Kristina Apiñaniz.
Elkarrizketak 25 urria, 2022

BOJ enpresak Latinoamerikan eta AEBetan zentratu du bere hazkundea

Ehun urtetik gora dituen Eibarko BOJ enpresak, Buho kortxo-kentzeko mitikoaren fabrikatzaileak, filial bat ireki berri du Estatu Batuetan
-

BOJ ehundik gora urteko konpainia bat da, Eibarko enpresa-ekosistemaren barruan dagoena. 1905ean jaio zen metalezko piezen fabrikatzaile gisa: gerrikoen belarriak, futboleko intsigniak eta dominak… Baina gaur egun sukaldeko tresnen marka ezaguna da, sukaldeko tresnak diseinatzen eta fabrikatzen baititu duela 117 urtetik, eta 31 herrialdetan saltzen ditu, produkzioaren % 95eko esportazio-kuotarekin. BOJ akronimo bat da, Manuel Barrenechea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi konpainiaren fundatzaileen izenak biltzen dituena. Eta bi elementu uztartu ditu bere markaren barruan: altzairua eta estiloa. Enpresa honen sorkuntza ezagunena El Búho kortxo-kentzeko mitikoa da, diseinu industrialaren historiako 250 objektu garrantzitsuenetako bat alegia. Halaxe diosku Kristina Apiñaniz enpresako zuzendari nagusi berriak. Kristina mekanikaren adarrean espezializatutako ingeniari industriala da, eta hainbat enpresa nahiz erakundetan garatu du bere ibilbide profesionala, hala nola Guascor-en, Ingeteam-en edo Ingurumen Klusterrean (ACLIMA).

 

Oraindik fabrikatzen al da Búho kortxo-kentzekoa?

Bai, jakina. Gure ikurretako bat da, hormako kortxo-kentzekoarekin batera. Gaur bertan osteratxo bat egin dut fabrikan, eta ohartu naiz oraindik ere eskatzen dela modelo tradizionala, hau da, kromatua, baina orobat arrakasta handia dutela koloretan egiten ditugun modeloek. Pixkanaka modernizatzen ari gara, bertsio berriak sortzen, baina betiko diseinuari eutsiz.

Ez da oso ohikoa emakume bat ikustea zuena bezalako enpresa industrial baten buru…

Egia da ez dela oso ohikoa emakumeak aurkitzea ingurune industrialetako aginte-karguetan, baina BOJ enpresan ez dira harritu nire etorrerarekin, historikoki beste emakume batzuk ere egon baitira erantzukizunezko karguetan.

Gauzak aldatzen ari dira pixkanaka, baina berdintasuna lortzeko bidea luzea da oraindik…

Egia da, bai, baina aurrera goaz, zeren jada ez gaituzte hainbeste kuestionatzen zuzendari nagusiarena bezalako karguetan ikusten gaituztenean.

Ia hiru hilabete egin dituzu enpresaren buru. Nola doa dena?

Niretzat guztiz ezezaguna den sektore bat deskubritzen ari naiz; merkatu oso lehiakor batean ari gara lanean, non funtsezkoa baita bereiztea, bai produktuaren kalitateagatik eta diseinuagatik, eta baita ere aurkezpenagatik eta merkaturatzeagatik.

Zer da gehien harritu zaituena?

Deigarriena enpresaren jabea bera izan da, Santiago Olañeta. Enpresaren fundatzaileetako baten biloba da, oso pertsona azkarra, sortzailea, kementsua eta gauzak egiteko gogo handia duena.

BOJen erradiografia orokor bat egin beharko bagenu, nolakoa izango litzateke argazkia?

Nire ustez, BOJen oreka egokia lortu dugu esparru tradizionalaren eta modernoaren artean. Kontuan izan behar da ehundik gora urteko enpresa bat garela, eta hainbat produktu tradizional eta ezagun fabrikatzen jarraitzen dugula, baina orobat jakin dugu garai berrietara egokitzen, eta produktu modernoagoak sartu ditugu gure katalogoan, inguruko bezeroek nahiz horeca kanalekoek eskatzen dizkigutenak. Gainera, produktuaren aurkezpena eta salmentarako posizionamendua (bai dendan eta bai onlineko salmentan) oso garrantzitsuak dira guretzat; gure produktuen kalitatearekin batera, horixe da lehiakideengandik bereizten gaituena.

Ikuspegi pertsonalago batetik begiratuta, zein da enpresari eman nahi diozun estiloa?

Alde batetik, nire lana da estrategia, kudeaketa, kontrola eta zentzua eskaintzea, eta hori ez da beti hain agerikoa, batez ere pertsonen kudeaketaz ari garenean. Oso antolatua naiz, ordenatua -akaso koadrikulatuegia-, eta lantalde ona osatzen dut Santirekin, bera oso sortzailea delako. Hala, enpresak hazten jarraitu ahal izango du modu ordenatu eta jasangarrian. Eta ez naiz ari soilik ingurumen arloko jasangarritasunaz, baita ere BOJen baloreez eta konpromiso sozialaz; bere ADNaren parte dira eta mantendu egin behar ditugu.

Zeintzuk dira BOJen epe ertaineko helburuak?

