Albisteak 22 urria, 2025

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira
-
  • Azaroaren 5ean izango da Global Innovation Day jardunaldiaren hamalaugarren ekitaldia, Donostian, eta dagoeneko beteta dago aretoaren edukiera

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Global Innovation Day 2025 jardunaldian aurkeztuko diren berrikuntzako bost kasu praktikoak hautatu ditu. Azaroaren 5ean izango da jardunaldiaren hamalaugarren ekitaldia, Donostian, Basque Culinary Centerren GOe gune inauguratu berrian, eta egitarauaren ardatzetako bat izango dira bost kasu praktiko horiek. Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen eta antolatzen du topaketa, eta ekitaldi honetan, erakunde hauek izan ditu lankide: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltel Fundazioa, Iberdrola eta EHU, bere Kimika Fakultatearen eta Eztabaida Elkartearen bidez. Dagoeneko beteta dago aretoaren edukiera.

“Zientziatik Berrikuntzara” deialdian jasotako kasu praktikoak dira hautatutako bostak. Guztira, 59 proposamen jaso dira Euskadi osoko enpresa, zientzia, teknologia, hezkuntza eta gizarte arloko entitateetatik. Aurkeztutako ekimen horietatik guztietatik %60 inguru Innobasqueko entitate bazkideenak dira. Datu horrek argi erakusten du Agentziaren sareak eragin zuzena duela ikerkuntzaren emaitzak egiazko inpaktua duten soluzio berritzaile bihurtzeko zeregin horretan. Kasuen heren bat baino gehiago digitalizazioaren eta informazioaren teknologien esparrukoak dira; ondoren datoz osasun eta bioteknologia arloko proiektuak, energia eta jasangarritasunaren esparrukoak eta industria aurreratuen eremukoak.

Askotariko eragileek hartu dute parte deialdian, eta horrek berak agerian uzten du nolako indarra duen Euskadiko lankidetza-ereduak: enpresa pribatuek eta teknologia zentroek bultzatu dituzte proposamen gehienak, eta haiekin batera, unibertsitateek, spin-off-ek, start-up-ek eta entitate publiko edo sozialek ere kasu ugari aurkeztu dituzte.

Kasu praktikoak hautatzeko, hainbat irizpide hartu dira aintzat: lankidetza maila, sortutako eta transferitutako jakintza berriak duen inpaktua, kasuaren heldutasun teknologikoa eta euskal berrikuntza sistemarako duen garrantzia, besteak beste. Hala, aukeratutako kasuak topaketaren egitarau ofizialeko ardatzetako bat izango dira, erakusteko ikerketa aplikatuak eta zientziaren, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzak nola sortzen duten balioa Euskadin.

Sektoreen aniztasuna

Hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute aniztasun hori: industria aurreratua, osasuna, energia edo ingurumena, guztiek agerian uzten dute zientziatik sortutako berrikuntzak zer onura ekartzen duen garapen jasangarrian eta gizartearen ongizatean.

Horietako bat da Gestamp enpresak (Bizkaia) bultzatutako “Factory 21. Fabrikazio malgurako kontzeptu berria” ekimena. Proiektu horrek teknologia digital eta interaktiboak baliatzen ditu autogintzako ekoizpen-prozesuak eraldatzeko eta eredu jasangarriago, autonomoago eta eraginkorragoak sortzeko. Lankidetzazko robotikaren eta adimen artifizial aplikatuaren bidez, proiektu honek ondo erakusten du euskal industria nola ari den bidea egiten etorkizuneko fabrika kognitiboaren eredurantz.

Energiaren esparruan, “H2SITE” proiektua garatu du Tecnalia Ikerketa eta Garapen Ekologikoko Zentroak (Bizkaia), Eindhoveneko (Herbehereak) Unibertsitate Teknologikoarekin elkarlanean eta ENGIE erakundearen laguntzarekin (Bizkaia). Proiektu horrek erakusten du materialen zientziaren bidez nola garatu daitezkeen mintzezko erreaktore berritzaileak hidrogenoa ekoizteko eta garraiatzeko, eta, beraz, nola egin daitekeen bidea karbono gutxiko ekonomia baterantz.

Bestalde, botika biologikoetan espezializatutako Oncomatryx Biopharma enpresak (Bizkaia) “Berrikuntza hirukoitza minbizi metastasikoa garaitzeko” proiektua aurkeztu du. Zehazki, zehaztapen handiko farmako bat garatu du gaixotasun horren tratamendurako, jakintza biomediko aurreratuenean oinarrituta. Proiektuak biologia molekularra, biomarkatzaile bidezko diagnostikoa eta tumorearen mikrogiroan eragitera bideratutako terapia uztartzen ditu, eta itxaropena sortu du pankreako, biriketako edo koloneko minbizi metastasikoei aurre egiteko.

