Adimen Artifiziala
Elkarrizketak 20 urtarrila, 2026

Data-ka benetako prozesuei aplikatutako adimen artifizialaren bidezko eraldaketa adimentsuan zentratzen da

Donostiako enpresak, SPRI Taldearen BIND 2025 programan parte hartu duenak, analisia, diseinu estrategikoa eta adimen artifiziala uztartzen ditu hizkuntza, datuak eta prozesuak soluzio teknologiko bihurtzeko.
-

Data-ka azken hamarkadan erakundeen benetako beharrei erantzuten dieten soluzio teknologiko aurreratuen garapenean espezializatutako enpresa gisa sendotu da. 2016an Donostian sortu zenetik, konpainiak analisia, diseinu estrategikoa eta adimen artifiziala uztartzen ditu enpresei eta erakundeei prozesu konplexuak optimizatzen laguntzeko.

Esperientzia hori SPRI Taldearen BIND 2025 programaren azken edizioan erakutsi ahal izan du; berrikuntza irekiko ekimen giltzarria da programa hori, startup teknologikoak enpresa traktore handiekin konektatzen dituena. Horrela, konpainiak bere teknologia baliozkotu ahal izan du, bere soluzioen aplikagarritasuna eta prozesu kritikoetan eragin erreala sortzeko duen gaitasuna frogatuz. Hori guztia KIDE izeneko ekosistema modularrari esker egin du: oinarri teknologiko propioa duen, berrerabilgarria eta eskalagarria den eta soluzioak erakunde bakoitzera modu arinean egokitzeko diseinatuta dagoen lan-esparrua. “Teknologiak ez luke enpresen lana zaildu behar, baizik eta denbora askatu, pertsonek benetan balioa ematen duen horretan zentratu ahal izateko”, adierazi du Iñaki Hernáez Data-kako salmenta eta negozio garapeneko zuzendariak.

Horrela, BIND 2025ean parte hartzearen helburua tradizionalki astuna eta sakabanatua den prozesu bat egituratua, ordenatua eta eraginkorra bihur daitekeela erakustea izan da, betiere trazabilitatea eta giza kontrola mantenduz.

Horretarako, Data-kak plegu luzeak interpretatzeko, eskakizun nagusiak erauzteko eta funtsezko atalak identifikatzeko sistema bat garatu du, ondoren giza taldeak balioztatzen dituen zirriborro koherenteak sortzeko. “Onurak argiak dira: denbora libre gehiago, errore gutxiago, trazabilitate handiagoa, erabaki informatuak, jarraitutasun operatiboa eta digitalizazio progresibo, errealista eta erakunde bakoitzera egokitua”, azaldu du Hernáezek.

Konpainiaren balio-proposamena beti adimen artifizialaren eta sistema aurreratuen automatizazioaren aldeko apustuan oinarritu da, erakundeen eraginkortasuna hobetzeko, akatsak murrizteko eta erabakiak hartzea errazteko tresna gisa.

Testuinguru horretan, Donostiako enpresa Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan (HNP) zentratu da; teknologia horri esker, sistema batek testuak profesional batek egingo lukeen bezala irakurri, interpretatu eta landu ditzake. Aurrerapen horrek eskuzko lanak automatizatzeko aukera ematen du, nahiz eta Data-kako salmenta eta negozio garapeneko zuzendariaren arabera, “ez duen giza esperientzia ordezkatzen”. “Adimen artifiziala aliatua da prozesuak bizkortzeko eta erabakiak errazteko, baina beti behar ditu giza irizpidea, politika argiak eta enpresa bakoitzaren lan egiteko moduarekin koherentzia”, azaldu du Hernáezek.

Horretarako, konpainiak oso sektore desberdinetako erakundeekin egiten du lan, hala nola manufaktura-industrian, zerbitzu profesionaletan, administrazio publikoan edo zentro teknologikoetan, besteak beste. Gainera, sektorearen abangoardian egoteko, Data-kak lankidetza-ekosistema bat sortu du, unibertsitateak, klusterrak eta berrikuntza-programak barne hartzen dituena.

Gaur egun, konpainiak produktu bertikal propioak garatzen jarraitzen du eta industrian, turismoan, zerbitzu publikoetan eta mantentze-lanetan aplikatutako adimen artifizialeko agenteak sustatzen ditu. Etorkizunari begira, Data-kak Europara eta Estatu Batuetara jauzi egitea aurreikusten du; izan ere, dagoeneko hainbat proiektu ditu martxan nazioarteko multinazional batzuekin.

SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.