VCG
Berrikuntza
Albisteak 22 Marzo, 2026

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.
-

Piezen mekanizazioan eta dekoletajean esperientzia duen enpresa honek,  bere ekoizpen gaitasuna handitzen eta planopeko mekanizazioan duen posizionamendua sendotzen duen mekanizazio zentro bat gehitu du bere instalazioetan. 

Erosketa horrekin, enpresak 5 ardatzetako bi mekanizazio zentro ditu -Matsuura MX 330 eta MX 420, biak elikadura automatikoarekin-, 420 × 300 mm-ko piezak onartzen dituztenak, eta 90 erremintarako biltegia dute. Ekipamendu horrek konplexutasun eta balio erantsi handiagoko piezak fabrikatzea errazten du, beren lehiakortasuna indartuz.

Mekanizazioaz gain, VCG dekoletajean espezialista da, eta bere lantegian, buru mugikorreko eta finkoko tornuen ekoizpena mekanizazio zentroetako ekoizpenarekin konbinatzen da. Konbinazio honek, serie labur eta ertainetan lan egiteko aukera ematen die: dozenaka pieza batzuetatik milaka batzuetara ekoizteko ahalmenda dutelarik. beren Makina-parkeak 65 mm-ra arteko barra-pasabideak estaltzen ditu, eta, elikadura unitarioan, 180 mm-ra arteko diametroak.

Ekoizpen prozesua doitasun kontrol sakon batean oinarritzen da. Horretarako, enpresak metrologia-gela bat du non, hiru dimentsioko makina bat, profilmetroa, rugosimetroa, durometroa eta proiektagailuz hornitua, baita ekipo tekniko espezializatu batekin ere.

 

Doitasunera eta efizientziara bideratutako inbertsioak

Azken urteotan, enpresak bere ekoizpen ahalmena handitzeko, dimentsioen kontrola hobetzeko eta lan fluxuak optimizatzeko inbertsioak egin ditu. Mekanizazio zentroez gain, multiataza tornu bat, hiru dimentsioko makina bat eta neurketa ekipo berriak sartu ditu. Instalazioak 1.300 m² ere handitu ditu, halaber, produktu bukatuetarako eta muntaietarako, non ERPn integratutako biltegi adimendun bat eta bigarren operazioetarako gela bat daude. 

Era berean, bulego tekniko bat jarri du martxan, mekanizazio estrategia aurreratuak garatzeko eta pieza konplexuen dimentsioak kontrolatzeko. Bulego honek CNC tornuen eta mekanizazio zentroen programazioa zentralizatzen du CAD CAM sistemen bidez, ziklo denborak murriztuz, piezen kalitatea hobetuz eta diseinu edo ekoizpen aldaketetara arinago egokituz.

Inbertsio hori guztiekin batera, ekoizpen plantaren digitalizazio prozesu baten eskutik doa, zeinek ERP-an integratutako datuak atzematen ditu, layout-a berrantolatzen du eta  kontsumoak eta kostuak egonkortzea ahalbidetzen duen instalazio fotovoltaikoa duena. 

 

Esportazioa eta dibertsifikazioa

VCG-k hirurogei profesional baino gehiagoko plantilla eta 3.800 m²-ko ekoizpen-planta ditu Berrizen. Ekoizpenaren % 25 esportaziora bideratzen da, batez ere Frantziara, eta baita Suedia, Italia, Polonia, Kanada, Alemania, Estatu Batuak, Txekia edo Belgikara ere. Nazioartekotze hori dibertsifikazio estrategia baten eskutik doa, eta sektore hauek hartzen ditu barne, besteak beste: trenbidekoa, elektrikoa, ekipo ondasunak, automobilgintza, berriztagarriak, aeronautika eta erreminta.

93 urteko historia duen familia enpresa honen ibilbidea teknologiari, kalitateari eta digitalizazioari lotuta egon da beti. Etorkizunari begira, VCGk hazkunde iraunkorraren, piezen konplexutasun teknikoa lortzearen eta nazioartean duen presentzia indartzearen alde egiten du.

VCG

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  20  milioi  eurora  arte  handitu  du  aurrekontua  ETE-etan  berrikuntza  bultzatzeko
08/04/2026 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi eurora arte handitu du aurrekontua ETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Industria Defendatzeko Taldearen bileraren ondoren, Industria Sailak Fast Track Innobideak programa 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin handitu du, ETEak eraldatu eta dibertsifikatzeko Industria Plana – Euskadi 2030en barruan

Tecnipesak  Brave,  trazabilitate  logistikoan  iraultza  ekarri  duen  RFID  arku  berria,  aurkeztu  du
07/04/2026 Berrikuntza

Tecnipesak Brave, trazabilitate logistikoan iraultza ekarri duen RFID arku berria, aurkeztu du

Tecnipesak Brave, Barnekintzaile programaren bultzadari esker garatutako RFID arkua, merkaturatu du. Enpresak apirilaren 23an aurkeztuko du soluzio hori funtzionamenduan, Brave On Road San Sebastián jardunaldian.

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.