Berrikuntzaren dimentsio soziala erakusten du Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak sustatutako “BIZI Programak”. Ingurune komunitarioetan suizidioaren prebentziorako jakintza zientifikoa eta teknologikoa uztartzen ditu egitasmo horrek. Ikastaro interaktibo bat da berez, online eta doakoa, profesionalak eta herritarrak prestatzeko, nor egon daitekeen arriskuan detektatzen ikasteko eta haiei laguntzeko. Europako Batzordeak buru osasuneko “Promising Practice” aitortza eman dio ekimenari, duen eragin sozialagatik eta nazioartera eramateko duen ahalmenagatik.

Ingurumenaren esparruan, “Gatzgabetze-plantetan nanoteknologia bidez bikaintasun operatiboa” lortzeko proiektua aurkeztuko da. EHUk gidatu du egitasmo hori, Surphase spin-off-aren bidez (Gipuzkoa). Ura edangarri bihurtzeko planten eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko helburuarekin, nanoteknologia eta sentsorika aurreratua aplikatzen ditu proiektu horrek. Teknologia horri esker, mintzak noiz ari diren zikintzen aurreikus daiteke eta, horrela, energia-kontsumoa gutxitu. Era horretara, modu arduratsuagoan kudeatzen dira baliabide hidrikoak.

 “Global Innovation Day jardunaldirako hautatutako kasuek agerian uzten dute zer-nolako lankidetza estua dagoen Euskadiko zientzia, teknologia eta enpresa sistemen artean. Argi erakusten dute, zientziak, jakintza sortzeaz gain, gure ekonomia eraldatzen eta herritarren bizi kalitatea hobetzen duten soluzioak ere sortzen dituela”, adierazi du Leire BilbaokInnobasqueBerrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak.

Solasaldi inspiratzailea eta unibertsitateko ikasleen arteko eztabaida, programaren osagarri

Hautatutako esperientziak azaroaren 5ean aurkeztuko dira GOe gunean. Hor elkartuko dira jakintzaren transferentzia eraldaketarako eta lehiakortasunerako eragile gisa bultzatzeko konpromisoa duten enpresak, ikerketa zentroak, unibertsitateak eta erakundeak.

Global Innovation Day topaketan bestelako ekitaldiak ere izango dira. Adibidez, bi adimen distiratsuren arteko solasaldia izango da beste urtebetez. María José Sanz, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko zuzendari zientifikoa eta Ikerbasqueko ikertzailea, batetik, eta Humberto Llavador, Pompeu Fabra Unibertsitateko Ekonomiako irakaslea eta Bartzelonako School of Economicseko afiliatua, bestetik, mundu garaikideko erronka handiei buruz ariko dira, erronka horiei aurre egiteko ideia berritzaileak esploratzen.

Erreferentziazko bi ahots horien solasaldia aukera paregabea izango da erronka klimatiko eta sozialei aurre egiteko soluzio berritzaileak esploratzeko, eta, era horretara, zientziaren, ekonomiaren eta politika publikoen arteko lankidetza sustatzeko.

Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiaren aurtengo edizioan izango da berritasun bat ere: unibertsitateko ikasleen arteko eztabaida saio bat, hain zuzen. Innobasquek EHUko Kimika Fakultateko eta Eztabaida Taldearekin elkarlanean antolatutako ekimen honetan, EHUko zortzi ikasle arituko dira, Kimikako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza fakultateetako eta Ingeniaritza Eskolako zortzi ikasle, hain zuzen, berrikuntzari eta Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko debate zirraragarri batean.

Bi taldetan banatuta, ikasleek iritzi kontrajarriak defendatu beharko dituzte moderatzaileak berrikuntzarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin loturik emandako gai bai buruz.

EHUk urtero antolatzen duen Zientzia Asteko ekitaldien artean egingo da debate hori. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen xedea da kultura zientifikoa herritarrei hurbiltzea eta ikerketa eta berrikuntza teknologikoari buruz sentsibilizatzea. XXV. ekitaldi honetan, goiburu hauxe aukeratu du unibertsitateak: “Zientzia plastikorik gabeko planeta baten alde”.

Lotutako albisteak

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Bilbo  aukeratu  dute  Industria  Kongresu  Nazionalaren  egoitza  izateko  otsailaren  4an  eta  5ean,  eta  Parke  Teknologikoko  bost  enpresa  bisitatuko  ditu
05/01/2026 Berrikuntza

Bilbo aukeratu dute Industria Kongresu Nazionalaren egoitza izateko otsailaren 4an eta 5ean, eta Parke Teknologikoko bost enpresa bisitatuko ditu

Mikel Jauregi sailburuak inaugurazioan parte hartuko du, eta Bizkaiko campusean BIC Bizkaia, Biolan, Cocoon, ITP eta Syngoi erakutsiko dira adibide gisa.

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.