Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen
Aulkiak, mahaiak, butakak, bankuak eta beste osagarri batzuk esekitokiak, bereizgailuak, moduluzko apalategiak edo bionboak bezala, Ondarretak gaur egun duen katalogo zabalaren parte dira. Gaur egun Ondarreta, gipuzkoako enpresa, 50 urte beteko ditu 2026an eta diseinuzko altzariak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eskaeraren arabera. “Rafael Moneo bezalako figurekin, Note Design Studio bezalako nazioarteko estudioekin edota Made Studio edo Arquimaña bezalako tokiko taldeekin kolaboratu dugu, diseinuaren begirada ezberdinak konbinatuz”, gogoratzen du Jon Aldaregiak, Ondarretako zuzendari ondokoak.
Konpainia gipuzkoarrak 40 herrialde baino gehiagotan dihardu gaur egun. “Berriki, merkatu berriak irekitzera bideratutako profil bat txertatu dugu, nahiz eta egungo testuinguru globalak nolabaiteko ziurgabetasuna sortzen duen prozesu horretan”, aitortu du. Zentzu horretan, aulkiak, mahaiak, eserlekuak eta bestelako osagarriak ekoizten ditu Oiartzunen, “hemen eta mundu osoan saltzen dugun bilduma %100 pertsonalizagarria”, dio enpresako ordezkariak.
Mende erdian 3.000 instalazio baino gehiago egin ditu bere produktuekin, mundu osoan zehar banatuta. “Gure produktuen fabrikazioaren % 100 tokikoa da, gure erosketen % 80 200 kilometro baino gutxiagora dauden hornitzaileei egiten dizkiegu, eta gure produktu-familien % 55ek ekodiseinu-irizpideak erabiltzen ditu”, azpimarratu du. Eta, instalazio horien artean, Osakako Erakusketa Unibertsaleko Espainiaren pabiloia nabarmentzen da, Ondarretako altzariak izan zituena “bere espazio komunen zati handi batean, eta bereziki garrantzitsua da bere eskalagatik eta inpaktuagatik”, aitortzen du Aldaregiak.
Katalogoak oso pieza moldakorrak ditu, bulegoak, instalazioak, jatetxeak eta etxeak horni ditzaketenak. Horien artean, nabarmentzekoak dira ‘Supra’ aulkiak, bere efektu zeharrargiagatik, eta ‘Hari’ aulkia, bizkarraldeko botoiagatik. “Azken urteetan hainbat gune hornitu ditugu, hala nola Reale Arenako hospitality gunea, Caixabankeko bulegoak, Nikekoak edo LinkedInekoak”, zerrendatzen du.
Produktuen pertsonalizazioa
Zentzu horretan, merkatu guztietarako katalogo bera duen arren, “akabera eta pertsonalizazio aukera zabala dugu, pieza bakoitza testuinguru desberdinetara egokitzeko aukera ematen duena”, nabarmendu du. Are gehiago, bezeroak berak emandako materialekin lan egiten du, proiektuak hala eskatzen duenean.
Berrikuntzak funtsezko zeregina izan du beti euskal enpresaren jardueran. Gaur egun, hainbat ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-programatan parte hartzen du, batez ere ingurumen-alderdietako inpaktuak murriztearekin lotuta. “Proiektu hauek, besteak beste, lehengai berrien ehuneko txikiagoa duten material alternatiboak aztertzen dituzte”, aurreratu du Jon Aldaregiak.
Ondarretak SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, eta balorazio “oso positiboa” egin du, “ekintzei baliabide egokiekin ekiteko aukera eman baitigu”, adierazi du zuzendari ondokoak.
Euskal enpresak 13 milioi euro fakturatu zituen iaz, eta horietatik “% 50 baino gehiago esportazio-merkatuetatik etorria” aitortu du.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.