Daniel Fernández González, jabe eta zuzendari kudeatzailea.
Berrikuntza
Elkarrizketak 17 abendua, 2025

Elursa, doitasunezko mekanizazioan espezializatutako ETEa

Bergarako enpresak negozioa dibertsifikatu nahi du automobilgintzaren sektorearekiko mendekotasun txikiagoa izan dezan
-

Elursa Bergarako ETEa da eta 17 urte daramatza doitasunezko mekanizazioan espezializatuta. Orain, automobilgintzan zentratutako negozioa dibertsifikatu nahi du enpresaren etorkizuna bermatzeko.

Enpresa 2008an sortu zen “ekintzaile izateko nahitik. Mekanizazio-tailer batean egiten nuen lan eta esperientzia dezente lortu nuen. Merkatuaren azterketa egin nuen eta [Bergarako] Miguel Altuna ikastetxera joan nintzen”, azaldu du Daniel Fernández González jabe eta zuzendari kudeatzaileak.

Hasierako faseak lau hilabete iraun zituen eta, gero, Bergarako lokal txiki batera joan zen. “Ondoren beste bi nabe izan nituen Bergaran, 2015ean egungo lekura iritsi arte”.

Elursak estanpaziorako eta doitasunezko mekanizaziorako tresnak fabrikatu ditu hasieratik. “Mota guztietako piezen serie laburrak, trokelgintza, erremintak eta makinentzako osagarriak egiten ditugu”. Eskarien % 80 automobilentzat eta makina berezi eta hidraulikoentzat izaten dira. “Orain, defentsarekin hasiko gara”.

Enpresak lan espezializatuagoa egiten du, “bost ardatzeko makinak erabiltzen ditugu moldakortasun handiagoa emateko. Eta tenplatutako materialekin egiten dugu lan, gehiengoek ez baitute egiten”.  Elursa beroko estanpazioan dago espezializatuta, “errazagoa delako eta pieza handiagoei zuzenduta dagoelako”.

Sei langile dira guztira eta urteko fakturazioa milioi bat euro ingurukoa da. Salmenta gehienak Euskadin kontzentratzen ditu. “Orain, Europako plataforma batekin ari gara lanean eta bezeroak jartzen dizkigu planoak eta guk pieza eskaintzen diogu”.

I+Gren arloan, 2019an CDTIrekin (enpresen berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen duen estatuko agentzia) eta Tecnaliarekin egindako proiektua nabarmentzen da, piezen iraunkortasuna hirukoizteko aukera eman baitu. 2019ko Metal Siglo XXI Saria irabazi zuen horri esker urte horretan Madrilen.

Etorkizuneko erronken barruan, merkatuak dibertsifikatuko ditu, “automobilen sektorean dauden arazoak direla eta” Elursaren etorkizuna bermatzeko. “Gauzak aldatu ezean, automobilgintzan zentratutako enpresak desagertzera kondenatuta daude”. Horrez gain, egungo makinak puntako makinekin ordezkatzea ere planteatu dute; izan ere, “gauza asko egin ditzakegu, baina ez dute puntako teknologiarik”.

Gainera, laneko giro ona eskaini nahi diete langileei, “etekinak banatuz, pertsonen konpromisoa lortzeko”. Enpresak nabarmendu du aurten bere bezero nagusiak hartzekodunen konkurtsoa izan duen arren, “ekitaldia kontu orekatuekin ixtea” lortuko dutela.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.