Eder Murga.
Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 23 otsaila, 2026

Nabla Wind Hubek nazioarteko parke eolikoen bizitza erabilgarria luzatzen jarduten du Gasteiztik

Ingeniaritza eolikoaren talde independenteak eredu aeroelastikoak, egituren azterketa eta zerbitzu aurreratuak uztartzen ditu martxan dauden parkeetan aktiboak optimizatzeko eta arrisku teknikoak murrizteko.
-

Nabla Wind Hub ingeniaritza eolikoaren talde independenteak Gasteizen du oinarri estrategikoa, baina presentzia du nazioartean. Parke eolikoen errendimendua optimizatzeko eta bizitza erabilgarria luzatzeko soluzio aurreratuak garatzen ditu taldeak.  Enpresak haien aktiboen balioa maximizatzen, ziurgabetasun teknikoak murrizten eta eraldaketa betean dagoen sektorearen erronkei aurre egiten laguntzen die operadoreei eta inbertitzaileei, zehaztasun handiko eredu aeroelastikoen, egituren azterketaren eta zahartzea kudeatzeko planen bitartez. Eder Murgak enpresaren Operazioen eta garapen Berrien zuzendariak, azken ordukoaz hitz egin zigun Made in Basque Countryren antenan.

Kokatzeko, nola sortu zen Nabla Wind Hub eta zergatik batu zineten ibilbide hain desberdineko hiru enpresa proiektu bakar batean?

Nabla Wind Power 2013an sortu zen ikuspegi oso argi batekin: parke eolikoen bizitza erabilgarria luzatzea. Une horretan, krisi ekonomikoan geunden eta parke berrien eraikuntza etenda zegoen; hortaz, sektorearen erronka ez zen gaitasun berri gehiago izatea, baizik eta existitzen ziren aktiboak optimizatzea eta ahalik eta errendimendurik handiena ateratzea. 2018an, enpresa-talde handiago bat izatera igaro ginen, Estatu Batuetako inbertsio-funts batek erosi ondoren. Testuinguru horretan, Europako sektoreko beste bi enpresarekin elkartzea sustatu zen; aerosorgailuei aplikatutako sentsorikan espezializatutako Danimarkako enpresa batekin, eta sektore eolikoarentzako material konposatu osagarrien fabrikazio aurreratuan aditua den Italiako enpresa batekin. Hiru enpresen gaitasunen, ezagutzen eta esperientziaren osagarritasun horretatik sortu zen Nabla Wind Hub. Nazioartean parke eolikoen bizitza luzatzeko eta optimizatzeko soluzio integralak eta aurreratuak eskaintzeko proiektu komuna.

Zein da zehazki zuen jarduera eta zer soluzio mota eskaintzen dizkiozue sektore eolikoari?

Nabla 2014an atera zen merkatura proposamen bereizgarri batekin: alderantzizko ingeniaritzaren bidez aerosorgailuen eredu aeroelastikoak garatzea, fabrikatzaileen pareko doitasun-maila lortuz. Aerosorgailu batek bere bizitza erabilgarri osoan zehar zer nolako portaera izango duen, neke estrukturala nola metatzen den eta muturreko kargak nola gertatzen diren zehatz simulatzen dute eredu horiek.

Zer ekarpen egiten du aktiboen kudeaketa-ereduan oinarritutako ikuspegi horrek?

Aerosorgailu bakoitzak jokaera desberdina du bere kokapenaren arabera. Ez da gauza bera offshore inguruneetan egotea, haize egonkorragoekin, edo mendian, turbulentziak, airearen dentsitateak edo aldaketa termikoek eragin erabakigarria baitute makinaren bizitza erabilgarrian. Eredu aeroelastiko horiei esker, jokaera erreal hori birkalkulatu daiteke eta zehatz estimatu daiteke aerosorgailu bat zenbat denboraz egongo den funtzionamenduan hasieran ezarritako 20 urteak igaro ondoren. Kasu askotan, 25, 30 edo are 40 urteko bizitza izatera hel daitezke.

Oinarri tekniko horren gainean sortu da hain zuzen ere Nabla Wind Hub…

Hubak soluzio aurreratuak eskaintzen ditu, tartean, bizitza luzatzeko azterketak, egituren eta elementu mugatuen azterketa, 3D ikuskapenak eta neurketak, due dilligence teknikoak, zahartzea kudeatzeko planak eta ingeniaritza aurreratuaren zerbitzuak. Helburua da bizitza-ziklo osoan zehar aktibo eolikoen balioa maximizatzea, arrisku teknikoa murriztea eta operadoreei parkeen potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzea.

Garapen eolikoaren kontzeptua ez du publiko guztiak ezagutzen. Zer da sektoreko beste eragileengandik bereizten zaituena eta zergatik da hain garrantzitsua existitzen diren parkeak optimizatzea?

Aipatu dudan moduan, ingeniaritza eoliko independentea gara, emaitzetara bideratuta gaude eta hamarkada bat baino gehiago daramagu jabeei, operadoreei, fabrikatzaileei eta inbertitzaileei parke eolikoen fidagarritasuna, errendimendua eta jasangarritasuna maximizatzen laguntzen. Gure ikuspegia ez da fabrikatzaileen eta soluzio orokorren araberakoa: proiektu bakoitzari aplikatutako teknologian, datuetan eta esperientzia teknikoan oinarritzen da.

Zer da zuentzat “birgarapen eolikoa”?

