Basque Trade & Investment
Albisteak 14 maiatza, 2025

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du

Mikel Jauregi sailburua Japoniako Finantza ministrordearekin bildu da, eta erakundeen, ekonomiaren eta enpresen arloko zenbait topaketatan parte hartu du, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotze aldera.
-
  • “Muga-zergen gerraren aurrean, sinetsita gaude Japoniarekin harremanak estutzea funtsezkoa dela, Japonian ezagut ditzaten Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak, eta Europan erreferentziatzat har dezaten balizko inbertsioei begira”, aditzera eman du Jauregi sailburuak.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea Japoniara joan dira, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzen jarraitzea helburu duen erakunde, enpresa eta ekonomiaren arloko topaketen agenda bizia garatzeko.

Japonia eta, oro har, Asia-Pazifikoko eskualdea interes bereziko eremua dira Euskadirentzat eta bertako merkataritza-harremanentzat; izan ere, eskualde hori Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren sektore estrategiko gehienetan (energia, sare elektrikoak, makina-erreminta, telekomunikazioak) hazkunde ekonomikorik handiena izango duen munduko eskualde gisa katalogatuta dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa ugari daude eskualde horretako merkatu nazionaletan. Eusko Jaurlaritzak, 2022tik, bulego komertzial bat du Tokyon, Basque Trade & Investment – SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren 23 bulego komertzialek osatzen duten Kanpo Sarean txertatuta (mundu osoko 90 herrialde baino gehiagori zerbitzu egiten dieten 23 merkataritza-bulegok osatzen dute kanpo-sare hori).

Gainera, oso herrialde industrializatua den heinean, Japoniak zenbait sektore estrategiko ditu, eta sektore horietan aukera handiak daude Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen esportazioetarako, bereziki automozioaren, energiaren, makina-erremintaren, biozientziaren eta elektronika eta telekomunikazioen arloetan. Maila instituzionalean, 2018an eta 2019an Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak nabarmen estutu ziren, eta energiaren arloko hitzarmen bat sinatu zen Fukushimako prefekturarekin eta fabrikazio aurreratuaren arloko beste hitzarmen bat Mieko prefekturarekin.2023an, Eusko Jaurlaritzak agenda instituzional, ekonomiko eta enpresarial zabala garatu zuen, “Euskadi-Japonia 2023 urtea” lankidetzaren barruan. Aldebiko lankidetza hori 2024ko urtarrilean amaitu zen, eta Euskadiren nazioarteko proiekzioaren arloko aurreikuspenak gainditu zituen urte baten amaiera izan zen.

 

Mikel Jauregi sailburuak Japonian izango duen agenda

Jauregi sailburuaren bidaiari hasiera eman zaio Eusko Jaurlaritzak Tokyon duen merkataritza-bulegora egindako bisitarekin. Moe Kato zuzendariak egin dio harrera han. Sailburuak bertatik bertara ezagutu ahal izan du bulegoak egindako lan proaktibo garrantzitsua, bai negozioaren garapenean lagunduko duten kontaktuak identifikatzeko, bai Japonian finkatuta dauden edo herrialdean finkatu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresentzako aukerak identifikatzeko —Euskadin interesak dituzten Japoniako konpainientzako aukerak identifikatzeko ere bai—.Era berean, Industriaren Defentsarako Taldeak Euskadiren nazioartekotzea indartzeko eta muga-zergen gerraren aurrean merkatu berriak bilatzeko garatu dituen estrategiak ere aztertu ahal izan dituzte.

Arlo instituzionalean, sailburua Kuniyoshi Azuma Finantza ministrordearekin bildu da —Japoniak atzerrian egiten dituen inbertsioen arduraduna—. Bi agintariek Euskal Autonomia Erkidegoko eta Japoniako errealitate ekonomikoa aztertu dute, baita Trump Administrazioak eragindako merkataritza-gerraren ondoren zabaldu den agertokia ere. Horrez gain, Euskadin finkatutako Japoniako enpresei eta gure herrialdean dauden enpresa- eta inbertsio-aukerei buruz ere hitz egin dute.

