Tecnipesak Brave, trazabilitate logistikoan iraultza ekarri duen RFID arku berria, aurkeztu du
Tecnipesak, , sei hamarkadatik gorako ibilbidea eta Euskadin presentzia handia duen konpainiak, industriarako soluzio logistikoen erreferente gisa duen posizionamendua sendotzen jarraitzen du. Berrogeita hamar profesionaletik gora eta egoitza finkatuak ditu Espainian eta Mexikon, eta enpresak prozesu logistikoen eraginkortasuna eta kontrola hobetzeko aukera ematen duten soluzioak garatzen ditu.
RFID teknologia duen identifikazio automatikoko eta trazabilitateko soluzioetan espezializatuta dago enpresa, eta, orain, RFID teknologia duen logistika autonomoko modeloa aurkeztu du. Soluzioak Brave RFID arku berritzailea eta Tecnipesa Connect software adimenduna integratzen ditu, eta irakurketak denbora errealean emandako informazio bihurtzen ditu bezeroaren sistema zentralaren barruan.
Soluzio hori bere ingeniaritza-taldeak sortu du bere osotasunean eta, garatzeko garaian, SPRI Taldearen bultzada jaso du Barnekintzaile programaren bidez. Aipatutako programa Euskadiko enpresen barruan barne-ekintzailetza sustatzera zuzenduta dago.
Eskuragarri dauden RFID soluzioen artean, enpresen beharrak erabat estaltzen dituenik ez zegoela ikusi ondoren, Tecnipesak honako hauetan oinarritutako proposamen bereizgarria garatu zuen:
- Langilea denbora errealean gidatzen duten ohar argidunak eta akustikoak
- Lehendik dauden sistemekin (ERP, SGA edo WMS) erraz integratzea
- RFID irakurketa eremua optimizatzen duen diseinu kurbatua
- Fluxu eta espazio logistiko desberdinetara egokitzeko malgutasuna
RFID arku adimenduna
Brave azken belaunaldiko RFID irakurketa-arkua da, eta salgaien kontrola transformatzeko eta biltegi, zentro logistiko eta zamalanetako kaietako prozesuak automatizatzeko diseinatuta dago. Arretarik eskatzen ez duen irakurketa-teknologia
horri esker, RFID bidez etiketatutako artikuluen mugimendu guztiak erregistratzen ditu esku-hartzerik gabe, bat-bateko trazabilitate fidagarria ahalbidetuz.
Diseinu kurbatua du eta, gainera, lur azpiko konexioak edo hodi teleskopiko doigarri bidez konektatzeko aukera eskaintzen du. Horri guztiari esker, irakurketa eremua birbideratzea eta korridore, sarbide eta kontrol-puntu mota guztietara egokitzea ahalbidetzen du. Gainera, argi- eta soinu-seinaleak ditu, langileei karga zuzenen, osatu gabeen edo okerren berri denbora errealean emateko. Hala, bidalketa-akatsak murrizten eta produktibitatea hobetzen laguntzen du.
Enpresa-sistemekiko integrazioa
Brave osatzeko, gainera, Tecnipesa Connect middlewarea du. Middleware horrek irakurketa bakoitza informazio erabilgarri bihurtzen du, eta automatikoki bidaltzen du enpresaren sistema zentralera, ERP, SGA edo WMS batera.
Tecnipesa Connectek aukera ematen du erregistratutako mugimendu guztiak denbora errealean sinkronizatzeko, trazabilitate osoa eskainiz eta eskuzko zereginen beharra ezabatuz. Gainera, sistema autonomo gisa funtziona dezake inbentario automatikoetan edo aktiboen kontroletan, eta funtzionamendu arina bermatzen du, baita ERParen zuzeneko mendekotasunik gabe ere.
Brave On Road San Sebastián apirilaren 23an
Apirilaren 23an, Katxiña Upategian (Orio, Gipuzkoa) jardunaldi esklusiboa egingo du Tecnipesak, eta Brave funtzionamendu errealean erakutsiko du, Brave On Road San Sebastián jardunaldiaren barruan.
Jardunaldian, RFID Brave arkuaren eta Tecnipesa Connect softwarearen zuzeneko erakustaldiak egingo dira. Gainera, egungo sistemak aldatu beharrik izan gabe, logistika autonomoak kontrol handiagoa, akatsak gutxitzea eta funtzionamendu arinagoa ahalbidetzen dituela azalduko da. Kasu praktikoak, adituen mahai-ingurua eta networkingeko aukerak ere aurkeztuko dira, Tecnipesa eta Zebra Technologieseko teknikariekin batera.
Benetan baliagarria den eta behar bezala zuzenduta dagoen jardunaldia eskaintzeko, plaza kopurua mugatua da. Hori dela eta, Tecnipesak eskaera guztiak berrikusiko ditu, profil profesionala jardunaldiko edukiekin bat datorrela ziurtatzeko. Hemen eman dezakezu izena: https://www.tecnipesa.com/brave-on-road-san-sebastian
Nahi al duzu zure proiektuaz ere hitz egitea?
SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.