algo más que marketing Guillermo Sáez Viana
Ekintzailetza
Elkarrizketak 14 maiatza, 2020

Guillermo Sáez Viana: “Orain inoiz baino gehiago, Marketin Plan on bat izateko garaia da”

Marketin-estrategiarik gabe ezin da enpresa lehiakor bat gidatu. Baina, nola liteke hauetako asko 2020 planik gabe hastea?
-

Marketin-estrategiarik gabe ezin da enpresa lehiakor bat gidatu. Baina, nola liteke hauetako asko 2020 planik gabe hastea? Guillermo Sáez Vianak baieztatzen digu errealitatea nagusitu egiten dela: Enpresa gehienek ez dute horrelakorik!… “Dirudienez, Marketin Plan bat enpresa handietan bakarrik da beharrezkoa eta hori da beraien lehen akats handia”, azaltzen du ‘Algo Más que Marketing agentziaren arduradunak.

“Inork ez du zalantzan jartzen finantza-plangintza bat egitearen garrantzia; beraz, Marketinarena ere garrantzi berbera dauka; hori gabe ez dago salmenta-estrategiarik, ez dugu jakingo ezta zein tresna eraginkor erabili behar ditugun eta, jakina, gure helburuak lortzea zaila izango da”. Planifikatu, Definitu eta Neurtzeak, epe ertain batean “gehiago saltzera eta inbertsio txikiago batekin lortzera eramango gaitu”.

 

Eta COVID-19a iritsi zen, genituen plan apurrak hondatzeko. Zalantzarik gabe, orain bai, “‘Algo más que Marketing’ behar izango dugu…

Egia esanda, uste dut beti beharrezkoak izan garela… Beste gauza bat da gure sektoreak, enpresen lehentasunen barruan, betetzen duen lekua. Orain, inoiz baino gehiago, apustu egiteko garaia da.

Krisi hau, kontsumitzaile eta enpresei begira, gauza asko aldatu ditu eta aldatuko ditu. Batzuk aipatzearren, Internet bidez produktu freskoa erosteko zegoen oztopo psikikoa hautsi egin da, kasu askotan, ekoizleek stocka atera behar dutelako, eta kontsumitzaileak erosoa dela ikusi dutelako, kalitateari uko egin gabe.

Online kanalak, saltzerakoan, garrantzi handiagoa hartuko du nahitaez. Horretarako, euskarriak, salmenta-tresnak eta, jakina, komunikazio-kanalak, erakundeetara egokitu behar dira. Uste dut hau ikusten ez duenak aukera bat galduko duela eta luzarora arazo larriak sortuko dizkio.

 

Marketina ere berrasmatu egin beharko da…

Marketina etengabe ari da eboluzionatzen. Eta, nire ustez, egoera honek ez du harrapatzen pausoa aldatuta… Komunikatzeko kanaletan pisuak kulunkatu besterik ez du egin, On-line Marketinak pisu handiagoa hartuz.

Aspalditik, markarekin eta bezeroarekin kidetasunak, enpatiak eta hurbiltasuna sortuz saldu behar da: Gero eta zorrotzagoak gara eta Interneten dena alderatu dezakegu… prezioan oinarritutako estrategietan pentsatzea akats larria da.

Gaur egun, garrantzitsuagoa da bezero bakoitzari zehazki nahi duena eta behar duena, unean eskaintzea; horretarako, azterketa asko egin behar da, eta, jakina, erakundeak sinets dezala, baliabideak eta inbertsioa erabili behar direla ahaztu gabe.

 

Hain zuzen ere, Agentzia krisi garaian sortu zen. Nolakoak izan ziren hastapenak, zer bilakaera izan duzue denbora horretan?

‘Algo más que Marketing’ 2010ean jaio zen, krisi handi batean murgilduta, eta, nahiz eta hazten joan garen, egia esan, agian esango nizuke gure sektorea ez dela inoiz bertatik atera…

Arduradunak, neurri handi batean, gu geu gara, bezeroak lortzeko prezio-gerra batean sartu garenak. Horrek gure lana eta profesionaltasunari kalte egin dio, agentzia etengabeko itxieren emaitza zuzenarekin.