Birgarapen eolikoa parke eoliko batek bere bizitza erabilgarri osoan zehar duen errendimendu erreala aztertzeko eta optimizatzeko aukera ematen duten metodologien eta zerbitzu espezializatuen multzoa da, eta jatorrizko diseinutik harago doan balioa eskaintzen du. Adibidez, bizitza luzatzeko planak, egiturazko azterketak, zahartzea kudeatzeko planak edo erroko arrazoien azterketa hartzen ditu barne, besteak beste. Gure bereizgarria da aktiboaren bizitza-zikloaren fase bakoitzean laguntzen diegula bezeroei; bizitza erabilgarria luzatzeko, arriskuak murrizteko eta inbertsioa itzultzea hobetzeko soluzio tekniko pertsonalizatuak eskainiz, betiere ikuspegi independentearekin, gardenarekin eta emaitzetara bideratutakoarekin.

Zergatik iruditzen zaizue garrantzitsua existitzen diren parkeak optimizatzea?

Instalatutako aktiboen balioa maximizatzeko eta trantsizio energetiko efizienteagoa eta jasangarriagoa egiteko aukera ematen duelako; ziurgabetasun teknikoak murriztuz eta parke horiek urte gehiagoan zehar modu lehiakorragoan jardun dezaten lagunduz.

Nazioartean presentzia duzue, baina taldearen zati garrantzitsuetako bat Euskadin dago, Gasteizen zehazki. Zer esan nahi du horrek proiektuarentzat eta zer ekarpen egiten dio lurraldeari egunerokoan?

Nazioarteko bokazio argia dugun arren eta proiektuak hainbat herrialdetan garatzen ditugun arren, Euskadi, eta zehazki Gasteiz, proiektuaren funtsezko pieza dira. Taldearen gaitasun estrategikoak eta maila tekniko handiko lantaldea hemen kontzentratzen dira, eta aktiboki hartzen dute parte sektore eoliko globalarentzako ingeniaritza-soluzio aurreratuak garatzen. Lurraldeak ekosistema industrial eta teknologiko oso sendoa eskaintzen digu, tradizio indartsua baitu ingeniaritzan, fabrikazio aurreratuan eta energia berriztagarrietan. Testuinguru horretan, eragile gakoekin lankidetzan aritzea garrantzitsua da, hala nola Euskadiko Energia Klusterrarekin eta Euskadiko unibertsitateekin; berrikuntza, ezagutzaren transferentzia eta talentu espezializatuaren garapena sustatzeko.

Lankidetzaren balioa…

Hala da, bai. Enpresekin, zentro teknologikoekin eta tokiko profesionalekin batera lan egiteak bikaintasun teknikora, etengabeko berrikuntzara eta etengabeko hobekuntzara bideratutako ingurunean jarduteko aukera ematen digu. Lurraldean oso errotuta dagoen oinarri teknikoa eta gizatiarra sektore eolikoaren ikuspegi globalarekin uztartzea esan nahi Nabla Wind Hubentzat Gasteizen egoteak. Konbinazio hori garrantzitsua da: nazioartean soluzio lehiakorrak garatzeko aukera ematen digu, Euskadiren bereizgarri diren gertutasuna eta ezagutza industriala galdu gabe.

Etorkizunera begira, zein dira sektore eolikoak dituen erronka nagusiak eta nola ari zarete prestatzen horiei aurre egiteko?

Sektore eolikoak hainbat erronka garrantzitsu ditu. Alde batetik, munduan instalatutako parkeen zati handi bat hasieran diseinatutako adin-mugara iristen ari dira. Hortaz, aktiboen zahartzea modu seguruan, efizientean eta errentagarrian kudeatu behar da. Halaber, energia eolikoaren ekoizpena, fidagarritasuna eta lehiakortasuna maximizatzeko presio geroz eta handiagoa dago, energiaren eskaria altua delako eta helburu klimatikoak geroz eta zorrotzagoak direlako.

Eta zer beste faktorek dute eragina industriaren testuinguruan?

Azkar eboluzionatzen ari den agertoki industriala eta geopolitikoa gehitu behar zaio erronka horiei. Txina sektore eolikoaren eragile geroz eta garrantzitsuagoa bihurtu izanak dinamika teknologiko, industrial eta kostu-dinamika berriak markatu ditu. Funtsezkoa da merkatu globalean zer inpaktu izan dezakeen aztertzea, bai ikuspegi teknologikotik, bai estandarren, fidagarritasunen eta negozio-ereduen ikuspegitik.

Eta ikuspegi teknologikotik, zein da erronka nagusia?

Ziurgabetasunak murriztea eta datu errealetan eta aerosorgailuen portaeraren gaineko ezagutza sakonean oinarritutako erabakiak hartzea, ingeniaritza aurreratua, azterketa estrukturalak eta tresna digital geroz eta sofistikatuagoak oinarri hartuta. Horri dagokionez, ingeniaritza eoliko independente gisa dugun rola indartuz ari gara prestatzen, aktiboak eta teknologiak irizpide propioarekin aztertzeko eta gure bezeroei epe luzeko erabaki teknikoak hartzen laguntzeko gai baikara. Barne-gaitasunak, eredu aurreratuak eta optimizazio-zerbitzuak etengabe garatzearen aldeko apustua egiten dugu, sektorearen erronkei aurre hartu ahal izateko. Munduko parke eolikoa fidagarriagoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin lortzeko ekarpena egitea da gure helburua,  trantsizio energetikoaren alde eginez aktiboki.

 

 

Lotutako albisteak

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.