Ekintzailetza
Elkarrizketak 23 urria, 2025

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da
-

2016an sortu zen BIND,, startup berriak eta finkatutako enpresak lotzen dituen plataforma publiko-pribatua, helburu komun batekin: berrikuntzaren arloko proiektu berriak martxan jartzea. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak eta SPRIk martxan jarri zutenetik, Berrikuntza Irekiaren arloko erreferentea bihurtu da industria-ehundurari eta ekintzailetzari emandako babesarengatik. Zortzi ediziotan 250 startup eta 350 proiektu azeleratu ditu, 9,6 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa lortuz. Joera on horren enpresa errudunetako bat GH Cranes da, egoitza Beasainen duen familiako enpresa. Enpresa hori Garabien Munduko Fabrikatzaileen TOP 5ean dago.  Duela 67 urte sortu zenetik, 125.000 garabi inguru instalatu ditu mundu osoan Made in Euskadi zigiluarekin. Zigilu horren atzean 1.000 pertsonako lantaldea dago bost kontinentetan zehar sakabanatuta. Hala azaldu zuen berriki Inés Puyadena Open Innovation Managerrak.

Ikuspegi oso globala duen tokiko enpresa baten adibide argia da zurea…

GHk urte batzuk daramatza globala izaten. Ekoizpen-fabrikak ditugu AEBn, Mexikon, Polonian, Brasilen eta Dubain, eta presentzia dugu mundu osoan. Filialentzat, nahiko ikuspegi lokala dugu hemengo egoitza nagusian.

Zure enpresaren moduko batek zer bilatzen du BINDren moduko plataforma batean parte hartzen duenean?

Enpresaren erronka espezifikoak soluzio teknologiko berritzaileekin jorratzeko aukera ematen du, guk gure barne-baliabideekin egingo genuena baino askoz ere azkarrago. BINDen moduko ekimenek aukera ematen digute azkar iristeko startup askorengana.

Azken edizio honetan startup batekin ‘match’ egiteko zain zaudete (hala esan baldin badaiteke…). Nolakoa da prozesua?

Lehenengo zer arlo, teknologia eta erabilera-kasu interesatzen zaizkigun definitzen dugu. Hortik aurrera, bilatzen ari garenarekin bat egiten dutenak bilatzen ditu BINDeko taldeak hautagaitza bidali duten startup guztien artean. Urri inguruan izaten da hori, pitchingen (aurkezpen laburrak) astea egiten denean. Puntu horretan, erronka jakin bati aurre egiten lagun diezagukeen zerbait proposatzen badu startupen batek, harremanetan jartzen gara harekin eta proiektu pilotu bat sortzeko aukera hasten gara aztertzen. Eta guztia ondo badoa, urtarrilean ateratzen dira pilotuak. Normalean, proiektu laburrak dira, lau eta sei hilabete artekoak.

BINDen zenbat ediziotan hartu duzue parte?

2025ekoarekin seitan dagoeneko.

Eta arrakasta-kasu adierazgarririk izan duzue?

Norleanena. Galiziako startup horrekin biki digital bat definitu genien ekoizpena optimizatzeko eta gaur egun erabiltzen jarraitzen dugu ekoizpena planifikatzeko garaian. BORKena ere beste kasu interesgarri bat izan zen. Txileko startupak ekoizpenean behar ditugun lehengaien prezioak iragartzen ditu. Hala, unerik onenean alderatu dezakegu preziorik onena lortu ahal izateko.

Eta GH Cranesen jarduera propioari dagokionez, nola doa urtea?

Urtea oso ondo hasi zen, lehen hiruhilekoan errekorra egin genuen. AEBren muga-zergek sortutako ziurgabetasunen ondorioz bigarren hiruhilekoa oso ahula izan da. Ez soilik gure herrialdean, baita Mexikon eta Brasilen ere. Eta iraileko datuak eskuan, badirudi merkatua suspertzen hasi dela, beraz, 2025 amaierarako gure helburua da aurreko ekitaldiko eskarien fakturazio- eta -sarrera datuak errepikatzea. Urte amaierara bitarte iraileko joera mantentzen bada, datu horietara gerturatzea espero dugu.

Lotutako albisteak

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.