Duela urte batzuk astakeriak ordaintzen ziren web orrialdeengatik, eta, orain, badago oparitu ere egiten dituztenak… Bezeroak esperientzia, profesionaltasuna funtsezko faktoreak baloratu behar ditu, eta ez prezioa bakarrik.

Ziurrenik, belarrondokoen bidez eboluzionatu dugu, eta, batez ere, gure bezeroen beharrak eta merkatuak eskatzen diguna entzunda. Azken honek, benetan, hobeagoak egiten gaituena da.

Gure bezeroek balio erantsi handia ikusten dute “sukaldera sartzen” uzten digutenean, beraiekin eskuz esku lan egitea eta Marketin Plana sortzen laguntzea; Inplementatu, jarraipena ematen eta hobetzen, emaitza handiagoak eta hobeak lortzeko.

Hori ez da bi hilabetetan egiten, baina emaitza paperean islatzen da; markaren pertzepzio handiagoa eta hobea, salmenten hazkundea eta kasu askotan, marjina hobeago bat lortuz.

 

Hau diozue: “Marketinaren munduan funtsezkoa da sentsazio eta inpresio bereziak sortzea, zure produktua erabiltzaileek aukeratutakoa izan dadila”

Esango nizuke orain markek ez dutela saltzen ‘packaging’ polit bat, produktu on bat edo prezio on bat bakarrik edukitzeagatik; bezeroek gero eta marka gehiago aukeratzen dituzte, horien bidez, pertsona gisa zer diren identifikatzen eta transmititzen direnak beren gizarte-ingurunean.

‘Branded Content’-a gero eta garrantzitsuagoa da, eta markari lotutako balioak saltzea funtsezkoa da; horretarako, marketina protagonista da balioen definizioaren bidez, hauek nola transmititu eta ukigarri bihurtzeko; kasu bakoitzerako egokiak diren kanalak eta saldu behar diren prezioa aukeratuz gain. Hau da gure paperra!!

 

Web diseinua eta programazioa, diseinu grafikoa, online marketina… Zuen zerbitzu eskaintzaren zati osagarri dira

Funtsezko zatia dira, eta gure egunerokoa da. Gure bezeroek horixe eskatzen digute.

Gainera, guretzat duen garrantziagatik, ekintzaileei eta profesionalei prestakuntza marketin-tresnetan, kanalak aukeraketa eta tresnen erabilpena, planifikazioa eta neurketa…

Prestakuntzari dagokionez, etengabe laguntzen dugu udalekin, enpresekin, elkarteekin, elkargo profesionalekin eta abarrekin.

 

Zer profil-mota osatzen dute zuen bezero-zorroak?

Oso balioaniztunak gara; beti esaten dut ez garela espezialista inongo sektoretan, baina gehienok ezagutzen ditugu.

Guk Estatu osoan egiten dugu lan, baina gure bezero gehienak Euskadin daude. Adibide gisa, Madrilen bezeroak ditugu; gehienak, abokatu-bulegoak. Gipuzkoan lan handia egiten dugu eraikuntza eta higiezinen sustapenaren sektorean, baita industria-enpresetan ere. Eta Bizkaian eta Araban, industria eta zerbitzu-enpresa askorentzat.

Eta bezeroen tamainari dagokionez, gure moldaerraztasuna erakusten duten beste adibide pare bat:

CEGASA arrisku-kapitaleko talde batek erosi zuenetik eta handik denbora batera bere egitura sortzen hasi ziren arte, marketin-plana garatu genuen, irudi berri bat egin genuen, webgunea, eta mundu mailako azokak planifikatu eta gauzatzeari ere ekin genion…

Bestalde, merkataritza sektoreko negozio txikietara ere laguntza eskaintzen diegu; adibidez, bertako zapata-denda bat, bere merkealdian nabarmentzeko, errotulu desberdin bat sortu behar duena. …

Bi kasuetan oso eroso gaude enpresa handiari eta txikiari laguntzen, hobekien dakiguna egin dezakegulako; gehiago eta hobeto saltzen laguntzea, alegia.

