Dinalan lanza Civitra
Albisteak 10 Marzo, 2026

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.
-

Dinalan euskal ingeniaritza-enpresak argiteria publikoa eta hiri-aktiboak kudeatzeko konponbide bat sortu du. Civitra du izena, eta GMAO bat da, hots, udal eremurako espezializatutako ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko softwarea. 

Nobedade horrek Dinalan-ek ingeniaritzaren, software industrialaren eta kontrol-sistemen arloetan duen esperientzia joria du oinarri –izan ere, duela 30 urte baino gehiagotik jarduten du arlo haietan–, baita instalazioei buruz duen ezagutza ere. Enpresak argiteria publikoa kudeatzeko eredua aldatzeko beharrari erantzun dio, funtsezko azpiegitura baita hirien segurtasunean eta jasangarritasunean, digitalizazioan, informazioaren kontrolean, prebentziozko mantentze-lanetan eta energia aurrezpenean oinarritutako kudeaketa adimenduna lortzeko.

Civitra garatu izana berrikuntza-proiektu baten barruan kokatzen da, zeinean Dinalan-ek urtebete inguru inbertitu duen, beharrak eta merkatua aztertzen eta plataforma elementu bereizgarrietan oinarrituta sortzen diharduten bost pertsonako talde baten eskutik. “Gure balio proposamena da plataformak hiri-ikuspegi hutsa duela, etorkizuneko Smart City-ren ikuspegia: bateragarria da protokolo irekiekin, propioetara egokitu daiteke, eskalagarria da eta bezeroari datuen erabateko kontrola ematen dio”, adierazi du Josu Pereiro Dinalan-eko kudeatzaileak. Konponbidea badago martxan, eta emaitza ezin hobeak lortu ditu. Elektrizitatearen eta mantentze elektrikoaren sektoreko bezero baten beharretatik abiatuta, eta udal administrazioaren beharrak eta beste konponbide batzuk betetzen ez zituzten irizpideak aztertuta, benetako GMAO bat programatzeko prozesuari ekin zitzaion.

Dinalan-en proposamena hiri adimendunaren printzipioen arabera diseinatuta dago. Printzipio horiek arazoei aurrea hartzeko, baliabideak optimizatzeko eta erabakiak hartzeko funtsezko datuak emateko gai diren hiri-kudeaketako sistemak eskatzen dituzte. Gauzen Internetaren (IoT) sareen elkarreragingarritasun eta integrazioko beharrekin bat dator proposamena, eta udalerri bakoitzaren errealitatera egokitzeko behar den malgutasuna du.

Argiteria publikoaren ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanen kudeaketa-sistema kudeaketan bilakaera izan nahi duten udalei, enpresa instalatzaileei, hiriko mantentze-lanetako enpresei, mantentze elektrikoan dihardutenei edo ingeniaritza-enpresei zuzenduta dago. Plataformak informazio, analisi eta prebentzio-plangintzari buruzko funtzionaltasunak barne hartzen ditu. Argiztapenaren, semaforoen, iturrien, ureztatze-sistemen, kameren, hiri-altzarien, garbiketaren eta beste aktibo batzuen egoerari buruzko ikusgaitasuna eskaintzen du, gailu guztiak informazio geografikoko mapetan (GIS) inbentariatuta. Halaber, aldizkako abisuak edo azterketak kudeatzeko, zereginak eta txostenak automatizatzeko eta mantentze-lanen ekintzak planifikatzeko aukera ematen du.

Informazio zentralizatu hori guztia edukitzearen eta haien egoera denbora errealean ezagutzearen onurak efizientzian eta jasangarritasunean neurtzen dira. Onura nagusiak hauek dira: instalazioen fidagarritasuna eta segurtasuna hobetzen direla, akatsei aurrea hartzen zaielako, eta energia gehiago aurrezten dela, badauden benetako beharretara egokitzen delako eta hainbat arazori, esaterako, argi-kutsadurari, aurre egiten zaielako. 

Dinalan-ek sortutako konponbideak betekizun teknologiko handiak bildu ditu, eta prest dago hasieran garapenik eta inbertsiorik egin gabe erabiltzeko. Udalen eta enpresen beharretara egokitzen den erabileraren araberako ordainketa-eredu baten alde egin du. “Garapen-fasean, udalen nahiz enpresa emakidadunen beharrak izan ditugu gogoan; izan ere, haiek inplementatzen eta erabiltzen erraza den eta, hirugarrenen mende egon gabe, zuzeneko kudeaketa duen konponbide tekniko aurreratu baten balio erantsia nahi dute”, adierazi du Dinalan-eko kudeatzaileak. 

Civitra-ren funtzionalitateak eta ezaugarriak ezagutarazteko, Dinalan-ek doako Demo bat prestatu du (hemen eskuragai: https://civitra.es), tresna sektorera hurbiltzeko modu gisa. 

Garapen horren eskutik, Dinalan-ek aurrerapauso bat eman du dibertsifikatzeko estrategian, 1992an hasitako gaitasun bikainak eta ibilbide luzeak bermatutako konponbide teknologiko espezializatuak emateko asmoz. Hala bada, segmentuan presentzia nabarmenarekin kokatzea eta garapenaren jarraipena egitea ditu xede, erabiltzaileen beharrei lagunduta, bai enpresenei, bai administrazioenei, eta, horretarako, nobedadeak eta bertsio berriak txertatzen ditu, haiek hiri-aktiboen eta horietaz arduratzen diren langileen edo eraikinen kudeaketari dagokionez dituzten beharrei erantzuteko.

Dinalan-ek Laudion (Araba) du egoitza, eta 50 langile ditu. Software industrialaren esparruko ingeniaritza-enpresa ezaguna da, eta sektorean funtsezkoak diren enpresen babesa du. SIEMENSen industri konponbideen eta drive-en partner ziurtatua da, baita AVEVAren (garai bateko Wonderware-a) integratzaile ziurtatua ere.

Dinalan lanza Civitra

Lotutako albisteak

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

MUBIL  Mobility  Expo,  Europa  hegoaldeko  mugikortasun  iraunkorraren  industriaren  azoka  profesionalak  bere  bosgarren  edizioa  ospatuko  du

MUBIL Mobility Expo, Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionalak bere bosgarren edizioa ospatuko du

2026ko martxoaren 25ean eta 26an Ficoban, Gipuzkoako erakustazokan

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Enagásek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako “deskarbonizatzeko zailak” diren industria nagusiek ‘Iparraldeko Hub’aren garapena bultzatzen dute, industria deskarbonizatzera begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.