Ander Aramburu, director gerente de Lazpiur, una de las empresas que participa en el proyecto.
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 15 iraila, 2020

Wolfratex, gutxiren elkarketa denontzat indargarri

Lazpiur, Egile, Embalan3 eta IDR enpresek elkarrekin batu dituzte euren esperientzia eta talentua Bergaran proiektu bateratu bat sortzeko eta, proiektu horren bidez, hilean 30 milioi musuko kirurgiko fabrikatzeko
-

 

Wolfratex dugu Larramendi (Bergara) industrialdeko lau enpresa gipuzkoarrek elkarrekin eginiko ahaleginaren emaitza. Elkarrekin batu dituzte euren indarrak, talentua eta trebezia, gai izateko milioika Made in Euskadi musuko fabrikatzeko eta hori lortzeko behar diren makina propioak garatzeko. Lazpiur, Embalan3, IDR eta Egile Taldea dira ekimen honen protagonistak, eta Lazpiur-eko zuzendari kudeatzaile Ander Aramburuk dioenez, denek dute eskarmentu handia logistika, makineria, banaketa eta ikerketa arloetan.

 

Wolfratex izenak badu halako kutsu sentimentala eta lurrarekiko –kasu honetan Bergararekiko- atxikimendua…  

Izenak erreferentzia egiten dio Wolframioari, hots, Elhuyar anaiek duela 250 urte Bergaran deskubritu zuten elementu kimikoari. Beroari ongi eusten dion elementua izaki, gaur egun oso garrantzitsua da industria modernoan, non maiz erabiltzen baita soldadura-lanetan, blindajeak egiteko, makina-erremintan edo fusiozko erreaktore nuklearretan. Konpainia eta fabrika berria Bergaran bertan kokatuko ditugunez, keinu bat egin nahi izan diogu, izen hori “Tex” atzizkiarekin konbinatuz.

 

Zein da proiektu honen istorioa? Badirudi oso azkar sortu zela itxialdi betean…

Kontakizun zirraragarria da, zalantzarik gabe. Gainera, errekorrezko denboran egin dugu, normalean urtebeteko lana litzatekeena hilabete bakarrean lortu baitugu. Dena hasi zen azken Aste Santua baino egun batzuk lehenago Lazpiur-en. Lazpiur laugarren belaunaldiko famili enpresa bat da, makineria berezia eta neurrira eginiko konponbideak fabrikatzen dituena. Zuzendaritza-kargu garrantzitsuenetako bat, zehazki enpresako presidentea, koronabirusarekin gaixotu zen. Horregatik hasi ginen pentsatzen zer egin genezakeen gure hondar aletxoa jarri eta egoera hau ahalik eta modu onenean konpontzen laguntzeko.

 

Nola hasten da proiektu bat hutsetik?

Gure kasuan, diziplina anitzeko talde bat hasi zen gaia lantzen, eta hamabost egun igarotzerako bi makina zeuzkaten diseinatuta, bata musuko kirurgikoak fabrikatzeko eta bestea FFP2 musukoentzako. Bi bertsioak merkaturatu genituen, osasun sektorearekin lotutako makina-familia berri baten modura, eta lehen eskaerak jasotzen hasi ginen. Kontua da iritsi zitzaizkigun eskaera asko ez zirela izan makina horiek eskuratzeko, baizik eta musukoak eskatzeko, eta oraindik ere hala da. Horregatik erabaki genuen hasierako urratsa aldatzea.

 

Eta hor sartu ziren Wolfratex-eko gainerako bazkideak?

 Hala da, bai. Une horretan, harremanetan jarri ginen lehendik ezagutzen genituen beste hiru enpresa gipuzkoarrekin –ordurako harreman pertsonal eta profesional bikaina baikenuen-; berehala jarri ginen ados, eta zereginak banatu eta lanean hasi ginen. Indarrak batu genituen eta funtzionatzeko behar genuen guztia jarri genuen mahai gainean: merkatuko azterketak, produktuen ziurtagiriak, aurrekontuak eta diruzaintza, marketina, gela zuridun instalazioak… Hori guztia egin ondoren, ekainaren 5ean hasi ginen musukoak fabrikatzen.