 

Ondo ezagutzen duzu enpresa-mundua; bere garaian, AJEBASKeko lehendakaritzaren erreleboa hartu zenuen eta ekimen gazte askori lagundu zenien bere helburuetan. Ziur errezeta batzuk dituzula bizi dugun egoera zail honi aurre egiteko.

Ehunka ekintzailerekin hitz egitea eta haien proiektuetan askori lagundu ahal izatea, nire esperientziaz gain, errezetarik ez dagoela erakutsi didate; bestela, adarbakarreko enpresa izango ginateke..

Gakoak, nire ustez, argiak dira, eta denok bat gatozela uste dut: zerbait berria egitea, desberdina edo hobea egitea, lanerako eta sakrifiziorako gaitasuna, zure proiektua saltzeko trebetasun pertsonala eta, batez ere, jarraikitasun handia!!

Badira beste faktore batzuk ere, baina uste dut hauek direla oinarriak.

+info: www.algomasquemarketing.com

 

Lotutako albisteak

Lagunbotek  adimen  artifiziala  enpresetara  eta  administrazioetara  hurbiltzen  du  prozesuak  eta  zerbitzuak  optimizatzeko
12/01/2026 Ekintzailetza

Lagunbotek adimen artifiziala enpresetara eta administrazioetara hurbiltzen du prozesuak eta zerbitzuak optimizatzeko

LEINNen sortutako startupak herritarren eta bezeroen arreta hobetzen duten AA soluzioen bidez eraldaketa digitala bultzatzen du.

IIndus3D  fabrikazio  aditiboan  aritzen  da,  eta  muturreko  abenturetarako  ibilgailuen  proiektu  berri  bat  garatzen  ari  da
08/01/2026 I+G+B

IIndus3D fabrikazio aditiboan aritzen da, eta muturreko abenturetarako ibilgailuen proiektu berri bat garatzen ari da

Gasteizko enpresak Ekintzaile programako SPRI Taldearen laguntza jaso du produktua 2026an merkaturatzeko

Vitrocaulis:  “naturaren  edertasuna”  biderkatzeko  landare-bioteknologia
08/01/2026 Ekintzailetza

Vitrocaulis: “naturaren edertasuna” biderkatzeko landare-bioteknologia

Luna Aspizua biologoa landare-ehunen in vitro hazkuntzan espezializatu zen, “benetan sinesten zuen” proiektu profesionala eraikitzeko: landare apaingarrien mikrohedapenean espezializatutako laborategia, enpresa, mintegi eta ekoizleei kalitate handiko, gaixotasunik gabeko eta aparteko ezaugarriak dituzten aleak eskaintzen dizkiena.

Welltech  Electronics  berrikuntzaren  bidez  lo  egiteko  modua  berrizten  du
29/12/2025 Ekintzailetza

Welltech Electronics berrikuntzaren bidez lo egiteko modua berrizten du

Bizkaiko enpresak zientzia, diseinua eta teknologia aurreratua uztartzen ditu, pertsonen atsedenaren eta bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Odei,  eraikuntza-enpresei  beren  obrak  eta  errentagarritasuna  denbora  errealean  kontrolatzeko  aukera  ematen  dien  plataforma
19/12/2025 Ekintzailetza

Odei, eraikuntza-enpresei beren obrak eta errentagarritasuna denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen dien plataforma

Bizkaiko startupak, batez ere Espainian jarduten duenak, nazioartekotze-prozesu bati ekingo dio 2026an, Eskandinavian eta Estatu Batuetan sartzearekin batera.

Lasercoat  startupak  korrosioaren  aurkako  laser-teknologia  sortu  du  itsasoko  garraioarentzat
11/12/2025 Ekintzailetza

Lasercoat startupak korrosioaren aurkako laser-teknologia sortu du itsasoko garraioarentzat

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.