar igogailutik bat egiten du, 30 lantegi ditu hamaika herrialdetan eta 5.000 langile enplegatzen ditu

 

Orona erreferentziazko euskal talde kooperatiboa da igogailuen sektorean; mende erdiko esperientzia du, eta Europa eta Amerikako hamaika herrialdetan kokatutako hogeita hamar bat lantegi biltzen ditu. Ibilbide bikain horren adierazgarri, iaz %6,8 emendatu zituen nazioarteko merkatuko salmentak, 408 milioi lortzeraino eta fakturazio osoaren %58 ordezkatzeraino. Ia 5.000 profesional dituen konpainia horren asmoa da epe laburrean munduko lau konpainia multinazionalekin lehiatzeko gai den Europako igogailu operatzaile bakarra izatea. Mikel Tolosak, Garapen Kooperatiboko zuzendariak, hizpide hartu ditu Made in Basque Country irratsaioan bere negozio-ereduaren gakoak, zeinari esker bere teknologia inplementatu baitu munduko 250.000 igogailutan.

 

Beraz, Europan jartzen diren hamar igogailu berritik bat zuek egiten duzue …

Hala da, bai. Munduko 250.000 igogailuk dute Orona teknologia. Ingalaterran, Frantzian, Norvegian, Polonian, Brasilen, eta baita ere Australian.

 

Zenbat igogailu merkaturatu zenituzten iaz?

14.000 igogailu inguru.

 

Nola lortzen da dimentsio hori?

Duela 54 urte sortu genuen gure enpresa Gipuzkoan, eta denborarekin sektoreko lider bilakatu ginen Espainian. Baina bagenekien tamaina handiagoa behar genuela etorkizuneko proiektu bat bermatzeko, beraz, nazioarteko apustua egin behar izan genuen.

 

Zein zentzutan?

Esportatzen hasi ginen, baina gero beste maila bat erdietsi genuen, presente egon nahi genuelako herrialdeetan geure antolakundearekin eta gauzak egiteko geure moduarekin. Horri esker, gaur egun hamaika herrialdetan eskaintzen dugu Hernanin ematen dugun zerbitzua.

 

Baliteke zuen arrakastaren gakoetako bat izatea zuen zerbitzu integrala, hau da, igogailuak diseinatzeaz gain, fabrikatu, instalatu eta mantenimendu-lanak ere egiten dituzue.

Bai, zalantzarik gabe, baina nik esango nuke badirela bi gako gure negozio-eredua azaltzeko.  Lehenengoa, oso ongi dakigula zer egiten ari garen, geronek erabil dezakegula fabrikatzen dugun guztia eta hori berme bat dela gure produkzioa erosten duten enpresentzat. Bigarrena, teknologia asko txerta diezaiokegula fabrikatzen ari garen elementu horri, hau da igogailuari, eta, hain zuzen, teknologia horri esker gara lehiakorrak eta dauzkagu bi lantegi Euskadin.

 

Munduko lau konpainia multinazionalekin lehiatzeko gai den Europako igogailu-enpresa bakarra izan nahi duzue, “Orona UE” izeneko proiektu baten bitartez. Zertan datza?

Dagoeneko liderrak gara Espainian, baina hori ez da nahikoa gure etorkizuna bermatzeko. Horregatik, garrantzi handiko posizioa lortu nahi dugu Europan. Kontinente zaharreko bosgarren igogailu fabrikatzailea gara –hamargarrenak munduan- eta uste dugu geuri dagokigula posizio hori eta bertan errotu gaitezkeela. Hala, behar adina baliabide izango dugu pentsatzeko Oronak baduela etorkizuna. Ezin dugu ahaztu igogailuen sektorean gaudela eta Europan gure aurretik dauden lau multinazionalek munduko negozioaren %60 inguru hartzen dutela. Horregatik da tamaina hain garrantzitsua gure enpresarentzat.

 

Nolakoa izango da etorkizuneko igogailua?

Gaur egun merkatura ateratzen ari diren elementu gehienak bezala, askoz igogailu adimentsuagoa izango da, hurbilagoa, eta erabiltzaileen premiei erantzuteko gai izango dena, batzuen eta besteen premiak bereizteraino.

 

Esan genezake 4.0 igogailua izango dela?

Bai, dudarik gabe. Hori da behintzat joera…  Teknologia mordo bat erabili, zeintzuek transbertsalki eragiten diguten ez bakarrik igogailuen munduan baina baita ere beste produktu batzuetan.  Gure kasuan, gai izan behar dugu digitalizazioaren eta adimen artifizialaren inguruan garatzen ari diren berrikuntza guztiak integratzeko.

