Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa
Talleres Mecánicos Legutiano mekanizazioan jarduten duen Arabako ETEa da eta hodiak konformatzeko tresneriaren dago espezializatuta. 42 urteko familiako enpresa horrek etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egiten du eta bi milioi euro inguru inbertitu ditu makinetan eta tresnerian. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen dirulaguntzak jaso ditu.
Enpresa Arabako Legutio udalerriko tailer batean sortu zen 1984an, “gure aitak sortu zuen hodi-lineentzako tresnen eta profilatzeko makinen mantentze-lanetarako”, azaldu dute Zuriñe San Roman eta Xabier San Roman kudeatzaileak eta ekoizpeneko zuzendariak. 1990ean egungo kokapenera joan ziren, Legutioko Gojain industrigunean.
40 urte baino gehiagotan, mekanizazio-jarduera mantendu du enpresak, batez ere hodiak konformatzeko tresneriari dagokionez. “Arrabolak, euskarriak, multzo konplexuak zein bezeroak bere makinentzat planteatzen dituen tresnak fabrikatzen ditugu”.
Gainera, mantentze-lanen zerbitzua eskaintzen dute eta 3D inprimagailuarekin egiten dituzte prototipoak.
Batez ere eraikuntzaren eta automobilgintzaren sektoreentzat egiten dute lan, eta Estatuan dute merkatua, baina batez ere Euskadin.
38 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 4 milioi euro ingurukoa da. Gainera, etengabeko hazkundea izan dute azken ekitaldietan. “I+G+b garatzen dugu bezeroekin lankidetzan, beren beharrak edo erronkak planteatzen baitizkigute. Hortik aurrera, haien arazoetara egokitutako soluzio berritzaileak garatzen ditugu.
Eusko Jaurlaritzaren partetik jaso duten azken dirulaguntza deskarbonizazio-programarena izan da eta makinak erosteko erabili dute. “Jauzi garrantzitsua egin genuen horrekin”. Gainera, SPRI Taldearen dirulaguntza lortu dute artezteko bi makina erosteko. “Azken urteotan bi milioi euro inguru inbertitu ditugu makinetan eta tresnerian”.
Etorkizuneko erronka tailerra modernizatzen jarraitzea da, aldaketa teknologikoekin. “Ekoizpena hobetzea da gure asmoa, makina modernoagoekin eta prozesu automatizatuago eta estandarizatuagoekin. Urte batzuk daramatzagu CAM (ordenagailu bidez programatutako mekanizazioa) ezartzen, hobetzen eta ikertzen jarraitzen. Hobetzea eta gure bezeroak asebeteta izatea da gure xedea”.
Halaber, pozik daude langileen profesionaltasunarekin. “Guretzat oso garrantzitsua da langileek duten inplikazioa”.
SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.