Hazten ari gara, eta helburua hazten jarraitzea da, betiere markaren funtsa ahaztu gabe eta gure produktuak Eibarren fabrikatzeari utzi gabe, baina merkatu desberdinek eskatzen dizkiguten nobedadeak txertatuz. Espero dugu hemendik aurrerako hazkundea nazioartekotzearen bidetik etorriko dela: aurreikuspen interesgarriak ditugu Latinoamerikako merkatuan, eta AEBetan ireki berri dugun filiala ere fruituak ematen hasiko delakoan gaude. Gainera, onlineko plataformen bidezko salmenta hazten ari da, eta datozen hilabeteetan ere hazten jarraituko duela espero dugu. Hazkunde horrek berekin dakar operazioak eta tramiteak ugaritzea eta, beraz, prozesuen digitalizazioa hobetzea ere garrantzitsua izango da BOJentzat.

Lotutako albisteak

Cretz  Cargo,  % 14ko  hazkundea  izan  duen  merkantzien  nazioarteko  garraio-enpresa
23/02/2026 Nazioartekotzea

Cretz Cargo, % 14ko hazkundea izan duen merkantzien nazioarteko garraio-enpresa

Irungo enpresak SPRI Taldearen dirulaguntza jaso du eta instalazioak handitzeko asmoa du

Gorco,  mende  erdia  industria  garbiago  baterako  soluzioak  diseinatzen
19/02/2026 Nazioartekotzea

Gorco, mende erdia industria garbiago baterako soluzioak diseinatzen

Partikulak biltzen eta gasak tratatzen espezializatutako konpainia bizkaitarrak nazioarteko proiektu-zorro sendoa izango du Europan eta Hego Amerikan hurrengo ekitaldian.

Oroik  bere  hazkundea  Erdialdeko  Europan  sustatzen  du  Kaleido  VR  erosita
16/02/2026 Nazioartekotzea

Oroik bere hazkundea Erdialdeko Europan sustatzen du Kaleido VR erosita

Enpresa gipuzkoarra nazioartean hedatzen ari da, eta Txekiar Errepublikako enpresa gehitu du lehenik erositako konpaniei; FeedIU (2024) eta VR Pharma (2025).

GERmh-k  bere  eskaintza  indartu  du  industria  astunera  zuzendutako  ahalmen  handiko  makina  zuzentzaileekin
12/02/2026 Nazioartekotzea

GERmh-k bere eskaintza indartu du industria astunera zuzendutako ahalmen handiko makina zuzentzaileekin

Gipuzkoako enpresak produkzioaren %80 esportatzen du eta urtero 10 eta 12 milioi euro artean fakturatzen du.

Euskaditik  merkatu  globalera:  Fires-en  bilakaera  industria-iragazketaren  arloan
09/02/2026 Nazioartekotzea

Euskaditik merkatu globalera: Fires-en bilakaera industria-iragazketaren arloan

Muskizen (Bizkaia) egoitza duen enpresa honek 30 urte baino gehiagoko historia du, Kolonbian eta Perun presentzia du eta azterketa proiektu berriak garatzen ditu Brasilen eta Afrika mendebaldean.

Sortek  merkatu  berrietara  hedatzeko  helburua  du  bere  produktuen  espezializazioan  oinarrituta
01/02/2026 Nazioartekotzea

Sortek merkatu berrietara hedatzeko helburua du bere produktuen espezializazioan oinarrituta

Gipuzkoako konpainiak neurrira egindako soluzioak garatzen ditu siderurgiaren sektorean, eta nazioarteko proiekzioa indartu du Erresuma Batuan, Mexikon eta Saudi Arabian, besteak beste.

VibroTech-ek  nazioarteko  hazkundea  bultzatu  du  Estatu  Batuetan  ezarrita
30/01/2026 Nazioartekotzea

VibroTech-ek nazioarteko hazkundea bultzatu du Estatu Batuetan ezarrita

Mikel Gordalizak sortutako Errenteriako ETEa bibrazio-makinen nazioarteko fabrikatzaile handiekin lehiatzen da

Eyher,  industriako  karga  astunak  mugitzen  espezializatutako  ETEa
29/01/2026 Nazioartekotzea

Eyher, industriako karga astunak mugitzen espezializatutako ETEa

Donostiako enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotzea indartzeko

Misipa  Globalek  berrikuntza  eta  nazioartekotzea  bultzatzen  ditu  sukaldeko  tresneriaren  sektorean
22/01/2026 Nazioartekotzea

Misipa Globalek berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzen ditu sukaldeko tresneriaren sektorean

Enpresak banaketa, produktuaren garapena eta markaren kudeaketa uztartzen ditu, estatuko eta nazioarteko merkatuetan hazteko, kontsumitzailearen kalitatean eta erabilera errealean oinarritutako proposamen batekin.

The  Revenue,  B2B  ikuspegiarekin  nazioarteko  merkatuetan  berritzen  duen  euskal  konpainia
19/01/2026 Nazioartekotzea

The Revenue, B2B ikuspegiarekin nazioarteko merkatuetan berritzen duen euskal konpainia

Bere fakturazioaren % 90 nazioarteko jatorrikoa da eta bezero industrial eta teknologikoetan espezializatu da, euskal ekonomiarentzat sektore giltzarria.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.