 

Zein da lau enpresetako bakoitzaren lana?

Denek dute urtetako eskarmentua industrian. Embalan3-k logistika eta packaging-a lantzen ditu; IDRk banaketa; Egile Taldea I+G-ko espezialista da, eta laugarrena, Lazpiur, makina berezien fabrikatzailea da; baina laurek dute ezaugarri komun bat: ekintzailetza eta herriarekiko atxikimendua.

 

Lortu duzue tamaina horretako proiektu bat hilabetean martxan jartzea, nahiz eta normalean gutxienez urtebete behar izaten den… Hori ote da pandemiak utzi digun lezioetako bat?

Uste dut pandemia honek gauza asko aldaraziko dizkigula, eta lezio asko utziko dizkigula; horietako bat da gutxi batzuen elkarketa denontzat dela indargarri. Kalitatezko produktu bat merkaturatu ahal izan dugu errekorrezko denboran, eta hori lortu dugu sektore desberdinetan espezializatutako enpresak gai izan direlako euren esperientzia, ezagutza eta talentua bateratzeko proiektu baten barruan.

 

Bergaran fabrikatzen ari zareten “Made in Euskadi” musukoak hemen inguruan geratuko dira ala proiektuak badu nazioarteko bokazioa?

Ikusirik zer gertatu zaigun, eta jakinik berriro ere gerta litekeela beste pandemia bat iristen bada, gure helburua da osasun arloko materialaren fabrikaziorako industria berri bat sortzea, denboran iraun dezan eta produktu eta zerbitzu berriak garatu ditzan.  Nazioartean zabalduta gaude eta dagoeneko harremanetan gaude beste herrialde batzuetako bezeroekin.

 

Zein izango da datozen hilabeteetarako kalkulatu duzuen produkzio-erritmoa?

Hasieran asmoa zen hilean hiru milioi musuko egitea, baina egunak joan ahala gure aurreikuspenak gainditzen ari gara; ekimenak izandako harrera onaren ondoren, erabaki dugu inbertsioa handitzea eta, hala, uste dugu irailetik aurrera gai izango garela hilean 28 milioi musuko ekoizteko.

 

Musukoa produktu sinplea da itxuraz; zein zailtasun daude horrelako produktu bat fabrikatzeko?

Musuko bat fabrikatzea ez da zaila; konplikatua dena da fabrikatu eta lehiakor izatea. Horretarako, beharrezkoa da prozesu guztia automatizatzea, zehaztea zein abiadura izan behar duten makinek  (minutuko edo orduko) musuko asko fabrikatzeko, kostuak murriztea, ahalik eta eraginkor eta errentagarriena izatea eta prezio lehiakorra lortzea. Eta hori guztia ez da erraza. Beste herrialdeetako makineria fabrikatzaile asko (batez ere asiarrak) hasi dira euren garapenak eskaintzen Europan, baina hemen ez dugu begi onez ikusten eskaintzen duten kalitatea, eztabaidagarria iruditzen zaigu. Beraz, horixe da produktu honen zailtasunetako bat, makineria fidagarria aurkitzea. Horrez gain, lehengaia ere eskasa da, ez da uniformea, eta prezioa ia 15 bider hazi da hainbat kasutan.

 

Nola lortzen dira osasun arloko proiektu batentzako ziurtagiriak larrialdi eta presa guztien erdian?

Ziurtagiriena da beste arazo bat. Estatu mailan laborategi bat baino ez dago produktu honentzako ziurtagiriak ematen dituena eta, beraz, jende asko dago bere prototipoak homologatzeko zain. Denbora gehiegi galtzen ari gara. Baina aipatzekoa da Euskadin badauzkagula oso ikerketa zentro indartsuak, esaterako Tknika (Errenteria), eta horien laguntza bilatu dugu azkarrago eta eraginkorrago izateko.

 

Lotutako albisteak

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.