Bestalde, Taiwan eta Japoniaren arteko harremanak estutzea helburu duen Sakura Fundazioaren batzarrean parte hartu du sailburuak. 2012 eta 2020 artean Japoniako lehen ministro izandako Shinzo Abe-ren alargun Akie Abe buru dela, Sakura Fundazioak sailburuari helarazi dio Eusko Jaurlaritzari egindako errekonozimendua, honek bi herrialdeen arteko harremanak estutzeko egin duen ahalegina aitortuz eta 2024ko amaieran Gernikan gereziondo japoniar bat landatu izana nabarmenduz.

Horrez gain, Yoshinori Ueda JWPA – Japan Wind Power Association erakundeko zuzendariarekin ere bildu da. Erakunde hori Japonian energia eolikoa ekoizten duen enpresa-elkarte garrantzitsua da, eta Euskadik 2018. urtetik du harremana erakunde horrekin. Azken urteotan hainbat topaketa egin dira JWPAren eta Euskadiren artean, Energiaren Euskal Klusterrarekin batera, energia eolikoaren sektoreko enpresa-aukeretan lan egiteko, Japonian zein Euskadin, bereziki offshore arloan.

Bidaiari amaiera emateko Yohei Sasakawa eta Meiko Nakabayashi Sylff fundazioko eta The Tokyo Foundation fundazioko presidenteekin, hurrenez hurren, bildu da. Bi erakundeek lan handia egiten dute talentu bikaina erakarri eta prestatzeko, lidergoa garatzeko eta abangoardiako politika publikoak garatzea helburu duen ikuspegi estrategikoa sortzeko. Sylff Fundazioak harreman estua du Deustuko Unibertsitatearekin, aspalditik hainbait proiektutan kolaboratuz.

Japoniara egindako bidaiaren amaieran, Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, Japoniak “aukera interesgarriak ditu Euskadirentzat, eta bost arlotan du bereziki lehentasuna: energia berriztagarriak; automozioa; makina-erreminta eta fabrikazio aurreratua; bio-osasunaren industria; eta kontsumo-elektronika eta erdieroaleak.Japonia munduko hirugarren ekonomia da, eta industriak bertako barne-produktu gordinaren % 30 inguru hartzen du, Euskadiren antzeko ehunekoa”.

“Sinetsita gaude Japoniarekin harremanak estutzea funtsezkoa dela, hango enpresek teknologiaren eta industriaren arloetan Euskadik duen lehen mailako ahalmena ezagut dezaten eta Europan erreferentziatzat har dezaten, balizko inbertsioei begira, baita gure enpresek Japonia aukera-merkatutzat har dezaten erreferentzia garen industria-sektoreetan, hala nola berriztagarrietan edo automozioan”. Euskadi globalaz ari garenean, gure herrialdea munduan abangoardiako industria duen lehen mailako bazkidetzat har dezaten bilatzen dugu. “Industria gehiago, industria hobea eta emisio txikiagokoa” gure estrategiak berarekin dakar kanpotik inbertsioak erakartzeko eta euskal enpresari nazioartekotzean laguntzeko lan egitea. Etxe Zuriak eragindako muga-zergen gerraren ondoren, beste merkatu batzuk bilatu behar ditugu gure industriarentzat, eta gure apustua da Europatik beste lurralde batzuetara zabaltzen jarraitzea, hala nola Japoniara, herrialde horrekin lankidetza-ibilbide luzea baitugu hainbat arlotan”, adierazi du Jauregi sailburuak.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Imanol  Pradales:  “Euskadi  eta  Fukushima  bat  gatoz  teknologia  garbietan  nazioarteko  erreferente  izateko  anbizioarekin  eta  potentzialarekin”
12/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi eta Fukushima bat gatoz teknologia garbietan nazioarteko erreferente izateko anbizioarekin eta potentzialarekin”

Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa berretsi du Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzearen bidez. Akordioak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektore batzuetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.