Berrikuntza
Elkarrizketak 16 iraila, 2025

Iraunkortasunaren aldeko apustua egin du Equipel enpresak, trantsizio energetikoa bultzatzen duten erdi-tentsioko gelaxkekin

Konpainia bizkaitarrak 200 gelaxka baino gehiago fabrikatu ditu azken urtean, teknologia garbia eta ingurumena errespetatzen duena, SF6rik gabe.
-

2026tik aurrera, arau-aldaketa bat aplikatuko da elektrizitate-sektorean, ekipoen isolamendu-teknologiarekin lotuta. Duela 40 urte baino gehiagotik, erdi-tentsioko gelaxkak eta behe-tentsioko koadroak neurrira ekoizten ditu Equipel enpresak, energia-instalazio mota guztietarako. “Egoera berri honen aurrean, produktu jasangarri berriak garatzen ari gara, SF6rik gabekoak eta deskarbonizazioa bultzatzen dutenak, merkatuaren beharrei erantzuteko”, adierazi du Begoña Bravo Equipel-eko CEOak. Gainera, euskal enpresak “200 gelaxka baino gehiago fabrikatu ditu azken urtean, teknologia garbiarekin eta ingurumena errespetatzen duena, SF6rik gabe”, nabarmendu du. 

Bizkaiko konpainiak ekipo elektrikoak fabrikatzen ditu, eta, horien bidez, “elektrizitatea modu seguruan eta kontrolatuan banatzen da, bai distribuzioan, bai industria-kontsumoan”, adierazi du euskal enpresako arduradunak. Haren ekipoak elektrizitatea sortzeko, zentral hidroelektrikoetan edo eguzki-parkeetan erabiltzen dira, baita kontsumoan ere, “industrietara elektrizitatea sartzeko atetzat har baitaiteke”, dio Bravok, banaketa arte, “non ekarpenak egiten baititugu azpiestazioetan, ekipoak fabrikatuz eta neurrira egindako beste soluzio batzuekin”. 

Gainera, industria-gaietarako, lantegietako banaketarekin ere ekarpenak egiten dituzte, “motorrak kontrolatzeko zentroekin, energia-kontsumoa modu seguruan eta eraginkorrean administratzeko, eta, hala, instalazioaren fidagarritasuna bermatzeko”, nabarmendu du. 

Instalazioetarako segurtasuna

Bere produktu nagusia aire-gelaxka isolatuak dira, bere sorreratik fabrikatzen dituztenak. Ildo horretan, SF6a debekatzen duen araudi berriak “gas horretatik libre dauden ekipoen aitzindari bihurtzen gaitu”, aitortu du zuzendari exekutiboak. Haren produktuek segurtasuna ematen diete sistema elektrikoei, akatsik izanez gero instalazioa arriskuan egon ez dadin. 

Gaur egun, euskal konpainia “deskarbonizazioari eta elektrifikazioari laguntzen dioten industria siderurgikorako produktuak garatzen ari gara, instalazioak babesteko eta sareari segurtasuna eta egonkortasuna emateko”, azaldu du Begoña Bravok. 

Equipelek munduko bazter guztietan fabrikatu ditu ekipoak, “baina batez ere proiektuen bidez funtzionatzen duen negozioa denez, energiaren edo industria elektrointentsiboaren arloan sortzen ari diren merkatuen bila gabiltza, Latinoamerika, Arabiar Emirerri Batuak edo Afrika kasu”, dio. Horrela, bere bezero nagusiak enpresa eraikitzaileak edo EPC eta energetikoak dira. 

Gaur egun, enpresa bizkaitarrak 30 langile inguru ditu, eta urteko fakturazioa 6 milioi euro ingurukoa da. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.