 

Ongi ulertu badizugu, igogailu horietan estaldurak ez du huts egingo, eta pantailak egongo dira telebista ikusteko, adibidez…

Edo jakin liteke laugarren solairuko bizilagunak nahiago duela bakarrik bidaiatu, eta bosgarrenekoari ez zaiola axola beste norbaitekin igo edo jaistea.  Funtsean, igogailuak gai izango dira erabiltzaileen premiei erantzuteko. Eta horretan ari gara lanean, ahalegina eginez 4.0 teknologia hori guztia gure produktuetan bistaratu eta inplementatzeko.

 

 

Lotutako albisteak

Gorco,  mende  erdia  industria  garbiago  baterako  soluzioak  diseinatzen
19/02/2026 Nazioartekotzea

Gorco, mende erdia industria garbiago baterako soluzioak diseinatzen

Partikulak biltzen eta gasak tratatzen espezializatutako konpainia bizkaitarrak nazioarteko proiektu-zorro sendoa izango du Europan eta Hego Amerikan hurrengo ekitaldian.

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

Cevisa,  munduko  liderra  alakagailu  eramangarrien  diseinuan  eta  fabrikazioan
16/02/2026 I+G+B

Cevisa, munduko liderra alakagailu eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan

Gasteizko enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du

Oroik  bere  hazkundea  Erdialdeko  Europan  sustatzen  du  Kaleido  VR  erosita
16/02/2026 Nazioartekotzea

Oroik bere hazkundea Erdialdeko Europan sustatzen du Kaleido VR erosita

Enpresa gipuzkoarra nazioartean hedatzen ari da, eta Txekiar Errepublikako enpresa gehitu du lehenik erositako konpaniei; FeedIU (2024) eta VR Pharma (2025).

GERmh-k  bere  eskaintza  indartu  du  industria  astunera  zuzendutako  ahalmen  handiko  makina  zuzentzaileekin
12/02/2026 Nazioartekotzea

GERmh-k bere eskaintza indartu du industria astunera zuzendutako ahalmen handiko makina zuzentzaileekin

Gipuzkoako enpresak produkzioaren %80 esportatzen du eta urtero 10 eta 12 milioi euro artean fakturatzen du.

Euskaditik  merkatu  globalera:  Fires-en  bilakaera  industria-iragazketaren  arloan
09/02/2026 Nazioartekotzea

Euskaditik merkatu globalera: Fires-en bilakaera industria-iragazketaren arloan

Muskizen (Bizkaia) egoitza duen enpresa honek 30 urte baino gehiagoko historia du, Kolonbian eta Perun presentzia du eta azterketa proiektu berriak garatzen ditu Brasilen eta Afrika mendebaldean.

Uraldi,  lurrunaren  kontrako  lehen  sistema  automatikoa  diseinatu  duen  ispilu  teknologikoen  fabrikatzailea
04/02/2026 Berrikuntza

Uraldi, lurrunaren kontrako lehen sistema automatikoa diseinatu duen ispilu teknologikoen fabrikatzailea

Busturiako enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du eta bere ispiluetan LED argiztapena, Bluetooth® bozgorailuak edo ukipeneko sakagailuak eskaintzen ditu

Sortek  merkatu  berrietara  hedatzeko  helburua  du  bere  produktuen  espezializazioan  oinarrituta
01/02/2026 Nazioartekotzea

Sortek merkatu berrietara hedatzeko helburua du bere produktuen espezializazioan oinarrituta

Gipuzkoako konpainiak neurrira egindako soluzioak garatzen ditu siderurgiaren sektorean, eta nazioarteko proiekzioa indartu du Erresuma Batuan, Mexikon eta Saudi Arabian, besteak beste.

VibroTech-ek  nazioarteko  hazkundea  bultzatu  du  Estatu  Batuetan  ezarrita
30/01/2026 Nazioartekotzea

VibroTech-ek nazioarteko hazkundea bultzatu du Estatu Batuetan ezarrita

Mikel Gordalizak sortutako Errenteriako ETEa bibrazio-makinen nazioarteko fabrikatzaile handiekin lehiatzen da

Eyher,  industriako  karga  astunak  mugitzen  espezializatutako  ETEa
29/01/2026 Nazioartekotzea

Eyher, industriako karga astunak mugitzen espezializatutako ETEa

Donostiako enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotzea indartzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.