Asimob: “Adimen artifizialari esker, azpiegituren mantentze-lanak eta bide-segurtasuna hobetu ditzakegu”
Asimob enpresa teknologikoak Errepideen Ikuskatzaile Autonomo bat garatu du, ikusmen artifiziala eta datuen analisia aplikatzen dituen soluzio bat, bide-azpiegituren ikuskapena, mantentze-lanak eta segurtasuna hobetzeko.
Ibon Arechalde CEOak azaltzen duenez, “kale eta errepideetako aktiboak automatikoki detektatzeko tresna da, baita dituzten akatsak ere, eboluzioaren eta beharrezko mantentze-lanen jarraipen hobea egiteko”. Informazio horrek erabakiak hartzea errazten du, eta bidearen erabiltzaileentzako arriskuak murrizten laguntzen du.
Soluzioa adimen artifizialeko eredu propioetan oinarritzen da, oso-osorik Asimobek garatuak. “AAren garapen etikoa kontrolatzen dugu, eta Europako araudiak betetzen direla bermatzen dugu; horrek segurtasuna ematen die gure bezeroei”, adierazi du Arechaldek. Teknologia honen erabilera bereziki bideratuta dago azpiegituran arazoak detektatzera, faktore hori funtsezkoa baita istripuak saihesteko.
Etorkizunera begira, erronka teknologikoei eta merkatukoei egin behar die aurre konpainiak. Teknologiaren arloan, adimen artifizialean oinarritutako funtzionalitate berriak sartzea da helburua, historikoki eskuzko ikuskaritzan erabilitako estandarrekin bateragarritasuna mantenduz. Merkatuari dagokionez, erronka nagusia administrazio publikoetan ezartzea da (udalerrietan, probintzietan, ministerioetan, portuetan, aireportuetan…) prozesu konplexua eta epe luzekoa.
Gaur egun, Asimobek pilotuak ditu 17 herrialdetan, eta nazioarteko presentzia sendotzeko lan egiten du, tokiko banatzaileekin akordioak sinatuz, 2026an zehar administrazio publikoekin duen jarduera sendotzeko.
El Grupo SPRI apoya a las empresas con el programa de ayudas Inteligencia Artificial Aplicada y Estrategia del Dato 2024 que respalda proyectos basados en el uso de IA en compañías del País Vasco, que tengan un efecto de demostración y permitan activar la oferta y la demanda de esta tecnología en Euskadi, con la finalidad de dotar a las empresas de herramientas para aumentar su competitividad.