Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko ikasleak.
Albisteak 3 urria, 2022

Emakumeak dira Mondragon Unibertsitatearen Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko gradu berriko ikasleen % 52

Unibertsitateak ikasturte honetan jarri du martxan Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko titulua Bilbao AS Fabrik campusean, eta, ingeniaritza-ikasketek emakume baino gizon gehiago erakarri ohi badituzte ere, joera hori irauli egin da gradu berrian, ikasleen erdiak baino gehiago emakumezkoak baitira
-
  • Ikasturte honetan, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako matrikula berrien % 30 emakumeek egin dute, eta ingeniaritzaren bat ikasten ari diren 1.937 ikasleetatik % 29 emakumeak dira

Mondragon Unibertsitateak Bilbao AS Fabriken estreinatu berri duen Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko gradu berriak irauli egin du betiko joera historikoa: gizonak gehiengo izatea ingeniaritza-ikasketetan. Hain zuzen ere, gradua ikasten duten ikasleen % 52 emakumeak dira (eskainitako 40 plazetatik 21 emakumeek bete dituzte). Hala, agerian geratu da ingeniaritza berri horrek gizonen eta emakumeen artean piztu duen interesa, eta ingeniaritza-ikasketetan ohikoa izan den joera hautsi egin da, gutxigatik bada ere. Bestalde, gradu berriko ikasleen % 52,5 bizkaitarra da, % 27,5 gipuzkoarra eta % 20 arabarra.

Zerbait aldatzen hasi da STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) eremuko unibertsitate-ikasketetan. Erakundeak eta ikastetxeak aspaldi hasi ziren lanean horrelako karreretan gizonen eta emakumeen artean nabarmena den arrakala teknologikoari aurre egiteko, eta hainbat ekimen jarri izan dituzte martxan emakumeen artean gai horiekiko interesa sustatzeko. Gaur egun, lau emakumetik batek soilik aukeratzen ditu zientziaren esparruko unibertsitate-ikasketak. Beraz, garrantzitsua da Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza-gradu berrian lortutakoa; ez da joera-aldaketa dagoela adierazteko bezain handia, baina agerian utzi du tituluak batez ere emakumeen artean piztu duela interesa.

Mondragon Unibertsitateak irailean jarri du gradua abian, eta izen-emateetan segituan ikusi zen ingeniaritza berriak harrera bikaina izan zuela batxilergoko ikasleen artean. Plaza guztiak (40) matrikula-garaian bete dira.

Emakumeen presentziari erreparatuta, Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko graduan ez ezik, emakumeak gehiengo dira Industria Diseinuko Ingeniaritzan (% 56), Ingeniaritza Biomedikoan (% 61) eta Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan (% 53) ere.

Ikasturte honetan egin diren matrikula berrien % 30 (161) emakumeenak dira. Guztira 1.937 ikasle ari dira ingeniaritzaren bat ikasten Mondragon Unibertsitatean. Horietatik % 29 emakumeak.

Emakumeen talentua erakartzea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak konpromiso sendoa du gizartean STEM gaien inguruko sentsibilizazioa sustatzeko, bereziki DBHko eta batxilergoko nesken artean.

Industria-enpresek gai zientifiko eta teknologikoetan espezializatutako talentu gaztea behar dute, eta fakultateak urteak daramatza gaztetxoen artean STEM eremuko bokazioak sustatzeko ekimenak egiten. Talentu gaztea gai horietara erakartzea baliagarria da enpresek egiten duten horrelako profesionalen eskaerari erantzuteko, eta, aldi berean, haien lehiakortasun-maila hobetzeko.

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen estrategiaren erakusgarri dira, besteak beste, First Lego League lehiaketaren antolaketa campusean, ikastetxeei egiten zaien teknologia- eta ingeniaritza-lantegien eskaintza, Zientziaren Astea, Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna, Bizikletaren Nazioarteko Eguna, STEM lanbideak hurbiletik ezagutzeko industria-enpresetara egiten diren bisita birtualak eta gaztetxoentzat eredugarri izatea helburu duten hitzaldi inspiratzaileak fakultateko emakume irakasleen eskutik. MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren barruan gauzatzen dira jarduera horiek guztiak (https://ztimhub.mondragon.edu/eu/ekintzak). Gaztetxoen artean zientzia, ingeniaritza, teknologia eta matematikak sustatzea da ikastetxeek, enpresek, gizarte-eragileek eta udalek osatzen duten sare horren asmoa.

Lotutako albisteak

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Bilbo  aukeratu  dute  Industria  Kongresu  Nazionalaren  egoitza  izateko  otsailaren  4an  eta  5ean,  eta  Parke  Teknologikoko  bost  enpresa  bisitatuko  ditu
05/01/2026 Berrikuntza

Bilbo aukeratu dute Industria Kongresu Nazionalaren egoitza izateko otsailaren 4an eta 5ean, eta Parke Teknologikoko bost enpresa bisitatuko ditu

Mikel Jauregi sailburuak inaugurazioan parte hartuko du, eta Bizkaiko campusean BIC Bizkaia, Biolan, Cocoon, ITP eta Syngoi erakutsiko dira adibide gisa.

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.