Albisteak 7 Azaroa, 2023

Zure enpresarako 80 teknologia berritzaile Basque Open Industry kongresuan

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak Basque Open Industry kongresuan izango da, Azaroaren 13an eta 14ean.
-

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak azken berrikuntza teknologikoak eta euskal industrian aplikatutako kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditu Basque Open Industry kongresuan. Horretarako, 8. edizioko 65 startup finalistek eta aurreko edizioetako teknologia berritzaileak aurkeztuko dituzten 16 startupek parte hartuko dute ekitaldian, erakusketari gisa.Kontsultatu BIND 4.0ko startupen zerrenda Basque Open Industry web orrian, eta deskargatu Networking-eko APP, gainerako parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko.

Ezagutu 2024. urterako gehien eskatu diren teknologiak eta soluzioak

Industriak etorkizun adimendunagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko erronka du aurrean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza-SPRIk sustatutako BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak bat egingo du aurten ere topaketarekin, eta industrian, energia garbietan, jasangarritasunean, osasunean eta elikaduran aplikatutako azken berrikuntza teknologikoen sorta bat aurkeztuko du. Haren azelerazio-programaren helburua da mundu osoko startup disruptiboen eta sektoreko erreferentziazko 70 enpresa baino gehiagoren artean berrikuntza-proiektuak batera garatzea. Enpresa horien artean, honako hauek aipa daitezke: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Ampo, Natra, Uvesco, Ingeteam, Petronor-Repsol eta Faes Farma.

Berrikuntza irekia: berrikuntza arina, azkarra eta frogatua

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak, gainera, mahai-inguru eta hitzaldien programa bat eta startup eta scaleupen erakusketa iraunkor bat izango du Basque Open Industry kongresuaren barruan, sektoreko azken soluzio teknologikoak eta mundu osoko enpresa liderren eta startup berritzaileen artean garatutako berrikuntza irekiaren arrakasta-kasuak partekatzeko.

BIND 4.0 plataforma lankidetza publiko-pribatuaren eredu bikaina da, eta 8 edizio arrakastatsu izan ditu guztira, azeleratutako 200 startup baino gehiagorekin eta 300 berrikuntza-proiektu baino gehiagorekin. Programa horri beste bi gaineratu behar zaizkio: BIND 4.0 SME Connection, industria-arloko ETEetan berrikuntza sustatzeko, eta BIND 4.0 GovTech, Euskadiko hainbat sozietate publikotan digitalizazio-prozesua bizkortzeko.

Euskal industriaren etorkizunerantz

Ekitaldiaren bi egunetan, BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak mundu osoko hainbat partner enpresak eta startupek batera egindako lanaren lagin bat aurkeztuko du. Gainera, azken arrakasta-kasuen berri emango du, programak sektorean berritzeko duen ahalmena erakusteko.

BIND 4.0 plataformak bere SME Connection ekimenari buruzko mahai-inguru bat eskainiko du Basque Open Industry kongresuan, startupekiko lankidetzaren bidez industria-arloko euskal ETEen berrikuntza bultzatzeko helburuarekin. Plataformak, gainera, berrikuntza irekiari buruzko hitzaldi bat eskainiko du, startupak berrikuntza-proiektuetan sartzeko beharrezkoak diren gakoak eta trebetasunak ezagutzeko.

Basque Open Industry kongresua esperientzia aberasgarria eta aukeraz betea izango da enpresaburu eta profesionalentzat, industriaren etorkizuna irauliko duten teknologiak bertatik bertara ezagutu ahal izango baitituzte, baita berrikuntza irekiaren onurak eta azken urteotan arrakastarik handiena izan duten kasuak ere, BIND 4.0 plataformaren eskutik.

Ez geratu euskal industriaren etorkizuna markatuko duen topaketa zirraragarri horretan parte hartu gabe.

BIND 4.0 plataformaren agenda Basque Open Industry topaketan

Azaroaren 13a

  • 9:00 – 17:00: Startupen erakusketa iraunkorra
  • 15:00 – 15:45: BIND 4.0 plataformaren arrakasta-kasuen aurkezpena
    • 1. kasua: ii40 Services startupa Mercedes-Benz enpresarekin
    • 2. kasua: Madit Metal startupa Vidrala enpresarekin
    • 3. kasua: Inalia startupa GHCranes enpresarekin
  • 15:45 – 16:15: Mahai-ingurua: BIND 4.0 SME Connection “Startupekin ETEtik berrituz”
  • 16:15 – 16:45: Hitzaldia: “Berrikuntza irekia, startupekin berrituz”

Azaroaren 14a

  • 9:00 – 17:00: Startupen erakusketa iraunkorra

Kontsultatu BIND 4.0 plataformaren startupen zerrenda Basque Open Industry webgunean, eta deskargatu Networking app-a gainerako parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko.

Lotutako albisteak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.