Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea
-

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025, Congress & Expo’ inauguratu du, gaur goizean. Siderurgiaren industrian erreferentziazko nazioarteko topaketa da, eta, Bilbao Exhibition Centre-en (BEC), hiru egunez, lider globalak, puntako enpresak eta sektoreko adituak bilduko ditu.

Bere hitzaldian, Euskadin eta Europan altzairuaren industriaren etorkizuna bermatzeko, erantzukizun partekatua ematea eta ekintza politiko eta ekonomikoak bizkor abiaraztea eskatu du Pradalesek.

“Euskadin badihardugu, baina hori ez da nahikoa. Besteek ere jardun egin behar dute. Estatuak eta Europako Batzordeak konpromiso handiagoa erakustea eta azkar jardutea behar-beharrezkoa dugu”, adierazi du Lehendakariak, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak sektorearen aldarrikapenak babesten jarraituko duela “bilera eta lantalde guztietan”.

Pradalesek gogorarazi duenez, altzairua euskal manufaktura-industriaren sektore estrategikoa da, trakzio-lana egiten du, eta haren menpe daude milaka enplegu eta gure Herriaren aberastasunaren zati handi bat.

“Planak aspalditik zehaztuta daude. Orain ahalik eta azkarren gauzatu behar dira. Europako altzairuaren sektorea babesteko erabakiak hartzeko unea da. Jokoan ditugu milaka lanpostu, aberastasuna eta Euskadiko manufaktura-industriaren trakzio-jarduera baten bideragarritasuna”, nabarmendu du.

Lehendakariak, halaber, joan den urtarrilean Europako Batzordeko lehendakariorde exekutibo Stephane Séjourné-rekin izandako bilera aipatu du. Azken horrek “Europako altzairu subirano eta deskarbonizatu baterako bidea eraikitzen jarraitzeak berebiziko garrantzia duela” azpimarratu berri du.

Steel Tech 2025, berrikuntza eta ezagutza siderurgikoaren topagunea

Altzairuaren industriaren barruan, berrikuntzarako, ezagutzarako eta negozio-aukeretarako plataforma estrategiko gisa finkatu da Steel Tech, eta Siderex – Siderurgiako Kluster Elkarteak eta Bilbao Exhibition Centre-ek (BEC) antolatzen dute, UNESIDen laguntzarekin.

Urriaren 21etik 23ra, kongresu eta erakusketa honek aterpea eskainiko die hainbat hitzaldi, erakusketa eta networking-guneri; horri esker, erabateko elkartrukeak gauzatuko dira puntako konpainien, nazioarteko espezialisten eta balio-kate osoaren eragileen artean.

Siderurgiaren sektoreak pisu erabakigarria du Euskadiko eta nazioarteko ekonomian. Euskadik ehun enpresa baino gehiago ditu balio-kate osoaren barruan, eta altzairua ekoizten duten 11 lantegi, zeintzuek Europako sailkapenean 12. postuan kokatzen baitute erkidegoa, Espainiako Estatuko ekoizpen osoaren % 39 EAEn produzitzen delarik.

Era berean, industria-ehuna hain dibertsifikatuta egoteak siderurgia-produktuen barne-eskaria indartzen du, izan ere, bertan hainbat sektore estrategiko daude, hala nola automobilgintza, energia, ontzigintza, trenbideak, makina-erreminta, petrokimika, ondasun ekipoak, eraikuntza eta etxetresna elektrikoak.

Irekiera ekitaldiaren ondoren, Lehendakariak, hainbat erakunde eta enpresatako ordezkariekin batera, ‘Steel Tech 2025’eko erakusmahaiak zeharkatu ditu, eta bertatik bertara ezagutu ditu altzairuaren etorkizuna markatuko duten berrikuntza teknologikoak eta proiektuak.

SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), Siderex-ekin  lankidetzan, euskal industria-sarea nazioartekotzera bideratutako agenda bat sustatu du, B2B bileren antolaketan arreta berezia jarriz.

Nazioarteko erosleak eta erabakiak hartzen dituzten arduradunak erakartzeko helburuarekin, BasqueTrade-k SteelTech-en edizio honetan Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Erresuma Batua eta Kolonbia bezalako herrialdeekin elkarlanerako aukerak identifikatzen lan egin du. Kudeaketa horien ondorioz, Kolonbiako ordezkaritza batek, hiru altzairutegik eta Kolonbiako Enpresaburuen Elkarte Nazionaleko (ANDI) ordezkariek osatuta, ekitaldian parte hartu du. Elkarte hori herrialdeko industria-erakunde nagusietako bat da.

Ordezkaritza horrek B2B gisako 40 bilera baino gehiago egin ditu siderurgia-sektorerako ekipoak eta soluzioak hornitzen dituzten euskal enpresekin, eta, hala, Kolonbiaren eta Euskadiren arteko merkataritza-loturak eta lankidetza-aukerak indartu ditu.

Halaber, altzairutegietako eta zentro teknologikoetako Alemaniako bost profesionalek SteelTech bisitatu dute, ekitaldiaren azoka-eskaintza bertatik bertara ezagutzeko eta biltzar teknikoko saio batzuetan parte hartzeko.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/04/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Kluster bateko kide izateak esan nahi du aukera dugula beste enpresa batzuekin koordinatzeko, sektorerako esanguratsua den informazioa eskuratzeko, ezagutza eta aukerak partekatzeko, beste kolaboratzaile batzuekin lan egiteko geure kabuz nekez gauzatuko genituzkeen proiektuetan, eta Estatu mailako zein nazioarteko ikusgarritasuna lortzeko. Esan nahi du aukera dugula berrikuntza teknologikoa eta enpresa arloko...

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
01/04/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

⁣Aste Santua eta zibererasoak: batera doaz. Aste honetan jende askok deskonektatzen du. Iruzurgileak, ez. Egun hauek aprobetxatzen dituzte, erne egoteari uzten diogunean, engainatzeko saiakera egiteko.⁣⁣ CYBASQUEren eskutik: atseden ona izan eta zerbait arraroa iruditzen bazaizue, galdetu klikatu aurretik.⁣

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
27/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Gaur egun bizi dugun ziurgabetasun ekonomiko eta energetikoaren testuinguruan, MUBIL Mobility Expo erakusketak berriz ere agerian uzten du lurraldearen eta, oro har, Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileen beste adibide bat. FICOBA Azokak sektorean eragina duten hainbat kluster biltzen ditu.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
20/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Energia: Nouvelle-Aquitainek eta Euskadik aukera interesgarriak eskaintzen dituzte gure ekonomiako hainbat sektorerentzat. Mugikortasuna ere jarduera-eremu egokia da Euskadiko Klusterrentzat: MUBIL Mobility Expo martxoaren 25ean eta 26an egingo da FICOBAn (Irun).

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.